Bergarako erretiratuen eta pentsiodunen asanbladak Euskaraldiarekin bat egin dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia
Hainbat erretiratu eta pentsionista 'Ahobizi'-rekin eta 'Belarriprest'-ekin gaur, azaroak 12, San Martin plazan.

Astelehenero bezala, Bergarako jubilatu eta pentsiodun pila bat elkartu dira 12:00etan San Martin Agirre plazan euren egoeraren eta eskubideen berri izateko. Gaurko egunean, Euskaraldia zer den eta izena emateko zer egin behar duten ere jakin dute; eta jarraian, beraiek bat egiten dutela adierazteko argazkia atera dute. 

Era berean, gaur arratsaldeko 18:00etan, 18:30ean eta 19:00etan pleno aretoan banatuko dira txapak. 
Azkenik, izena eman ez duten beste herritarrei oraindik epea zabalik dagoela gogorarazi nahi die Bergarako Euskaraldiko batzordeak. Informazio gehiago jasotzeko, Barrenkalea 10. zenbakiko lokaletik pasatu. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.