Ahobizi eta belarriprestak hasi dira txapak jasotzen Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia
Ahobizi eta belarriprestak hasi dira txapak jasotzen Bergaran

Atzo hasi zen Euskaraldirako txapa banaketa Bergaran. Argazkian, goiztiarrenak, arratsaldeko 6etako txandan parte hartu zutenak.

Laurogeita sei lagunek jaso zituzten atzo euren ikurrak. Gaur eta hurrengo egunetan ere jarraituko da banaketarekin. Egutegia eta ordutegia argazkian ikus daiteke.

A, eta izena eman barik bazaude, gogoratu Euskaraldia webgunearen bidez edo Barrenkaleko lokalean egin dezakezula.