ASPACE Bergarako erabiltzaileak eta langileak Euskaraldiko mahaian egon ziren Agorrosinen

Erabiltzailearen aurpegia
ASPACE Bergarako erabiltzaileak eta langileak Euskaraldiko mahaian egon ziren Agorrosinen
Azararen 23a geroz eta gertuago dago, baina oraindik asko dira izena ematera animatzen ari direnak. Horregatik, Agorrosin kiroldegiko erabiltzaileak aukera izan zuten pasaden astelehen eta asteartean izena emateko. Bertan Oxirondoko ASPACEko zenbait lagun egon ziren bertaratu ziren guztiei harrera egiteko eta zalantzak argitzeko. Egun amaierarako, izen emate pila bat batu zituzten.
Bergarako Euskaraldiko batzordetik eskerrak eman nahi diete; eta era berean, oraindik izena eman ez duten herritarrei gogorarazi nahi die izena emateko oraindik epea oraindik zabalik dagoela. Animatu nahi den guztia Barrenkalea 10. zenbakian dagoen lokaletk pasatu daiteke edota gaur arratsaldean Irala kaleko pintxopotean jarriko den mahaira hurbildu daiteke.