Mariaren Lagundia Ikastolako guraso eta langileak Euskaraldiko mahaian egon ziren atzo, eguena, Irala kalean

Erabiltzailearen aurpegia
Urria bukaera egon arren eta tenperaturak behera egin duten arren, atzo Irala kalea bete-betea zegoen. Pintxopotera animatu ziren guztiekin batera, sustatzaile direnez, Mariaren Lagundia Ikastolako hainbat guraso eta langile Euskaraldiko mahaian egon ziren. Bertan, gerturatutako guztiei Euskaraldiaren berri eman zien eta rola aukeratzera animatu zituzten. Hori horrela, herritar pila bat gerturatu ziren eta izen emate pila bat batu zituzten. Euskaraldiko batzordetik eskerrak eman nahi diete guztiei.
Bestetik, oraindik susatzaile ez diren elkarteei eta enpresei Euskaraldiarekin bat egitera animatzen dituzte; eta interesa izanez gero, bergaraeuskaraldia@gmail.com helbidera idatzi dezakete edota Barrenkalean dagoen lokaletik pasatu daitezke. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.