Ainhoa Lasa: "Garrantzitsuena Euskaraldian parte hartzea da"

Erabiltzailearen aurpegia
Euskaraldiaren inguruan Jardunek antolatutako "Bergara aktibatzen" zikloaren barruan Ainhoa Lasa izan zen atzo Irizar jauregian.

Ekimenaren barruan belarriprestek duten garrantzia azpimarratu zuen eta bakoitzak 11 egunetan beteko duen rola libre aukeratzearen inportantziaz hitz egin zuen. “Ez litzateke ona jendeak inguruaren presioagatik gero bete ezingo duen rol bat hartzea” adierazi zuen.

Datorren asteartean,  mintzodromoa.

Eta hain zuzen ere, belarripresten garrantziaz eta joka dezaketen paperaz gogoeta lasaia egiteko tartea izango da datorren asteartean, hilak 23, arratsaldeko 7etan Irizar jauregian.  Mintzodromoaren egitura erabilita, talde txikitan elkartu eta hitz egiteko aukera izango da.  Herritar guztiak daude gonbidatuta eta bereziki belarriprest izateko asmoa dutenak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.