Jendez bete zen Euskaldun Berri aretoa, Kike Amonarrizen hitzaldirako

Erabiltzailearen aurpegia

Euskaraldia bultzatzeko ekimenen barruan eta Bergararrak aktibatzeko 365 arrazoi izenburupean hitzaldia eman zuen asteazkenean Kike Amonarrizek Irizar jauregiko Euskaldun Berri aretoan. Aretoa bete-bete izan zen eta poz-pozik atera ziren bertaratu zirenak.

Munduko hizkuntzek eta euskarak une honetan bizi duten egoera aztertu zuen eta adierazi zuenez, “egoera berri batean gaude: adin batez azpikoetan euskararen ulermena ia orokorra izatea lortu dugu baina hori erabilerara trasladatzen ez badugu, gerta liteke hurrengo belaunaldietan atzeraka hastea. Euskaraldiak aukera bikaina ematen digu gaitasunean izan dugun hobekuntza erabilerara trasladatzeko.”

Ainhoa Lasa EMUNeko teknikaria izango da datorren asteazkenean, hilaren 17an. Bere saioaren izenburua: “Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko?”. Euskaraldian parte hartzeko interesa dutenentzat guztiz gomendio praktikoak eskainiko ditu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.