Royde eta Belmek enpresako kideak Euskaraldiko mahaian

Erabiltzailearen aurpegia
Aurrera doa Euskaraldirako izen-ematea. Atzo Royde eta Belmek enpresetako kideak izan ziren Irala kaleko mahaian eta jende mordoxka hurbildu zen fitxa betetzera.

Enpresak ere ari dira apurka-apurka sustatzaile izateko konpromisoa hartzen. Dagoeneko honakoek bete dute konpromiso-orria: Royde, Belmek, Metagra, Iraundi, Filber, Fagor Ederlan, Soraluce, Embalan 3, Gehiber, Teknosystem, Itasua, Comercial Urcelay, Erreka, Filan Berri eta Ugatu.

Bergarako enpresez gain, Bergarako eskolek eta beste hainbat elkartek ere hartu dute sustatzaile izateko konpromisoa: Angiozarko Eskolak, Aranzadi Ikastolak, H.H.I. Helduen Eskolak, Ipintzak, Mariaren Lagundiak, San Martin Agirre Herri Eskolak, Bergarako Musika Eskolak, Udal Euskaltegiak, txistulari bandak, taila eskolak, Bedelkarrek, Ndank Ndank elkarteak eta Beti Busti piraguismo elkarteak.

Euskaraldia batzordeak guztiei eskerrak eman nahi dizkie eta gainontzeko enpresak eta elkarteak ere Euskaraldiaren sustatzaile izatera gonbidatu nahi ditu.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.