Euskaraldian izena emateko deia

Erabiltzailearen aurpegia

Euskaraldiak beste urrats bat eman du oraingo astean. Atzo ezkero, ahobizi edo belarriprest izateko izen-emate epea zabalik da. Hain justu ere, atzo ireki zen Bergarako Euskaraldiaren egoitza, Barrenkalea 10ean.

Euskaraldiarekin bat egin duten hainbat bergarar batu ziren, abenduaren 3ra bitartean bultzatuko diren ekimenen berri jakin eta, mokadutxo bat hartuz, izena ematera.

Besteak beste, aholku saioak, hitzaldiak, mintzodromoa eta txapen banaketa antolatuko dira. Hala, esaterako, Kike Amonarriz izango da urriaren 10ean eta Ainhoa Lasa 17an. Biek ala biek, euskararen erabileraren gaineko eta Euskaraldiaren gaineko berbaldiak eskainiko dituzte Euskaraldiaren Barrenkaleko egoitzan. Urriaren 23an, berriz, mintzodromoa egingo da.

Boluntarioak lortzeko dei ere egin zen. Ingurukoak Euskaraldian parte hartzera animatzeko, aholku saioak eskaintzeko herritarrei, Euskaraldiko guneetan (egoitzan zein kaleko mahaietan) laguntzeko, edota proposamen berriak egiteko.

Bergarako Euskaraldiarekin harremanetan jartzeko bideak:

  • Barrenkalea 10eko lokala: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era; eta zapatuetan, 11:30etik 13:30era.
  • Posta elektronikoa: bergaraeuskaraldia@gmail.com
  • Telefonoa: 943 76 36 61 edo 605 71 24 69
  • Facebook: Euskaraldia Bergara
  • Twitter: @bergaraeuskaral
  • Instagram: Euskaraldia bergara
  • Goiena.eus Komunitatea: Euskaraldia Bergara
Erlazionatuak

Bergarako Euskaraldiaren lokalaren inagurazioa

Erabiltzailearen aurpegia Bergara

Bergarako Euskaraldiaren egoitza inauguratu da Barrenkalea 10ean. Irailaren 20an, Euskaraldiaren ahobizi edo belarriprest izateko izen-emate epea z...

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.