Txapak jasotzeko eta banderolak erosteko postuak egunotan

Erabiltzailearen aurpegia
Lehenik eta behin, mila esker aurtengo Euskaraldian parte hartzeagatik! Zuok gabe honek ez luke zentzurik izango; eskerrik asko bene-benetan!
Poliki-poliki inguratzen ari da hasiera-data, eta horrekin batera komeni zaigu txapak hartzen joatea. Egun hauetan jarriko ditugu postuak kalean zehar, eta bertan jaso ahal izango dituzue zuen txapak:
  • Azaroak 11 / 18.00 - 19.30 Kiroldegia
  • Azaroak 14 / 18.00 - 20.00 Mitarte kalea (Martin erloju-denda parean)
Ariketa hasi aurreko astean ere pasa ahal izango zara txapa jasotzera,
  • Azaroak 17 / 10:30 - 12:30 eta 18.00 - 19.30 Loramendi elkartearen bulegoa (udaletxe zaharra)
Dena den, aurreko edizioko txapa etxean baldin baduzue, hau berrerabiltzea  gomendatzen dizuegu.
 

Banderolak salgai

Bestalde, gogoratu Euskaraldiko banderolekin balkoiak apaintzeko aukera duzuela! Horretarako, pasa zaitezte aurrez aipatutako postuetatik edo egin erreserba posta elektroniko (euskara@loramendielkartea.eus) zein telefono bitartez (685 75 67 29) eta eska ezazu zeurea 5 euroren truke.
 
Besterik gabe, milesker berriz ere, eta animo guztiarekin! Aurten ere handia egingo dugu!
 
GEHIAGO,
GEHIAGOREKIN,
GEHIAGOTAN!
 
#euskaraldia2020

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.