2020ko Euskaraldiari begira lanean hasteko gertu!

Erabiltzailearen aurpegia

Azaroaren 6an daukagu hitzordua, 18:30ean, udaletxe zaharrean. Eta zuk zer diozu, animatzen al zara Aretxabaletako antolaketa taldean parte hartzera?

Abendua gerturatzen ari da eta berarekin batera Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an, hain zuzen ere. Aurtengoa urte berezia izango da, Euskaraldiaren gogoeta urtea izango baita. Urtebete pasa da lehen ediziotik, eta urtebete gelditzen da 2020ko ediziorako. Horrexegatik, 2019 honetan indarrak batu eta denon artean ekintza eder eta interesgarriz beteriko egitaraua osatzea ezinbestekotzat jotzen dugu, iazko lanketa guztia ahanzturan gelditu ez dadin.

GOIENA KLUBEKO BAZKIDETZA %30 MERKEAGO

Goiena Komunikazio Taldeko hedabideek lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena dute. Ondorioz, Goiena Klubeko bazkide baldin bazara zerga onurak ezarriko zaizkizu Goienari egin diozun ekarpenarengatik.

Goiena Klubeko bazkidetza kuota %30 merkatuko zaizu errenta aitorpena egiterakoan.

BAZKIDE EGITEKO, DEI EGIGUZU: 943 25 05 05 edo egin klik hemen.


Zerga onurak izateko datuak bete