Etxafuego hotsek iragarriko dute Euskaraldia abian dela

Erabiltzailearen aurpegia

Hamaika etxafuego botako dituzte gaur, azaroak 23, 11:00etan, Euskaraldiari ekin diogula adierazteko. Belarriprest edo ahobizi izan, txapak paparrean jarri eta euskararen aldeko konpromisoa hartzeko ordua iritsi da.

Hamaika egunez egingo den ariketa da, hamabigarren egun horretarako gertatzeko eguna; benetako proba hamabigarrenean datorrelako. Baina hamaika egunok ezinbestekoak dira hausnarketa sustatzeko, ohiturak aldatzeko eta euskaraz bizitzen hasteko.

Euskaraldiari ongietorria jai giroan egin gura diogu; jai giroan eta herritarrok elkarrekin. Hortaz, zu ere bertan gura zaitugu. Etorri!

Hona hemen egitaraua:

  • 17:00, Leizarra musika eskolakoen ekitaldia: musika eta dantza emanaldia.
  • Bukatutakoan, txokolate-jana.
  • 19:00, Euskaraldiaren hasiera ekitaldia: Aretxabaletako hamaikakoa.
  • Ondoren, argazkia plazan elkartutako guztiek.
  • 19:15, bertso-poteoa trikitilariek lagun eginda; bertsolariak: Iñaki Apalategi eta Iñaki Viñaspre. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.