'Belarriprest' eta 'ahobizi' txapak iritsi dira!

Erabiltzailearen aurpegia
'Belarriprest' eta 'ahobizi' txapak iritsi dira!

Badator, badator... Euskaraldia, eta horren erakusgarri txapak dira. Dagoeneko iritsi dira Loramendi elkartera azaroaren 23tik abenduaren 3a bitartean paparrean erabiliko diren txapak.

Horiek jasotzeko ordutegia zehaztu dute; hona hemen: astelehenetan eta eguaztenetan, goizez (09:00-12:00) eta arratsaldez (16:00-19:00) eta martitzen, eguen eta egubakoitzetan, goizez bakarrik (09:00-14:00).

Euskaraldiarekin bat egin duten aretxabaletarrak dagoeneko 765 dira; horietatik 104 belarriprest-ak eta 661 ahobizi-ak. Baina askoz gehiago izan daitezke oraindik; izan ere, izena emateko epeak zabalik jarraitzen du.

Horretarako, Euskaraldiaren webgunera jo daiteke, edo herriko honako gune hauetara: Loramendi, Arkupe, kiroldegia, euskaltegia eta udaletxea. "Euskara indartzeko aukera paregabea da, ez galdu zure aukera!".