Harrera ezinhobea Uemako ikastaroetan

Erabiltzailearen aurpegia
Harrera ezinhobea Uemako ikastaroetan

Atzo eskaini zituen Uemak ahobizi eta belarriprest rolen gaineko ikastaroak. Antzuolar ugari gerturatu zen Olaranera; batez ere ahobizi-ko saiora.

Oraingoz, 250 herritarrek eman dute Euskaraldian izena. Baina oraindik ere aukera duzue eta animatu! Egubakoitzean, azaroaren 9an, Anelkarrek ospatuko duen festan izango gara Zurrategin, 18:30ean.

Azaroaren 15ean eta 22an ere postua jarriko dugu falta zaretenok izena emateko aukera izan dezazuen. Eta datorren astean, Euskaraldirako antolatu ditugun ekintzen berri ere emango dizuegu; izan ere, egitaraua ia-ia prest daukagu-eta!