Uemak bi saio eskainiko ditu Euskaraldian murgil daitezen herritarrak

Erabiltzailearen aurpegia

Badator Euskaraldia! Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean euskaraz blai, estereotipoak gaindituz, Euskaraldian barneratuko gara antzuolarrak.

Hala, Uemak bi saio eskainiko ditu azaroaren 7an, eguaztena. Belarriprest-en gaineko ikastaroa 18:00etatik 19:00etara eta ahobizi-ena, aldiz, 19:00etatik 20:00etara, Olaranen.

Azaroaren 9an, egubakoitza, Anelkarren 20. urteurren festa dela-eta, erdigunean izango gara. Txapak ere banatuko ditugu 18:30etik aurrera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.