UDA garaile joko gutxi eta tentsio handia izan duen norgehiagokan

  Kirola  Aretxabaleta

UDA garaile joko gutxi eta tentsio handia izan duen norgehiagokan

Lehen zatiaren amaiera aldera Oinatz Agirre aurrelariak korner baten bidez egindako golak eman zion hiru puntuak Aretxabaletari. Joko gutxiko eta tentsio handiko partidua izan zen eta bigarren zatiaren lehen minutuetan Akaitz Garairen kanporatzeak baldintzatu zuen norgehiagoka.  

Gola azken txanpan penaltiz sartuta, Bergara garaile (1-0)

  Kirola  Bergara

Gola azken txanpan penaltiz sartuta, Bergara garaile (1-0)

Asko sufritu zuen Bergarak Zumaiakoren aurka hiru puntuak Agorrosinen gera zitezen. Partidu borrokatua izan zen: zelai erdiko joko asko eta ikuslearendako norgehiagoka aspergarria. Puntuen beharrekin etorri zen kanpoko taldea eta igarri zen. Oskar Maiztegik adierazi duenez, Zumaiako "oso talde gogorra" da, eta hori argi utzi zuten. Talde bakoitzak puntu bana eraman behar zuela zirudienean Unai Agirreri egindako penaltia seinalatu zuen epaileak 87. minutuan. Agirrek berak sartu zuen gola.

Kalañatasaray eta Bere Biziko Espioiak irabazle, Oñatiko 24 orduko areto futbol txapelketan

  Kirola  Oñati

Kalañatasaray eta Bere Biziko Espioiak irabazle, Oñatiko 24 orduko areto futbol txapelketan

Aurreko urteetan baino partehartzaile gutxiago, zubiaren eraginez. Hala ere, finalean harmailak bete egin dira taldeak animatzeko.

Aitor Mendizabal Euskadiko elite mailako lau t'erdiko txapeldun berria

  Kirola  Antzuola

Aitor Mendizabal Euskadiko elite mailako lau t'erdiko txapeldun berria

Aitor Mendizabal antzuolarra da Euskadiko elite mailako lau t'erdiko txapeldun berria. Mendizabalek 22 eta 18 menderatu du Asier Beitia bizkaitarra. Finala Getxon jokatu dute eta, nahiz eta partidaren erdira arte nahikoa parekatuta joan, azken txanpan antzuolarrak Beitia estutu eta garaipena poltsikoratu du.

Partidu ona egin zuen Soraluce BKEk Askartzaren kontra (33-33)

  Kirola  Bergara

Partidu ona egin zuen Soraluce BKEk Askartzaren kontra (33-33)

Intentsitatez betetako partidua jokatu zuten atzo Soraluce BKE eta Askartzak Labegaraietan. Talde bizkaitarra etxeko taldea baino hobeto sartu zen norgehiagokan eta lehen zatiko erdialdera arte hiru tantoko aldea mantendu zuen etxeko taldearen aurrean. Baina lehen zatiko bigarren partean suspertu egin ziren mahoneroak eta lehen zatia aurretik amaitzea lortu zuten (17-16). Bigarren zatian ondo irten ziren bergararrak eta lehiako azken txanpara arte aurretik izan ziren markagailuan (19-17/ 21-19 / 25-23), baina azken hamar minutuetan Askartzak, taldeko jokalari onenak kantxan zituela, emaitzari buelta ematea lortu zuen eta aurretik jartzea ere lortu zuten. Azken minutua emozioz betetakoa izan zen; etxeko taldea aurretik zela (33-32), azken segunduetan berdintzea lortu zuten bizkaitarrek. Azken emaitza, 33-33.

Espainiako oilagor txapelketan bigarren postua lortu du Iñaki Toledok

  Kirola  Antzuola

Galiziako Coristanco herrian jokatutako txapelketan faboritoen artean zegoen Toledo, izan ere, aurreko edizioko txapelduna da. Toledok bi oilagor lortu zituen 'Lua', setter ingeles arrazako txakurrarekin. Guztira, 38 ehiztarik parte hartu dute Espainiako txapelketan.

 

Defentsa onarekin 75 eta 60 irabazi dio MUk Ardoiri

  Kirola  Arrasate

Bana-banako defentsa egin zuten Arrasatearrek partidu osoan, eta erasoan, berriz, boterik gabeko jokoa. Baloia bizkor mugituz eta blokeo gogorrekin lortu zuten aurkaria mendean hartzea.

Sustrai Aloñak 92 eta 82 irabazi dio Askartzari

  Kirola  Oñati

Sustrai Aloñak 92 eta 82 irabazi dio Askartzari

Oñatiarrak atzetik joan ziren markagailuan bigarren laurdenean, baina ezohiko jokalariek eutsi egin zioten kontrako alde txikiari eta, jaurtiketetan asmatzen joan ahala, pixkanaka aurrea hartu eta lider jarraitzen dute gorriek.

Eibarko beteranoen taldea nagusitu da Sebastian Abad ‘Sebas’ Mondrako jokalari ohiaren omenez egindako txapelketan

  Kirola  Arrasate

Eibarko beteranoen taldea nagusitu da Sebastian Abad ‘Sebas’ Mondrako jokalari ohiaren omenez egindako txapelketan

4-1 irabazi du Eibarrek Mondrako  beteranoek osatutako taldeari. Partidua hasi baino lehen, ‘Sebas’-en senitartekoek oroigarria jaso dute Mondrako jokalari ohien eta presidentearen eskutik.

Azken ordukoa: Realak Aretxabaletan egingo du entrenamendu saioa, astelehenean

  Kirola  Arrasate

Azken ordukoa: Realak Aretxabaletan egingo du entrenamendu saioa, astelehenean

Gaur, eguaztena, goizean adierazi dugu kolokan zegoela Realak astelehenean Mojategin egin behar zuen entrenamendu saioa. Hala, azken ordukoa da Mondrako zuzendaritzako kideak eta Realekoak ez direla ados jarri, eta Realak Aretxabaletan egingo duela entrenamendu saioa, astelehenean. 

Ainhoa Lazkanoren omenezko saskibaloi txapelketa jokatuko da eguaztenean

  Kirola  Oñati

Ainhoa Lazkanoren omenezko saskibaloi txapelketa jokatuko da eguaztenean

Urtero moduan, bihar, hilak 5, Ainhoa Lazkanoren omenezko txapelketa jokatuko da. Lehenengo nazionaleko Sustrai Aloña Mendi, EBA ligan den Durangoko Tabirako taldearen aurka neurtuko da Zubikoan 19:00etan. Horrekin batera Aloña Mendi Kirol Elkarteko saskibaloi sailak infantiletako 3x3 txapelketa ere antolatu du. Neurketa hauekin, herriko gazteen artean saskibaloia zabaltzeaz aparte, giro ezin hobea sustatzea nahi dute antolatzaileek. Goizeko 11:00etan hasiko dira infantilen partiduak.

Bukaera borobila izan du Gabon Saria pilota txapelketak

  Kirola  Bergara

Bukaera borobila izan du Gabon Saria pilota txapelketak

Urri bukaeran hasi eta abenduaren 30ean jokatu zituzten finalak. Maila guztietako 130 bat pilotarik hartu dute parte txapelketan

Aretxabaleta, Aloña eta Mondra garaile Bixente Etxeandia futbol txapelketan

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Oñati

Aretxabaleta, Aloña eta Mondra garaile Bixente Etxeandia futbol txapelketan

Atzo, urtarrilak 3, jokatu zituzten Bixente Etxeandia Gabonetako II. futbol txapelketako finalak Ibarra futbol zelaian. Debagoieneko futbol eskoletako 200 neska-mutikok baino gehiagok jardun dute norgehiagokan lau egunetan eta txapeldunak izan dira: Aretxabaleta (2002), Aloña (2001) eta Mondra (2000).

Eibar, Antzuola eta Mondrako beteranoen futbola Mojategin, hilaren 6an

  Kirola  Arrasate

Eibar, Antzuola eta Mondrako beteranoen futbola Mojategin, hilaren 6an

Abenduaren 26ko Xabier Barkeroren omenezko txapelketaren ostean, Mondrako beteranoek beste behin gogoratuko dituzte futbol jokalari garaiak. Hilaren 6an izango da hitzordua, Mojategi futbol zelaian, 11:00etatik aurrera. Eibarko eta Antzuolako beterenoen kontra neurtuko dituzte indarrak. Aukera ederra, beraz, aspaldiko garaiak gogoratu eta izerdi apur bat botatzeko; lagun-giroan, gainera.

Oñatiko 'silbestradako' sailkapena: Ruben Sanz legazpiarra txapeldun

  Kirola  Oñati

Ruben Sanz legazpiarra izan zen Oñatiko silbestradako txapelduna gizonezkoetan eta emakumezkoetan, berriz, Marisol Ramos. Sailkapen orokorrari dagokionez, debagoiendarretan lehena Beñat Arnaiz aretxabaletarra izan zen. 7 kilometrko ibilbidea izan zen eta 281 korrikalarik hartu zuen parte, iaz baino 201 gehiago. Lasterketa amaitu bezain laster txokolate beroa partitu eta gabonetako otarrak banatu ziren parte-hatrtzaileen artean. Sailkapena dagokionez hemen duzue zerrenda osoa eskuragarri.

Sailakpena San Silbestre 10 Ixa 11