DKS sariak aurkeztu dituzte Aramaion

  Kirola  Debagoiena

DKS sariak aurkeztu dituzte Aramaion

Egubakoitzean banatuko dituzte Debagoieneko Kirol Sariak Amaioko kultura etxean arratsaldeko 19:00etan eta ekitaldi horren aurkezpena egin dute gaur.

Arrasateko atletek urrezko hainbat domina, Gipuzkoakoan

  Kirola  Arrasate

Asteburuan egindako Gipuzkoako atletismo txapelketan Arrasateko atletek hainbat domina eskuratu zituzten, eta horietako lau urrezkoak izan ziren. Bistakoa da Arrasateko eskolakoek neurria eman zutela.

Sara Gomezek eta Sergio Gartziak Espainiako Kros Txapelketarako txartela lortu dute

  Kirola  Oñati

Sara Gomezek eta Sergio Gartziak Espainiako Kros Txapelketarako txartela lortu dute

Domekan sailkatu ziren Aloña Mendiko atletak Espainiako Txapelketara. Araian egin zuten Euskadiko Kros Txapelketan nabarmendu ziren atleta oñatiarrak, eta han lortutako emaitzei esker jantziko dute euskal selekzioaren elastikoa.

Hilaren 29an itxita egongo da igerilekua

  Kirola  Bergara

Arrastsaldez egongo da itxita, igeriketa txapelketa dagoelako

DKS sariak Aramaion banatuko dira

  Kirola  Debagoiena GAURKOAK None

.

Arrolarekin Candanchura irteera: eguaztena izena emateko eguna

  Kirola  Antzuola

Arrolarekin Candanchura irteera: eguaztena izena emateko eguna

Otsailak 5 eta 6rako Candanchura irteera antolatu du Arrolak. Eguaztenetan eman ahalko da izena irteerarako: urtarrilaren 19an eta 26an, Olaran etxeko 3. gelan, 19:30etik 20:30era. Hemen dituzue xehetasun gehiago:

Aitor Mendizabal, pilotaria: "Martinez de Irujok ezker bat gura zuen bere entrenamendurako eta deitu egin zidaten"

  Kirola  Antzuola GAURKOAK None

Aitor Mendizabalek elite mailako Euskadiko lau t'erdikoa irabazi berri du.

Euskadiko Txapelketako derbia, Ford Mugarrirendako (34-28)

  Kirola  Debagoiena

Euskadiko Txapelketako derbia, Ford Mugarrirendako (34-28)

Abiadura bizian, radar guztiek erretratua ateratzeko moduan hasi zuen Ford Mugarri Arrasatek zapatuan derbia. Soraluce Bergara taldeko mutilak konturatu zirenerako markagailuak 5-0 erakusten zuen; tarte horretan Arrasateko taldeko Aldanondo eta Isasmendi maila bat gorago ibili ziren.

Bergara, sasoi betean: 4-0 irabazi dio Oiartzuni

  Kirola  Bergara

Bergara, sasoi betean: 4-0 irabazi dio Oiartzuni

Bergarak aise irabazi dio gaur Oiartzuni Agorrosinen: 4-0. Oiartzuarrak Bergararen aurretik dira sailkapenean, bosgarren tokian, baina gaurko garaipenari esker puntu bakar batera dira orain mahoneroak. Iñigo Macho izan da partiduko protagonista, hiru gol sartuta. Agirre kapitainak egin du bestea. Datozen bi partiduak etxetik kanpo jokatuko ditu Bergarak, Berion eta Tolosan.

Kirol tasa hilerokoa da orain, eta ez urtekoa

  Kirola  Aretxabaleta

Kirol tasa hilerokoa da orain, eta ez urtekoa

Urte berriarekin batera aldaketak etorri dira Kirol Zerbitzuetan; orain arteko urteko kirol tasa kendu eta hileroko tasa jarri dute abian. Horren helburua da erabiltzaileei hainbat abantaila eskaintzea, tartean gura duten hilabeteetan ematea alta.

Manex Azula: "Gaurko entrenamenduan erabakiko dut munduko txapelketako inaugurazioan zein salto egin"

  Kirola  Bergara

Manex Azula: "Gaurko entrenamenduan erabakiko dut munduko txapelketako inaugurazioan zein salto egin"

Manex Azula rider gaztea –15 urte– Bartzelonako Palau Sant Jordin egingo duten big air proban izango da bihar, munduko snow txapelketako inaugurazio ekitaldian: "Horrelako gonbidapen bat jasotzeko, dauzkazun babesleek zeresan handia dute, baina baita denboraldian zehar egindako lanak ere". Bergarako riderra gazteegia da lehiatzeko, baina   'big air' proban lehen saltoa egiteko gonbidatu dute.

 

Letamendi mendiko eskiko Espainiako Kronoigoera Txapelketan izango da, domekan

  Kirola  Oñati

Letamendi mendiko eskiko Espainiako Kronoigoera Txapelketan izango da, domekan

Oñatiko atletak asteburuan izango du denboraldiko lehen hitzordu nagusietako bat, Euskal selekzioa ordezkatzen Espoten izango da-eta domekan, Espainiako kronoigoera txapelketan. Inoizko parte-hartze handiena izango du proba horrek, 250 lagun izango dira-eta irteera puntuan.

DKSko finalistak aukeratu dituzte, herritarren saria zure esku

  Kirola  Debagoiena

Epaimahaiko kideek aukeratu dituzte Debagoieneko aurtengo kirolari onenak, eta, aurreko edizioetan moduan, aurten ere buruhauste bat baino gehiago izan dute, bazegoelako non aukeratu. Hala, irabazlearen izena Aramaion egingo duten ekitaldian bertan jakingo badugu ere, antolatzaileek aurten egindako lan ona aitortu nahi izan diete kirolari horiei. Herritarren sarirako oraindik ere eman daiteke botoa.

Finalisten zerrenda

Gizonezkoetan

Emakumezkoetan

Talde onena

  • Beñat Arnaiz
  • Alberto Iñurrategi
  • Markel Irizar
  •  Maider Unda
  • Jone Elortza
  • Ane Sanz de Galdeano
  • Sustrai Aloña Mendi

Teknikari onena

Kirol ibilbidea

Babesle onena

  • Alberto Garai
  • Aitor Zabaleta
  • Ford Mugarri

Realeko jokalariak Aretxabaletan.

  Kirola  Aretxabaleta

Realeko jokalariek entrenamendu saioa egin dute Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Xabi Igartua: "Hiru urte elkarrekin eman ostean, ia-ia buruz jokatzen ikasi du taldeak"

  Kirola  Oñati

Xabi Igartua: "Hiru urte elkarrekin eman ostean,  ia-ia buruz jokatzen ikasi du taldeak"

Urteko kirolari eta kirol talde onenak saritu zituen Oñatiko Udalak abenduaren 23an. Besteak beste, Xabi Igartua eta Sustrai Aloña Mendi saskibaloi taldea izan ziren saritutakoen artean, iaz egindako lan bikainagatik.