api 23, 08:48 Arrasate
Gimnasia erritmikako eskolarteko txapelketaren bigarren fasea jokatu zen joan den asteburuan Donostian. Eta alebinen eta infantilen talde bana maiatzean egingo den Gipuzkoako eskolarteko finalerako sailkatu dira. Domekan Loiun jokatutako Euskadiko Txapelketan ere gimnastek emaitza bikainak lortu zituzten.
api 23, 11:10 Antzuola
HARMAILATIKAdos Pilota elkarteko binakako txapelketako finalak jokatu ziren apirilaren 20an Antzuolako udal pilotalekuan, eta etxean gelditu zen txapeletako bat, Leire Galeano pilotari antzuolarra izan baitzen elite mailan txapelduna Ainhoa Ruiz de Infanterekin bikotea osatuta; 22-17 eginda, Maddi Barrocal bergararra eta Naroa Agirre izan zituzten aurkari. Promes mailako finalean, berriz, Ibarrola-Vertiz bikotea 22 eta 18 nagusitu zen Aranburu-Arrastia bikotearen aurka.