Astoreren elastiko berria estreinatuko du Euskal Selekzioak Anoetan

  Kirola  Arrasate

Astoreren elastiko berria estreinatuko du Euskal Selekzioak Anoetan

Futboleko Euskal Selekzioak urtero Gabonetan jokatzen duen partidua Anoetan jokatuko du aurten, aspaldiko partez. Bolivia, Panama edo Zambia, hiruetako bat, izango dute aurrean Mikel Etxarrik hautatutako mutilek. Abenduaren 29an, zapatuan, izango da hori. Eta, egun horretan, traje berria estreinatuko dute zelaian jokalariek. Astore Arrasateko kirol ekipamenduen markak Kukuxumusu etxearekin batera diseinatua. Atzo aurkeztu zuten Anoetan Mikel Gonzalez mondragoetarrak eta Xabi Prietok, Realeko bi kapitainek.

'Elikadura txirrindularitzan' hitzaldia martitzenean Bergaran

  Kirola  Bergara

Bergarako Lokatza txirrindulari elkarteak jardunaldi teknikoak antolatu ditu azarorako. Bihar, martitzena, izango da lehen saioa, eta hilaren 14an, 20an eta 27an hurrengoak. Elikadura eta psikologia txirrindularitzan, segurtasuna errepideetan eta gimnasia hipopresiboa jorratuko dituzte. Saio denak Irizar jauregian izango dira, 19:00etan; doakoak eta irekiak izango dira.

Ikusleak hezteko topaketa eguenean Bergaran

  Kirola  Bergara

'Ikusleak hezten' izenburupean, topaketa egingo dute eguenean, azaroak 8, 19:00etan, Miguel Altuna Institutuan. Bergarako saskibaloi taldeak antolatu du saioa, eta Sporti ekimeneko Luis Comendador eta Ricar Monterok emango dituzte azalpenak. 

Beñat Rezusta pilotari bergararra munduko txapeldun

  Kirola  Bergara

Beñat Rezusta pilotari bergararra munduko txapeldun

22 urtez azpiko kategorian, buruz burukoan, irabazi du Munduko Txapelketa, Mexikoren aurka jokatutako finalean. Tarbesen (Frantzia) neurtu zituen indarrak Saul Cabello mexikarraren kontra, eta Bergarakoak aise menderatu zuen aurkaria (10-3 eta 10-1); Rezustak jo bortitza du eta Cabellok ezin izan zion aurre egin.

ASTEBURUKO KIROLA:

LASTERKETAK

FUTBOLA

SASKIBALOIA

ZIKLISMOA

Izugarrizko partidua eta giro jendetsua zapatuan Manuel Muñoz kiroldegian

  Kirola  Eskoriatza

Legazpiko Andraitz liderraren bisita jaso zuten saskibaloiko senior mailako neskek eta, beraz, zaletasuna pizten duten partidu horietakoa izan zen. Etxekoak gehiago izan ziren, ordea, eta gutxitan bezalako emaitzarekin bukatu zuten neurketa: 90-68.

MU-Biok Zerbitzuak

  Kirola  Arrasate

.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

UDA-Urola

  Kirola  Aretxabaleta

.

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Zubiak eman duena argazkitan

  Kirola  Debagoiena

Zubiak eman duena argazkitan

Hilerrira joateko edota heriotzaren gaineko errituak ezagutzeko aprobetxatu dute herritar askok pasa berri den asteburu luzea, eta kirol hitzorduak ere izan dira tartean. Batean eta bestean ateratako argazkiak batu ditugu.

KIROLETAKO ARGAZKIAK:

BESTE ARGAZKI BATZUK:

Denboraldiko asmoen berri eman du Aretxabaleta kirol elkarteak

  Kirola  Aretxabaleta

Denboraldiko asmoen berri eman du Aretxabaleta kirol elkarteak

2012-2013 denboraldirako dituen asmoen berri eman du Aretxabaleta kirol elkarteak egunotan. Horien artean dago gaur, azaroak 5, Arkupen zabalduko duten elkartearen gaineko erakusketa: UDA historian zehar. UDAko sail guztietako kontuak jaso dituzte, tartean garaikurrak, kamisetak eta dokumentuak. Eta elkarteko argazkien emanaldia Belar Meta dendako erakusleihoan egongo da.

Soraluze-Bergara Krosa 2012

  Kirola  Bergara

.

»» Ikusi argazki guztiak (43)

Ondo jokatu arren, galdu egin zuen Aloñak: 2-0

  Kirola  Oñati

Partiduko minutu gehienetan Touring baino hobea izan arren, oñatiarrak esku hutsik itzuli ziren Errenteriatik.  "Ez dugu punturik lortu, baina oso itxura ona eman dugu", esan du Andoni Azkargorta entrenatzaileak. Hasierako minutuetan jaso zuen lehen gola Aloñak, eta luzapenean bigarrena. 

Bosgarren garaipena MUrendako: 90-83

  Kirola  Arrasate

Bosgarren garaipena MUrendako: 90-83

Josu Larreategiren taldeak Biok Zerbitzuak taldea menderatu zuen Iturripen. Joko ona erakutsiz, taldea bide onetik doala erakutsi zuten harmailetan batutako zaleen aurrean.

Kanpoko jaurtiketari esker irabazi zuen Natra Oñatik: 70-72

  Kirola  Oñati

Kanpoko jaurtiketari esker irabazi zuen Natra Oñatik: 70-72

Oñatiarrek hiru puntuko 14 jaurtiketa egin eta zortzi saskiratu zituzten, %60ko portzentajea lortuz. Hori izan zen, Santurtziren kontrako partidua irabazteko kakoetako bat. Hori eta defentsan egindako lan handia. "Partidu borobila jokatu dugu, erasoan eta defentsan", esan zigun Eneko Blancok.

Dabid Gartzia beste behin txapeldun Soraluze-Bergara krosean

  Kirola  Debagoiena

Dabid Gartzia beste behin txapeldun Soraluze-Bergara krosean

Aurten ere, Dabid Gartzia nagusitu da Soraluze eta Bergara arteko krosean. Antxintxika triatloi taldeak antolaturiko Olatz Errementeria memorialean, azken urteotan jaun eta jabe azaldu da durangarra.