Ibarreko futbol taldeek galdu egin dute asteburuan

  Kirola  Debagoiena

Ez da asteburu ona izan gure taldeendako. Bergarak eta Mondrak 0-2 galdu zuten Touring eta Hernaniren kontra hurrenez hurren eta Aloña Mendik 0-1 galdu zuen Zarautzen aurka. Hiru taldeek atzo, zapatua, jokatu zituzten partiduak eta Bergarak bakarrik egin zuen etxean.

Jardunaldi honen ostean Bergarako zortzigarren postuan da, Aloña Mendi hamargarrenean eta Mondra hamalaugarrenean.

Iazko ikasgaia ondo barneratuta, domekan ibarreko 500 lagun batuko dira Behobian

  Kirola

Iazko ikasgaia ondo barneratuta, domekan ibarreko 500 lagun batuko dira Behobian

Irteera ordu erdiz aurreratu dute; 10:30ean hasiko dira atletak korrika.

Aretxabaletako Ibarra kiroldegia inauguratu dute ofizialki

  Kirola  Aretxabaleta

Eguerdian Aretxabaletako Ibarra kiroldegiaren aurkezpen ofiziala egin dute. Irailean zabaldu zuten erabiltzaileentzat, baina gaurko aurkezpenerako Ikerne Badiola, Kultura, Kirol eta Gazteria diputatua; Asier Sarriegi, Kirol zuzendaria; eta Carlos Ruiz, Kutxako Gizarte Ekintzako zuzendaria etorri dira. Aurreskua dantzatu diete gonbidatuei eta ondoren kiroldegi sarreran jarri duten plaka erakutsi dute. Kiroldegi berriaren balorazio oso positiboa egin dute, ibarrean eta Gipuzkoa mailan gaur egun dagoen kiroldegi onenetarikoa da eta.

Aretxabaletako kiroldegiaren inaugurazio ofiziala

  Kirola  Aretxabaleta GAURKOAK None

Aretxabaletako kiroldegiaren inaugurazio ofiziala

Kirol kudeatzaile zerbitzua kontratatuko du Eskoriatzako Udalak

  Kirola  Eskoriatza

Eskoriatzan kirol instalazioen inguruko kudeaketaren gaineko eztabaida aurreko legealditik datorren kontua da. Udaletik beharrezkoa ikusten zuten kirol aholkulari-kudeatzaile baten figura nolabait eramango lukeena kiroldegiko ardura eta kudeaketaz gain, frontoikoa eta baita espazio irekitakoa ere. Gainera, Beñat Herce alkatearen hitzetan ikusten zuten figura hori osagarria izan ahal zela Eskoriatzan ez daukaten aholkularitza edo tekniko batekin, kirola sustatu eta kirol taldeen koordinazioa eramateko.

Antxintxikakoak gurean. Urriak 29

  Kirola  Debagoiena HARMAILATIK None

Deskripzioa Antxintxika krosaren bezperako astean, taldeko ordezkari Aitor Rementeria eta Kirol egokituko federazioko ordezkari Jurgi Olasagasti izan ziren platoan. Horrekin batera, Aloñak eta MOndrak jokatutako derbiko laburpena (0-3), eta Natra Oñatiren lehenengo jardunaldiko laburpena, garaipenaz

Harmailatik Azaroak 5: Antxintxika

  Kirola HARMAILATIK None

ANTXINTXIKA KROSA, BIDEOKLIPA GAZTETXOAK, DERBIA MONDRA-BERGARA, SASKIBALOIA MU AURKEZPENA KORTE Gorka Zurutuza, Kirol zuzendaria.

Uste baino talde gutxiago Zaldibarren

  Kirola  Arrasate

Uste baino talde gutxiago Zaldibarren

Zaldibarko areto-futbol txapelketa bere 51. ediziora iritsi da aurten; uste baino talde gutxiagok hartuko dute parte 2012-2013ko norgehiagokan. Zapatu honetan emango diote hasiera txapelketari, eta asmoa, 2013ko ekainera bitartean aritzea da.

"Caja Ruralekoek hasieratik sinistu dute egin dezakedan lanean"

  Kirola  Arrasate

"Caja Ruralekoek hasieratik sinistu dute egin dezakedan lanean"

Ivan Velasco aurkeztu zuen atzo Caja Rural taldeak, eta Arrasateko ziklistak egindako lehenengo adierazpenetan esker ona erakutsi zien Floren Eskisabeli (Klubeko presidentea) eta Eugenio Goikoetxeari (Kirol zuzendaria): "Oso pozik nago talde honekin fitxatu izanagatik. Eurekin berba egin nuen lehen momentutik erabateko konfiantza erakutsi didate. Badakit errepidean niretako aukerak izango ditudala, askatasuna izango dudala, eta gauza politak egiteko kalitatea dudala".

Caja Ruralek Ivan Velasco aurkeztu du

  Kirola  Arrasate

Caja Rural txirrindularitza taldeak Ivan Velasco aurkeztu du gaur Donostian. Ziklista arrasatearrak talde nafarrarekin urtebeterako kontratua sinatu du eta aurtengoarekin, Velascok profesional moduan egiten duen zazpigarren denboraldia izango da.

Antzuola hirugarren astez, lider

  Kirola  Antzuola

Antzuolak, 3-0 irabazi du etxean  Soraluzeren aurka. Golak:Markel Letek bat  eta  Ander Aranak bi sartu zituzten. Hala, Erregional preferentean dagoen, Antzuolak 3 astez segidan lortu du sailkapeneko lehen postuan egotea. 17 puntu ditu eta bigarren dagoen Getariakon taldeari hiru puntu ateratzen dizkio. Datorren jardunaldian, Getariakonen aurka neurtu beharko dituzte gainera indarrak.

Bergarako mendizale beteranoek Goizuetan borobilduko dute urtea

  Kirola  Bergara

Bergarako mendizale beteranoek Goizuetan borobilduko dute urtea

Azaroaren 18an, domeka, urteko azken irteera egingo dute Pol Pol Mendi Taldeko beteranoek; Goizuetara joango dira. 08:00etan irtengo da autobusa frontoitik eta, goiz partean Añarbetik Goizuetara arteko ibilbidea osatu eta gero, urteko bazkaria egingo dute Goizuetan bertan.

Zapatuan boulder eskalatzaile onenak batuko dira Ibarran

  Kirola  Aretxabaleta  Debagoiena

Zapatuan boulder eskalatzaile onenak batuko dira Ibarran

Euskal Herrian boulder espezialitatean dabiltzan eskalatzaile onenak batuko dira zapatuan, hilak 10, Aretxabaletako Ibarra kiroldegi berrian. Hango eskalada instalazioak inauguratzeko modu aparta izango da, hain zuzen, halako mailako txapelketa antolatuta. Hala, EMFk antolatzen duen zazpigarren txapelketa izango da Ibarrakoa.

Mikel Linazisoro, Euskadiko txapeldun

  Kirola  Bergara

Mikel Linazisoro, Euskadiko txapeldun

Mikel Linazisoro gazte bergararrak ezusteak ematen jarraitzen du; 12 urterekin Euskadiko Txapeldun izan berri da –15 urteko eskalatzaileen kontra lehiatu zen– Donostiako Pio Baroja kiroldegian jokatutako txapelketan. Gazteenetakoa izanda ere, txapelketa aurretik Bergarakoa zen faborito, eta ez zuen hutsik egin.