Aloña Mendiren Gabonetako zozketa: 4.862 zenbakiarentzat sari nagusia

  Kirola  Oñati

4.862 zenbakiaren jabearentzat izango da Aloñaren Gabonetako saskia (ordezkoa, 2.968). Bigarren saria, itsaski jana 0386 zenbakiaren jabearentzat (ordezkoa, 5.514) eta hirugarrena, Zelai Zabalen afaria, 4.748arentzat (ordezkoa, 5.145). Urtarrilaren 7rako sarituak agertuko ez balira, ordezko zenbakien jabeentzat lirateke sariak.

Gazte mailako saskibaloi onena gaur arratsaldean hasiko da Iturripen

  Kirola  Arrasate  Debagoiena

Gazte mailako saskibaloi onena gaur arratsaldean hasiko da Iturripen

Gaurtik hilaren 28ra bitartean, Iturripen Gabonetako V. saskibaloi Caja Laboral Ipar Kutxa txapelketa jokatuko da. Ointxe!-ko arduradunek jakitera eman dutenez,  aurten Arrasaten izango dira  Cornella, Getafe, Donostia, Logroño eta Burlatako taldeak. Opari galanta MUko gazte mailako jokalariendako.

Malen Ruiz de Azua: "Polita da errekorrak gainditzea; ondorengoek onduko dituzte gureak"

  Kirola  Arrasate

Malen Ruiz de Azua: "Polita da errekorrak gainditzea; ondorengoek onduko dituzte gureak"

Arrasatear gehienok gertu ditugu Santamasetarako baserritar jantziak. Baina Jonathan Perezen aginduetara lanean dabiltzan Arrasateko jauzilariek Anoetan igaroko dute jai-eguna, entrenatzen [Neguan zailtasunak izaten dituzte Mojategin, pista bustita egoten delako]. Hala, Anoetan izango da joan den astean pertika saltoan gazte mailako Espainiako errekorra ondu zuen (3.86 metro) Malen Ruiz de Azua (Arrasate, 1995).

1 eta 4 galdu zuen Eskoriatzak, aukerak izan zituen arren

  Kirola  Eskoriatza

1 eta 4 galdu zuen Eskoriatzak, aukerak izan zituen arren

Lagun Onak eraginkorrago izan zen etxekoak baino, golez gain ez baitzuen aukera asko sortu. Lehenengo zatian Eskoriatzarena izan zen baloiaren jabetza. Baina bi alditan, etxekoak erasoan zirela, baloia galdu eta kontraerasoan bizkarra harrapatuta, gola egin zuten azpeitiarrek. Bigarrenean beste bi egin zituzten, eta Eskoriatzak bakarra.

Rezusta baino gehiago izan da Bolinaga Santamasetan

  Kirola  Arrasate  Bergara

Rezusta baino gehiago izan da Bolinaga Santamasetan

Aurten ez da Arrasateko Santamasetan profesional mailako partidurik izan, baina Frantzian jokatutako azken Munduko Txapelketan egondako lau pilotarien arteko lehiak ase zituen Uarkapen batutako pilotazaleak. 18 eta 22 irabazi zieten Jakak eta Bolinaga arrasatearrak Arrieta eta Rezusta bergararrari.

Ziklo-krosa Oñatin 2012

  Kirola  Oñati

.

»» Ikusi argazki guztiak (52)

Mondrak eta Bergarak berdindu, Aloñak galdu

  Kirola  Arrasate  Bergara  Oñati

Ohorezko Erregional mailako Mondrak eta Bergarak etxetik kanpo puntu bana lortu zuten eguenean eta zapatuan jokatutako partiduetan. Aloña Mendik, berriz,  gaur eguerdian  2-0 galdu du Berioren aurka jokatutako partiduan.

Iker Sanchez eta Oxelen golei esker Aretxabaleta nagusi (2-0)

  Kirola  Aretxabaleta

Iker Sanchez eta Oxelen golei esker Aretxabaleta nagusi (2-0)

Merezitako garaipena lortu du Aretxabaletak Trintxerperen aurka. Gainera, gaurko garaipen garrantzitsua  da, Hernanik Real Unionen aurka galdu ostean, liderrari hiru puntu murrizteko balio izan dio.

Aitor Hernandezek irabazi du elite mailako lasterketa Oñatin

  Kirola  Oñati

Aitor Hernandezek irabazi du elite mailako lasterketa Oñatin

Espero zen moduan, Orbea taldeko Aitor Hernandez ermuarrak irabazi du elite mailako ziklokros txapelketa Oñatin (53:42). Aurten, lehenengoz ospatu da maila horretako lasterketa San Martinen eta Hernandez faboritoak erraz lortu du garaipena. Gainontzeko mailetako lasterketak ere oso ondo joan dira eguraldia lagun, eta antolatzaileek ziklokros lasterketen balorazio oso positiboa egin dute.

Asteburuko kirol kronikak

Oñati Kirol Sariak 2012

  Kirola  Oñati

.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Marisol Ramos eta Jone Elortza, biak Munduko txapeldun, saritu dituzte Oñatin

  Kirola  Oñati

Marisol Ramos eta Jone Elortza, biak Munduko txapeldun, saritu dituzte Oñatin

Aloñako atletismo sailari, Alberto Lerari eta Eskola Kirolari ere egin diete aitortza, 2012ko Oñati Kirol Sarietan. Egubakoitz iluntzean egin duten ekitaldia udaletxean, eta Udana Motor Taldeak eta AMET espeleologia taldeak aipamen berezia jaso zuten.

Santamasetako jaialdiak Munduko Txapeldunak batuko ditu Uarkapen

  Kirola  Arrasate  Debagoiena

Santamasetako jaialdiak Munduko Txapeldunak batuko ditu Uarkapen

Bihar, zapatua, Uarkapen antolatu duten Santamasetako pilota jaialdian (18:00) ez dira pilotari profesionalak egongo. Trukean, baina, duela pare bat hilabete Frantzian Munduko Txapelketa irabazi zuten Ibai Bolinaga eta Beñat Rezusta debagoiendarrak izango dira zein baino zein gehiago. Hala, Bolinagak denbora tarte txikian bigarrengoz jokatuko du etxeko zaleen aurrean, joan den zapatuan Santamasetako txapelketako finala irabazi zuelako Zuazuaren kontra (18-11).

Malen Ruiz de Azua: "Polita da errekorrak gainditzea; ondorengoek onduko dituzte gureak"

  Kirola  Arrasate  Debagoiena

Malen Ruiz de Azua: "Polita da errekorrak gainditzea; ondorengoek onduko dituzte gureak"

Arrasatear gehienok gertu ditugu Santamasetarako baserritar jantziak. Baina Jonathan Perezen aginduetara lanean dabiltzan Arrasateko jauzilariek Anoetan igaroko dute jai-eguna, entrenatzen [Neguan zailtasunak izaten dituzte Mojategin, pista bustita egoten delako]. Hala, Anoetan izango da joan den astean pertika saltoan gazte mailako Espainiako errekorra ondu zuen (3.86 metro) Malen Ruiz de Azua (Arrasate, 1995). Atletismoko harribitxi, entrenatzaileak sarri azpimarratu du 17 urteko neska honek dituen dohain fisikoak: "Baina pertikan burua oso garrantzitsua da, salto egiteko beldurra gainditzea ezinbestekoa delako, eta Malenek ez du beldurrik", diosku entrenatzaileak.

Debagoieneko Kirol Txartela, gurean kirola egitea errazteko

  Kirola  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Eskoriatza  Oñati

Debagoieneko Kirol Txartela, gurean kirola egitea errazteko

2013ko Debagoieneko Kirol Txartela –DKT– aurkeztu dute gaur Mankomunitatean, 1994an sortu zenetik gure eskualdeko kirola sustatzea helburu duena. Plus eta Premiun txartelen ezaugarriak eman dituzte aditzera eta gaineratu dute, besteak beste, kontrako agindurik ezean, txartel horien jabeei automatikoki berrituko diotela abonua. Egun 381 erabiltzaile ditu Plus txartelak eta 185 Premiun delakoak. Arrasate, Bergara, Oñati eta Eskoriatzako kirol instalazioetan erabili ahalko da txartela.

1.741 abonatu ditu Ibarra kiroldegiak

  Kirola  Aretxabaleta

1.741 abonatu ditu Ibarra kiroldegiak

Ia lau hilabete pasatu dira Ibarra kiroldegia martxan jarri zutenetik, eta hilabeteotako balorazioa egin eta Gabonetarako gertatu duten 'Zatoz!' kanpainaren berri eman gura izan dute.