Beñat Arnaiz azkarrena Eskoriatzako Silbestradan

  Kirola  Eskoriatza

Beñat Arnaiz azkarrena Eskoriatzako Silbestradan

Atzo, martitzena, jokatu zen Silbestrada Eskoriatzako kaleetan. Goizean 90 bat umek hartu zuten parte eta arratsaldean, nagusien lasterketan, 108k. Bada, Beñat Arnaizek (4:57), Igor Lazkanok (5:12) eta Angel Delgadok (5:25) osatu zuten podiuma.

Fisikoki ondoen dagoena irabazle

  Kirola  Aretxabaleta  Debagoiena

Fisikoki ondoen dagoena irabazle

Realeko eta Debagoieneko nesken arteko partidua izan da gaur goizean Ibarran, Arizmendik antolatzen duen Debagoieneko Gabonetako Futbol Txapelketaren barruan. Hala, txuri-urdinek 4-0 irabazi dute, baina bigarren zatian etorri dira golak, ibarrekoek fisikoki behera egin dutenean. Ordura arte, selekzioak ondo eutsi dio Realari.

Iñaki Uribe-Etxebarria: "Asmoa ez da eliteko atletak batzea, eta bai eskoriatzarrak korrika egitera animatzea"

  Kirola  Eskoriatza  Oñati

Iñaki Uribe-Etxebarria: "Asmoa ez da eliteko atletak batzea, eta bai eskoriatzarrak korrika egitera animatzea"

Urteko azken eguna lagunartean korrika eginez agurtzea da Oñatiko eta Eskoriatzako San Silbestreak prestatzen dabiltzanen helburua. Iñaki Uribe-Etxebarria (Eskoriatza, 1987) dabil beste lagun batzuekin batera Eskoriatzako hitzordua prestatzen, eta garbi du helburua: "Herrian egun horretan giro polita sortzea, eta herritarrak kirola egitera animatzea". Gainera, Eskoriatzako hitzorduak badu berezitasunik, ibilbidearen lehenengo kilometroak korrikalari guztiek batera egiten dituztelako, eta lasterketako azken miliak Manuel Muñozen izena darama.

Asteburuan jokatuko da Arizmendiren Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa

  Kirola  Aretxabaleta  Debagoiena

Asteburuan jokatuko da Arizmendiren Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa

Arizmendiko Emakumezkoen Gabonetako Futbol Txapelketak zortzi urte beteko ditu aurten, eta zortzigarren edizioan Gipuzkoako 400 emakumezkok hartuko dute parte, hainbat kategoriatan banatuta.

Gaizka Romero oñatiarra, bigarren Amurrion

  Kirola  Oñati

Gaizka Romero oñatiarra, bigarren Amurrion

Gaizka Romero oñatiarrak bigarren egin du Amurrioko Herri Lasterketaren lehenengo edizioan. Romero Gotzon Solaegi irabazlearengandik sei segundora helmugaratu zen, zazpi kilometroko lasterketan 23:09 denbora eginda. Oñatiko San Silbestrean aurrealdean ibiltzeko hautagaietako bat da Romero; horixe prestatzen ibili da azkenaldian. Eskoriatzan ere egingo da San Silbestre lasterketa.

Kiroldegiko ateak zabalduko dituzte datorren astean

  Kirola  Eskoriatza

Urtarrilaren 3an eta 4an, eguen eta egubakoitzean, udal kiroldegira debalde sartu eta hango instalakuntzak eta hainbat ikastaro probatzeko aukera izango dute eskoriatzarrek.

Clavijo eta Easo Gabonetako V. saskibaloi txapelketako finalean

  Kirola  Arrasate

Clavijo eta Easo Gabonetako V. saskibaloi txapelketako finalean

Eguaztenean hasi eta gaur bukatuko da Arrasteko Ointxe! saskibaloi taldeak antolatutako gazte mailako Gabonetako V. saskibaloi txapelketa. Gaur, azken hiru partiduak jokatuko dira: 5. eta 6. postua lortzeko partidua, MU-Getafe Basket (10:00etan); 3. eta 4. sailkaturako partidua Cornella-Burlata (11:15ean) eta txapelketako finala Clavijo-Easo (12:30etan).

Emakumeak pilotari, Aretxabaletan

  Kirola  Aretxabaleta  Bergara

Emakumeak pilotari, Aretxabaletan

Nesken paleta txapelketa egin dute Aretxabaletan. Eskola Kirolaren baitan emakumeak pilota munduan barneratzeko ekimenaren bidez, Aretxabaleta eta Bergarako 12 gazte aritu dira lagunarteko norgehiagokan.

Emakumeen paleta txapelketa azkarra, Aretxabaletan

  Kirola  Aretxabaleta

Emakumeen paleta txapelketa azkarra, Aretxabaletan

»» Ikusi argazki guztiak (16)

'Txelis'-en VI. oroimenezkoa, domekan

  Kirola  Arrasate  Debagoiena

'Txelis'-en VI. oroimenezkoa, domekan

Jose Luis Ibarguen ‘Txelis’-en omenezko futbol torneoa jokatuko dute domeka honetan, hilak 30 Mojategin. 18 klubek hartuko dute, parte, 24 talde guztira, haur-kategoriako 450 lagun, gutxi gorabehera.

Oñatiko kirol sariak

  Kirola  Oñati GAURKOAK None

.

Santamasetako pilota txapelketa

  Kirola  Arrasate GAURKOAK None

.