Antzuolak hiru gol sartu zizkion Idiazabali

  Kirola  Antzuola

Zapatuan etxetik kanpo jokatutako partiduan antzuolarrek 0-3 irabazi zuten.

Bi areatan aukera ugari izan zituen partidu nahasia jokatu zuen Mondrak

  Kirola  Arrasate

Bi areatan aukera ugari izan zituen partidu nahasia jokatu zuen Mondrak

Hasiera ona eman zion Mondrak zapatuan Ostadarren aurkako partiduari, izan ere, lehenengo gola 20. minutuan sartu zuen Iker Uribarren jokalariak eta markagailuan aurretik jarri ziren arrasatearrak une horretatik. Azkenean, baina, 2-2 berdindu zuten.

Aretxabaletak hiru puntuak lortu zituen Oiartzunen

  Kirola  Aretxabaleta

Oiartzun 0 Aretxabaleta 1, horixe izan zen zapatuan Aretxabaletak etxetik kanpo jokatu zuen partiduaren emaitza. Partidu oso berdindua izan zen baina Aretxabaletakoek izan zituzten aukerekin eta Ander jokalariaren golarekin partidua irabaztea lortu zuten amaieraraino sufritu arren.Taldeak oso ondo lehiatu zen gainera.

Oñatiko Natra saskibaloi taldea berriz ere martxan

  Kirola  Oñati

Oñatiko Natra saskibaloi taldea berriz ere martxan

Atzo 15. urtez, Ainhoa Lazkano memoriala ospatu zuten Zubikoa kiroldegian eta Natrak lagunarteko partida bat jokatu zuen Azpeitiko Iraurgi taldearen aurka. Berriz ere EBA mailako txapelketa hasi aurretik martxa hartzeko aprobetxatu zuten atzokoan oñatiarrak,  partidua Natraren alde 73-56 emaitzarekin amaitu zen.

Gabonetako kirol hitzorduen errepasoa: askotariko kirola gaztetxoendako

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Elgeta  Eskoriatza  Oñati

Gabonetako kirol hitzorduen errepasoa: askotariko kirola gaztetxoendako

Gabonetan geldialdia izaten da bizitzako arlo askotan, atseden hartzeko egunak dira. Baina, kirolean ez da halakorik, gurean ez behintzat. Erretratuetan azaltzen direnek ez dute deskantsurik izan, izerdia botatzeko aitzakia ederrak izan dituztelako. Urtetik urtera geroago eta kirol hitzordu gehiago antolatzen dituzte gureko klubek, kirol modalitate erabat ezberdinetan, gainera.

Mondra taberna itxi dute

  Kirola  Arrasate

Mondra taberna itxi dute

Aurten 100 urte beteko ditu Mondra futbol elkarteak. Bada, mendeurrena ez dute modurik onenean hasi, taberna itxi egin behar izan dute-eta. Zergatik? Udalak eskatutako gutxieneko baldintza batzuk betetzen ez dituelako, baina batez ere taberna kudeatzen jarraitzeko gogorik ez dutelako: "Ezinduendako egokitzapen lanak egin behar dira besteak beste, eta lan horiek egiteko dirurik ez daukagu. Horren gainetik, baina, ez dugu tabernarekin jarraitzeko gogorik, klubari ez diolako inolako ekarpenik egiten", adierazi digu Fernando Laspiur zuzendaritza taldeko kideak.

Hockey txapelketan, 100 gaztetxo baino gehiago Bergaran

  Kirola  Bergara

Hockey txapelketan, 100 gaztetxo baino gehiago Bergaran

Bergarako Hanka Labanka patinaje elkartearen eskutik hockey-a izango da protagonista gaur eta bihar Labegaraietako kantxan. Gaur gaztetxoen txanda izan da, 4x4 formatuan. Goizean lehen kanporaketak jokatu dituzte benjamin, alebin eta infantil mailetan; 20 bat taldek eman dute izena. Hala, guztira 100 jokalari baino gehiago daude. Arratsaldean, berriz, finalerdiak eta finalak jokatuko dira. Hanka Labanka elkarteak ohitura du urte berria patinajearekin zerikusia duten ekintzekin hasteko eta aurten, berritasun moduan, hockey-a bultzatu nahi izan dute.

Gabonetako futbol txapelketako sari banaketa

  Kirola  Aretxabaleta

Urtarrilaren 2an jokatu zituzten Bixente Etxeandia Gabonetako futbol txapelketako finalak eta sariak banatu gero.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Hockey txapelketa Labegaraietan

  Kirola  Bergara

Bergarako Hanka Labanka patinaje elkarteak hockey txapelketa antolatu du eguen eta egubakoitzerako.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Aretxabaleta eta Aloña garaile Bixente Etxeandia Gabonetako futbol txapelketan

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Oñati

Aretxabaleta eta Aloña garaile Bixente Etxeandia Gabonetako futbol txapelketan

Atzo, urtarrilak 2, bukatu zen Bixente Etxeandia Gabonetako futbol txapelketa finalak jokatuta. 2004an jaiotakoen artean Aretxabaleta nagusitu zen; 2003an jaiotakoen artean, Aloña Mendi; eta 2002koen artean, Aretxabaleta. Mondra hiru finaletan egon arren txapeldunorde izanda konformatu behar izan zuen.

Gizonezkoen zein emakumezkoen futbito txapelketa jokatuko da

  Kirola  Elgeta

Gizonezkoen zein emakumezkoen futbito txapelketa jokatuko da

Barikuan, urtarrilak 4, egutegia finkatzeko batzarra egingo dute.

2012an Antxintxikakoek egindako lan onaren saria

  Kirola  Debagoiena

2012an Antxintxikakoek egindako lan onaren saria

Gabonetan banatu ditu Euskal Herriko triatloi federazioak urteko sariak, eta Antxintxikako atletek hainbat sari jaso dituzte. Hala, duatloietan bai gizonezkotan eta baita emakumezkotan ere etxekoak nabarmendu dira. Izan ere, Ander Agirrek eta Lurdes Oiartzabalek jaso dituzte atleta onenen sariak.

Bergarako hiruko saskibaloi txapelketan guztiak irabazle, domina eta guzti

  Kirola  Bergara

Bergarako hiruko saskibaloi txapelketan guztiak irabazle, domina eta guzti

Primeran ibili ziren Bergarako frontoian saskibaloian jokatzen, egun osoan, hilaren 26an. IV. Soraluce S. Coop. Trofeoa izan zen. Hiruko 35 taldetan lehiatu ziren 140 neska-mutiko, alebin eta benjamin mailetan. Parte-hartzaile guztiek domina izan zuten. Zozketak ere egin zituzten egunaren amaieran...

Edurne Pasaban: "Eduki dudan unibertsitaterik onena izan da mendia"

  Kirola  Debagoiena

Edurne Pasaban: "Eduki dudan unibertsitaterik onena izan da mendia"

Zortzimilako guztiak zapaldu dituen lehen emakumeak Objetivo: confianza liburua eta Rope up pelikula aurkeztu ditu, Everest mendia oxigeno gabe igotzeko iazko saiakera oinarri dutenak.

Zenitagoia-Elortza eta Elkoro-Irazabal bikoteek jantzi dute txapela

  Kirola  Elgeta

Zenitagoia-Elortza eta Elkoro-Irazabal bikoteek jantzi dute txapela

17 bikote aritu dira aurten Elgetako pilota txapelketan; antolatzaileek balorazio positiboa egin dute.