Agorrosingo erabiltzaileek oso ondo baloratu dituzte kiroldegiko ikastaroak

  Kirola  Bergara GAURKOAK None

Agorrosingo erabiltzaileek oso ondo baloratu dituzte kiroldegiko ikastaroak

Mondra Futbol Taldeak 100 urte aurtengo denboraldian

  Kirola  Arrasate

Mondra Futbol Taldeak 100 urte aurtengo denboraldian

Mondragon Futbol Taldeak 100 urte beteko ditu, eta zuzendaritza batzordea urteurreneko ekintzak prestatzen dabil, halako urteurren borobil bat ez delako egunero betetzen. Aurreikuspenen artean dago beteranoen arteko partidu bat jokatzea, eta baita Reala Mojategira ekartzea ere [Mondrak dagoeneko eskaria egin dio Realari, eta data zehazteko zain daude]. Horrekin batera, eskuartean dituzte 100 urte hauek batuko dituen liburu bat eta dokumental bat egiteko proiektuak ere.

Aloña Mendiko irteera urtarrilaren 19an

  Kirola  Oñati

Etxegarate gainean hasiko da ibilbidea eta Arantzazun bukatuko da. Ondoren Arantzazuko Auzetxean bazkaria egongo da.

Zegama-Aizkorri mendi maratoirako izen-ematea astelehenean irekiko da

  Kirola  Debagoiena

Zegama-Aizkorri mendi maratoirako izen-ematea astelehenean irekiko da

Maiatzaren 26an egingo da Zegama Aizkorri mendi maratoiaren hamabigarren edizioa eta datorren astelehenean, hilaren 14an, irekiko da izena emateko epea; otsailaren 1era arte egongo da irekita. Goizean aurkeztu dute proba, Gipuzkoako Foru Aldundiko prentsa aretoan. 

Besaide Mendi Elkartera beldur barik gerturatzeko proposamena egin dute

  Kirola  Arrasate

Besaide Mendi Elkartera beldur barik gerturatzeko proposamena egin dute

Urte berria hastearekin batera aurkeztu du Besaide Mendizale Elkarteak 2013rako aurreikusi dituen kirol jarduerak. Eta horrekin batera, urtarrilaren 17an (datorren eguena) egingo duten batzar orokorrerako deitu ditu bazkideak (19:00etan Kulturaten).

Dorletako Ama Pilota Txapelketan parte hartzeko deialdia

  Kirola  Debagoiena  Leintz Gatzaga

Dorletako Ama Pilota Txapelketan parte hartzeko deialdia ireki da federatu gabeko beterano debagoiendar guztientzat. Otsailaren 24ra arte egongo da irekita, eta pilotari bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu.

Kirol zerbitzuari bultzada emateko lanean dihardute

  Kirola  Eskoriatza

Eskoriatzako udal kirol zerbitzuan lanean buru-belarri dihardute azkenaldian. Joan den astean ate irekiak egin zituzten kiroldegian, han antolatzen diren kirol jarduerak debalde probatzeko aukera izateko. Horretaz gainera, otsailerako udal kirol teknikari berria izatea espero dute. Kirolari bultzada eman gura zaio guzti horrekin.

Eskoriatzako Udalaren bultzada kirolari

  Kirola  Eskoriatza GAURKOAK None

.

Agorrosingo erabiltzaileek oso ondo baloratu dituzte kiroldegiko ikastaroak

  Kirola  Bergara

Agorrosingo erabiltzaileak, orokorrean, oso gustura daude Agorrosin kiroldegiak eskaintzen dien ikastaro zerbitzuarekin. Emaitza hori jaso dute abenduan egindako ikastaroen asebetetze inkestetan; herritarrek 7,4ko nota eman diete.

Pol-Polekin mendi eskia egitera, urtarrilaren 19an eta 20an

  Kirola  Bergara

Pol-Polekin mendi eskia egitera, urtarrilaren 19an eta 20an

Urtea hastearekin batera Pol-Polekoek gertu dute 2013ko ekintzen egutegia, eta egiten duten lehenengo proposamena urtarrilaren 19ko eta 20ko astebukaerarako da, mendi eskia egitera joango dira.

Larrañako futbol zelaia eginda dago Oñatin

  Kirola  Oñati GAURKOAK None

.

Larrañako futbol zelaia eginda dago

  Kirola  Oñati

Larrañako futbol zelaia eginda dago

Urria amaieran lanak hastera zihoazela urtarrilaren 31 eman zuten amaitzeko data bezala. Zehazki, zelaia bera amaitu dute dagoeneko. Inguruko lantxo batzuk baino ez dira falta. Datorren astean amaituko dute dena.

Hamaika taldek eman dute azkenean izena Elgetako futbito txapelketa azkarrerako

  Kirola  Elgeta

Hamaika taldek eman dute azkenean izena Elgetako futbito txapelketa azkarrerako

Domekan, hilak 13, jokatuko dira lehenengo hiru partiduak.

Aloñak erraz garaitu du Hondarribia

  Kirola  Oñati

Aloñak erraz garaitu du Hondarribia

Partidu oso ona eta polita egin zuen zapatuan Aloña Mendik etxean Hondarribiaren aurka. Andoni Azkargortaren mutilek defentsan lan oso ona egin zuten eta aurkariei aukera gutxi utzi zieten oñatiarrek.

Bergarakoek bi aldaketa egin ostean, kontrarioei aurre hartzea lortu zuten

  Kirola  Bergara

Bergarakoek bi aldaketa egin ostean, kontrarioei aurre hartzea lortu zuten

Bergarak garaipenaren hiru puntuak eskuratu zituen zapatuan etxean Berioren aurka. Atsedenaldira markagailua 0-0 berdinduta joan ziren, gero etorri ziren Bergararen bi golak eta hiru minuturen faltan Beriokoek egin zuten gola.