Quiron Askartza taldea hartuko du Ford Mugarrik Iturripen

  Kirola  Arrasate

Quiron Askartza taldea hartuko du Ford Mugarrik Iturripen

Lau jardunaldi jokatu ostean, sailkapeneko lehen postuan dago Ford Mugarri. Oraindik ez dute partidurik galdu arrasatearrek: hiru irabazi dituzte eta bat berdindu, hain zuzen. Etzi, domekan, izango da partidua, 11:30ean, eta lidergoari eusten saiatuko dira Patxi Garciaren mutilak.

Mondrate eta Eskoriatza lehen derbirako gertu

  Kirola  Arrasate  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Areto futboleko Euskal Ligan lehenengo aldiz jokatuko dute Debagoieneko taldeek elkarren aurka. Mondratek iragan denboraldian lortu zuen mailaz igotzea, eta bihar, Musakolako kiroldegian –17:30ean–, Eskoriatza hartuko dute Antxon Isasiren mutilek.

"Ea lortzen dugun falta diren horiek animatzea"

  Kirola  Arrasate

"Ea lortzen dugun falta diren horiek animatzea"

Ekainean aurreikusi zuten 25 jokalarik izango zutela fitxa denboraldi honetarako, eta gaur egun, horietako bostek ez dute fitxarik; haiek konbentzitu nahian dabil taldea. Pasa den asteburuan atsedena izan ostean, liderraren aurka jokatuko du Kanpanzar ARTk bihar, 16:00etan, Mojategin.

UDAko talde guztiei argazkiak aterako dizkiete gaur Ibarra futbol zelaian

  Kirola  Aretxabaleta

UDAko talde guztiei argazkiak aterako dizkiete gaur Ibarra futbol zelaian

Aretxabaleta kirol elkarteak 2017-2018 denboraldiko argazki ofizialak aterako dizkie kirolariei gaur, urriak 20. Herriko Plazan beharrean Ibarra futbol zelaian elkartuko dira talde guztiak eta 17:00etatik 19:00etara bitartean aterako dituzte erretratuak.

Iñaki Perurena harri-jasotzailea Eskoriatzan izango da gaur

  Kirola  Eskoriatza

Iñaki Perurena harri-jasotzailea Eskoriatzan izango da gaur

Iñaki Perurena harri-jasotzailea herriz herri ari da egiten Harria, maitasun istorioa hitzaldia, eta gaur Eskoriatzan ikusteko aukera izango dute herritarrek. Emanaldia 19:00etan izango da, Zaldibar antzokian, eta sarrera doakoa izango da.

Bergarako igerilariek lan ederra egin dute Benidormeko Oceanman proban

  Kirola  Bergara

Bergarako igerilariek lan ederra egin dute Benidormeko Oceanman proban

Bergarako bederatzi igerilari izan ziren, joan den aste bukaeran, Benidormeko Oceanman proba ezagunean. Guztiek egin zuten lan oso txukuna. "Primerakoa izan da, errepikatzeko gogoz gelditu gara", adierazi du orain arte Bergara Igeri Elkarteko entrenatzaile izan den Mikel Mujikak.

Bergarako futbolari gazteek Realeko prestatzaileekin entrenamendu berezia egin dute

  Kirola  Bergara

Bergarako futbolari gazteek Realeko prestatzaileekin entrenamendu berezia egin dute

Emakumezkoen infantil mailako A eta B taldeko mahoneroek Realeko prestatzaileekin entrenamendua egin dute Ipintzako zelaian, Xabier Illarretarekin eta Aintzane Encinasekin (talde nagusiko kapitain ohia), hain zuzen. "Oso gustura aritu dira guztiak, errepikatzeko gogoz", dio klubeko presidente Iosu Elorzak.

Barikuan emango diote hasiera herri mailako pilota txapelketari

  Kirola  Elgeta

Barikuan emango diote hasiera herri mailako pilota txapelketari

Lehen jardunaldirako lau norgehiagoka daude iragarrita, guztiak gizonezkoenak. Antolatzaileek aurreratu dute, ordea, emakumezkoen txapelketa ere izango dela aurten; izan ere, lau bikotek eman dute izena.

Urriaren 21ean hasiko dira LEKeko zapatuetako eskola kiroleko ekintzak

  Kirola  Aramaio  Aretxabaleta  Arrasate  Eskoriatza  Leintz Gatzaga

Urriaren 21ean hasiko dira LEKeko zapatuetako eskola kiroleko ekintzak

Leintz Eskola Kirolak zapatu honetan jarriko ditu martxan eskolarteko kirolak; errugbi eta eskubaloi topaketekin hasiko dituzte multikirolak lehen hezkuntzako ikasleek; eta DBHko infantil kategoriakoek saskibaloi eta eskubaloi partiduekin.

Urriaren 20an banatuko dituzte Kirol Argazkien Lehiaketako sariak Bergaran

  Kirola  Bergara

Urriaren 20an banatuko dituzte Kirol Argazkien Lehiaketako sariak Bergaran

XXVII. Kirol Argazkien lehiaketak baditu irabazleak, eta egubakoitz honetan, urriak 20, Aroztegi aretoan banatuko dituzte sariak (20:00). Sari banaketaren ostean, erakusketa zabalduko da Aroztegin bertan, aretoan egongo da ikusgai urriaren 29ra arte.

"Milesker, zuei guztiei esker Juanek bakean hartuko du atseden"

  Kirola  Arrasate GAURKOAK

Atzo Anboto inguruan hilik aurkitu ostean, Juan Alvarezen gertukoek esker ona adierazteko oharra helarazi dute Udalaren bitartez, egun hauetan bilaketa lanetan murgildu diren kolektiboei aitortza egiteko. Era berean, Udalak dolumina eta elkartasuna azaldu nahi izan die Alvarezen senideei eta lagunei.

Pol-Pol mendizale taldekoak, ederto Serrania de Cuenca inguruan

  Kirola  Bergara

Pol-Pol mendizale taldekoak, ederto Serrania de Cuenca inguruan

Urriaren 12tik 15era, Serrania de Cuenca parke naturala ezagutzeko irteera antolatu zuen Bergarako Pol-Pol mendizale taldeak. Eguraldia lagun, giro ederrean ibili ziren. Hurrengo irteera azaroaren 19an izango da, urteko azkena. Egun guztirako irteera izango da, Albisturretik Hernialdera artekoa; irteera bazkari batekin borobilduko dute.

#HRMT saiorako neurrira idatzitako gidoia: 'Purito' txapeldun

  Kirola  Arrasate  Debagoiena

Espainiako Erresistentzia txapelketa irabazi zuen atzo, zapatua, Xabier Fernandez Purito-k, eta hain zuzen egun horren gaineko erreportajea eskainiko du Goienak urriaren 25ean, #HRMT saio barruan. Neurrira egindako gidoia izan zuen egunak: istripua, arazo mekanikoak, zigorrak, eta lasterketa azkeneko postuan hasi eta gero, garaipena.

Sufrituta lortu du Natra Oñatik urteko lehen garaipena

  Kirola  Oñati

Lehen hiru partiduak etxetik kanpo jokatu eta gero, Atletico San Sebastian bisita izan zuten atzo. Atsedenaldira 20 puntuko aldearekin iritsi arren, puntu bakarrera gerturatu ziren donostiarrak, baina taldearen azken erreakzioari esker aurretik mantendu ziren bukaerara arte (81-79).

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Mondrarendako zapore gazi-gozoko puntua, Bergara tinko Oiartzunen, eta UDAk galdu Zarautzen

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara

Mondrarendako zapore gazi-gozoko puntua, Bergara tinko Oiartzunen, eta UDAk galdu Zarautzen

Ohorezko erregional mailako hiru taldeek etxetik kanpora jokatu dute asteburuan, eta Bergarak lortu du etekin handiena, Oiartzuni 0-1 irabazita. Mondrak 1-1 egin du Mutrikun; epaileak "asmatutako" penaltian lortu dute mutrikuarrek berdinketaren gola. Zarautz, berriz, etxean oso indartsu dago, hiru gol egin dizkio Aretxabaletari.