Atez atekorako larrialdi guneei ze erabilera eman jakiteko, bergararren iritzi bila

  Ingurumena  Bergara

Atez atekorako larrialdi guneei ze erabilera eman jakiteko, bergararren iritzi bila

Bergarako Udal Gobernuak atez ateko hondakinen bilketarako sortu ziren larrialdi guneei beste erabilera bat eman gura die eta horretarako bergararren iritzi bila joko dute. Proposamenak hemen klikatuz egin behar dira, maiatzaren 25a baino lehen.

Herriko kaleak "zikin" daudela salatu du EH Bilduk

  Ingurumena  Arrasate

Herriko kaleak "zikin" daudela salatu du EH Bilduk

Komunikabideei bidalitako oharrean, garbiketa ordenantza berriak dituen hutsuneak azaleratu nahi izan dituzte. Ordenantza onartu eta gutxira, eta CESPA-ri datozen lau urteetarako kaleen garbiketa esleitu berritan, herriko lorategiak, parkeak, auzoak eta kaleak zikin ikusten dituztela salatu dute.

Epeleko konpostatze plantako proiektuaren arduradunen aurka lege akzioak iragarri ditu GHK-k

  Ingurumena  Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Epeleko konpostatze plantako proiektugile, obra zuzendaritza eta eraikitzaileen kontra lege-akzioak hasiko dituela iragarri du GHK-ko Administrazio Kontseiluak. Horren arrazoitzat eman du proiektuaren hasiera fasean antzemandako akats teknikoak eta egindako hutsegiteen eragina.

Irumendi elkartea gertutik ezagutzen

  Ingurumena  Antzuola HEMEN DEBAGOIENA

Asteburuan 50. urteurrena ospatu du Antzuolako Irumendi elkarteak. Abeltzaintzan dihardute lanean mende erdiz eta elkarteko Pello Legorburuk euren historia laburbildu eta egun egiten duten lana nolakoa den azaldu du.

Hasi dituzte erraustegiaren lanak

  Ingurumena  Debagoiena

Hasi dituzte erraustegiaren lanak

Urbaser buru duen ABEEa hasi da erraustegia eraikitzen. Hain zuzen lanak ikusten izan dira Markel Olano ahaldun nagusia eta Jose Ignacio Asensio, Hondakinen Kontsortzioko presidente eta Ingurumen diputatua.

Ingurumen Astearen barruan ekintza ugari prestatu dituzte Gatzagan

  Ingurumena  Leintz Gatzaga GAURKOAK

Ekarpen-gunetik eta ortutik hainbat konpost-zaku atera dituzte erabiltzaileen artean banatzeko Ingurumen Asteari hasiera emateko. Hala ere, datorren martitzenera arte hainbat ekintza izango dituzte herrian.

Tomate-landare tailerra

  Ingurumena  Elgeta HEMEN DEBAGOIENA

Tomate-landareak zaintzeko sasoian sartu gara. Baina noiz komeni da horiek landatzea? Elgetak bere kokapena dela-eta, baditu baratze lanetarako kontuan hartzea komeni diren zenbait ezaugarri. Adibidez, landaketa berandutzea azken orduko izozteren bat ez harrapatzeko.

Baserrietara bisitak antolatu dituzte San Isidro egunerako

  Ingurumena  Antzuola

Baserrietara bisitak antolatu dituzte San Isidro egunerako

Maiatzaren 15ean, astelehena, Irumendi elkartekoen Loidiko etxaldea, Pikunieta, Irala-Torre, Bidaurre eta Lapatza baserriak eta horietako bakoitzean egiten duten lana ezagutzeko aukera izango da. Interesatuek aurrez izena eman beharko dute.

Errauste plantaren aurkako ekimenak

  Ingurumena  Arrasate

Bihar jarriko dute Zubietako errauste planta eraikitzeko lanen lehen harria. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez, lurraldeko hiri hondakinen kudeaketari "soluzioa" emango dion azpiegitura da. EH Bilduren ustez, berriz, errauskailuak "izugarrizko zor ekonomikoa" ekarriko die gipuzkoarrei. Elkarretaratzeak egin dituzte errauste plantaren aurka. Bestetik, Gipuzkoako EAJk GBBko egoitzaren aurka, Ernaik egindako erasoa salatu du. Azkenik, erraustegiaren aurkako Gurasos plataformak esan du obren hasierarekin ez dela ezer bukatzen.

Erraustegiaren aurkako elkarretaratzea deitu dute gaurko

  Ingurumena  Bergara

Erraustegiaren aurkako elkarretaratzea deitu dute gaurko

Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, Gipuzkoako beste hainbat herritan egingo duten moduan, Bergaran ere elkarretaratzea egingo dute gaur, maiatzak 8, San Martin plazan (19:00). Errausketarik ez gure izenean! lelopean elkartuko dira.

Irumendi, mende erdi abeltzaintzaren bueltan

  Ingurumena  Antzuola

Irumendi, mende erdi abeltzaintzaren bueltan

Elkartearen 50. urteurrena ospatzeko eta egiten duten lana ezagutarazteko asmoz, egitarau berezia prestatu dute biharko. Besteak beste, hitzaldia izango da Torresoroan, eta Loidiko etxaldea eta Gorlako larreak bisitatzeko aukera izango da.

Ingurumen Astea ospatuko dute datorren astean

  Ingurumena  Leintz Gatzaga

Ingurumen Astea ospatuko dute datorren astean

Aurten ere Ingurumen Astea izango dute Leintz Gatzagan. Aste osoko egitaraua prestatu dute eta ekintza ezberdinez osatuta egongo da.

Tomate landarearen zainketari buruzko tailerra astelehenean Elgetako baratze parkean

  Ingurumena  Elgeta

Tomate landarearen zainketari buruzko tailerra astelehenean Elgetako baratze parkean

Herritar guztiei zabalik, ordu eta erdiko iraupena izango du saioak eta zainketa ekologikoa izango du oinarri.

GOIENA aldizkaria: kudeaketa sostengarria duten basoetatik eratorritakoa

  Ingurumena  Debagoiena

GOIENA aldizkaria: kudeaketa sostengarria duten basoetatik eratorritakoa

Egubakoitzero argitaratzen den GOIENA aldizkariaren paperak  kudeaketa sostengarria ziurtatuta duten basoetan du jatorria, eta zeregin horretan diharduten langileen eskubideak Lanaren Nazioarteko Erakundearen Adierazpenaren arabera bermatuta daude. Hori egiaztatzen du PEFC  ziurtagiriak (Europako Basogintza Planaren Ziurtagiria). Eta, hain justu ere, ziurtagiri hori eskuratu du GOIENA aldizkariak.

Herrian oinez ibiltzearen onurak azalarazi dituzte bideo baten

  Ingurumena  Oñati

'Bagabiltz' proiektuaren barruan, eskolarako joan-etorria oinez, patinetean edo bizikletan egitea ona dela arrazoitzeko argudioak ematen dituzten bideoa landu dute herriko hiru ikastetxeek eta Oñatiko Udalak. Herriko puntuak lotzen dituen mapa ere atera dute eta distantziak hain luzeak ez direla ondorioztatu.