Santa Marinan zaborra kalean uzten dutela salatu dute bizilagunek

  Ingurumena  Arrasate

Edukiontziak beteta egon ez arren, zabor poltsak kanpoan uzteko joera dagoela ohartarazi dute. Horren eraginez Agerre kaleko 15. atariko lagunek, adibidez, zailtasunak dituzte etxera sartu ahal izateko, eta egorea jasanezina dela adierazi dute. BAZen kexak eta abisuak jarri arren, arazoa ez dela konpontzen azaldu dute.

Birziklatutako materialarekin egindako produktuen azoka

  Ingurumena  Aretxabaleta

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta etxean jasotako hondakinekin egindako produktuak atera zituzten atzo, ekainak 5, Herriko Plazara Kurtzebarri eskolako ikasleek. Artelan txikiak erakutsi eta saldu zituzten herritarren artean.

»» Ikusi argazki guztiak (47)

Hamar urte bete dituzte Oñatiko Arrikrutz kobek

  Ingurumena  Oñati

Hamar urte bete dituzte Oñatiko Arrikrutz kobek

Oñatin badute zer ospatu; izan ere, hamar urte bete dituzte Oñatiko Arrikrutz kobek. Urtemuga ospatu nahian askotariko ekintzak antolatu dituzte bertan, ume, gazte zein helduentzat bideratuta daudenak. Ekintzaz jositako aste berezi hau bihar hasi eta ekainaren 10era bitartean iraungo du.

Gereziak inoiz baino goizago gorritu dira

  Ingurumena  Eskoriatza  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Aurtengo neguko eta udazkeneko eguraldi leunagatik, gereziak ohi baino lehenago gorritu dira baserri askotan. Esaterako, Eskoriatzako Gellao elizateko Altzalde baserrian, gereziondo batek ohi baino hamabost egun lehenago eman ditu fruituak.

Ontzi arinentzako beste zazpi edukiontzi

  Ingurumena  Arrasate

Ontzi arinentzako beste zazpi edukiontzi

Arrasateko Udalak urtarrilean eskatu zion Mankomunitateari hondakinen bilketaren maiztasuna berraztertzeko. Otaloran, Zearkaostetan, Larragainen, Erguinen, Doctor Bañezen eta Oñati eta Juan Bengoa kaleetan jarriko dituzte, eta Udalak herritarren inplikazioa eskatu du kaleak txukun mantendu daitezen. 

Sutea bart gauean Oñatiko Olabarrieta auzoan

  Ingurumena  Oñati

Sutea bart gauean Oñatiko Olabarrieta auzoan

Pinudi baten izan da sutea, eta hasieran inguruko baserri bateko bizilagunak etxetik atera dituzten arren, 05:00ak aldera itzuli ahal izan dute.

Garaiko lore eta landareekin apaindu dira Bergarako lorategiak

  Ingurumena  Bergara

Garaiko lore eta landareekin apaindu dira Bergarako lorategiak

Bergarako hainbat lorategi garaiko lore eta landareekin apaindu ditu Udalak, lorezaintza brigadaren bitartez.

Biodibertsitatean inguruko proposamenak aurkeztu dituzte gaztetxoek udaletxean

  Ingurumena  Bergara

Biodibertsitatean inguruko proposamenak aurkeztu dituzte gaztetxoek udaletxean

Eskola Agenda 21 egitasmoaren baitan, biodibertsitatearen inguruan lanean jardun dute azken hilabeteetan Bergarako ikastetxe desberdinetan, eta gaur goizean lan horren emaitzak aurkeztu dituzte Udaleko osoko bilkuren aretoan, Elena Lete alkatearen eta Lander Arregi eta Izaskun Labaien zinegotzien aurrean.

Eskola Agenda 21eko proposamenak aurkeztu dizkiote ikasleek alkateari

  Ingurumena  Oñati

Eskola Agenda 21eko proposamenak aurkeztu dizkiote ikasleek alkateari

Bilkura berezia izan da eguazten goizean Oñatiko osoko bilkuren aretoan. Mikel Biain alkateak Oñatiko hiru ikastetxetako neska-mutikoak hartu ditu Eskola Agenda 21 egitasmoaren barruan landu dituzten proposamenak jasotzeko. Biodibertsitatea eta natura izan dira gai nagusiak.

Animaliak identifikatzen ikasteko ikastaroa Laboratorium museoan

  Ingurumena  Bergara

Animaliak identifikatzen ikasteko ikastaroa Laboratorium museoan

Maiatzaren 27an, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, Euskal Herriko anfibioak, narrastiak eta odonatuak identifikatzeko ikastaroa eskainiko da Laboratorium museoan. Tailerra doan da, baina aldez aurretik izena eman behar da.

Jose Antonio Aperribai: "Landareentzako bi toki bereziak direnak badaude Debagoienean: Udalatx eta Araotz"

  Ingurumena  Bergara  Debagoiena

Jose Antonio Aperribai: "Landareentzako bi toki bereziak direnak badaude Debagoienean: Udalatx eta Araotz"

Bergarako Industri Maisutzan ikasitakoa, teknikaria lanbidez, eta botanikan zale amorratu, aditu bilakatzeraino. Jose Antonio Aperribai Gallastegi (Bergara, 1945) Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerario izendatu dute, botanika arloan egindako ekarpenarengatik: 3.000 paper-orri baino gehiago dituen herbarioa egin du.

Ikasleen proposamenak klima aldaketa saihesteko

  Ingurumena  Aretxabaleta

Ikasleen proposamenak klima aldaketa saihesteko

Kurtzebarri eskolako ikasleek klima aldaketa lantzen jardun dute eta horren berri eman zieten udalbatzako kideei eguaztenean. Herritarrek zeresan handia dutela horretan uste dute, eta horregatik, hainbat proposamen egin zizkieten udal ordezkariei pauso txikiak emanda klima aldaketarengan duten eragina murrizteko.

Arantzazu errekako ingurune karstikoa ezagutzen Natur Eskolakoekin

  Ingurumena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Arantzazun hasi eta Gesaltza kobazuloan bukatzen da ibilaldia. Ingurune karstikoaren kanpo ezaugarriak (erreka karstikoaren dinamika, iturburu edo surjentziak, dolinak, lenarrak…) eta barne-egiturak (kobazulo aktiboaren zein fosilaren ezaugarriak) ezagutzeko aukera ematen du.

Oñatiko Ur Jauziak, mende bateko historia

  Ingurumena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Energiaren sorkuntzari eta banaketari dagokionean, Oñatik 100 urteko historia du. Gaur egun Olateko zentralera Zapatako, Saratxoko, Arantzazuko eta Jaturabeko ur jauzietako ura iristen da eta urtean 15 milioi kW-ko ekoizpena izaten du, herriko etxeko energia kontsumoaren %100a.

Elgetarekin lotutako bi ekintza aste bukaera honetan Puntaik Punta jaialdian

  Ingurumena  Elgeta

Elgetarekin lotutako bi ekintza aste bukaera honetan Puntaik Punta jaialdian

Zapatuan Elgeta-Intxorta-Bergara ibilbidea egiteko proposamena egin dute Kantsatzeke mendi taldetik, eta domekan Intxortako ibilbide tematikoa egiteko aukera egongo da.