Laguntzaileak behar dituzte Aizkorriko aterpeko atea gora igotzeko

  Ingurumena  Debagoiena  Oñati

Laguntzaileak behar dituzte Aizkorriko aterpeko atea gora igotzeko

Aizkorriko babeslekuko atea egin dute eta laguntzaileak behar dituzte dagokion tokian jartzeko. Oltzako bordetaraino kotxez eramango dute eta handik gora eskuz, zatika. 250 kilo porlan ere igoko dituzte, motxilatan. 25-30 laguneko taldea sortu gura dute lan hau egiteko. Zapatuan da hitzordua, 07:00etan Arantzazun.

Xabier Lizarralde: "Goienerreko bazkide izateak esan gura du ingurumenarekiko jarrera aktiboagoa izatea"

  Ingurumena  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

2012an sortu zen Goiener energia berriztagarrien kooperatiba, eta bost urtetan ia 7.000 bazkide lortu dituzte Euskal Herrian. Xabier Lizarralde boluntarioak azaldu moduan, aurten energia banatzeaz gain, sortzen hastea ere aurreikusten dute.

Bertako ekoizleak izango dira protagonista Ferixan

  Ingurumena  Elgeta

Bertako ekoizleak izango dira protagonista Ferixan

Ferixa Nagusiko azoka bihar, domeka, izango da, eta produktu eskaintza zabala izango da. Herriko Plaza inguruan artisauak eta janari ekoizleak izango dira, hirurogei postu inguru. Horrez gain, ganadua ere ekarriko dute baserritarrek.

Tximeleten inguruko ikastaroa Oñatin, uztailaren 1ean eta 2an

  Ingurumena  Oñati

Tximeleten inguruko ikastaroa Oñatin, uztailaren 1ean eta 2an

Oñatiko Natur Eskolak antolatuta, eta Zerhyntia elkartearen eskutik,  tximeleten inguruko ikastaroa –tximeleten biologia, ekologia eta identifikaziorako klabeak– egingo da uztailaren 1ean eta 2an. Izena emateko, 943 71 64 04 telefonora deitu behar da, plazak mugatuak baitira.

Zuloz josita zegoen eta konpondu dute Asentzioko bidea

  Ingurumena  Elgeta

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egin ditu lanak Elgetako Udalak. Erabiltzaileei gogorarazi diete hezegunea babestutako gunea dela eta ezin dela bertan autorik aparkatu. Araua betearazteko neurriak hartuko ditu Udalak.

Ingurumen irteerak uztailean Oñatin, hiru gazteren eskutik

  Ingurumena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Hiru gazte naturzalek Oñatiko altxorrak ezagutzeko ingurumen irteera batzuk antolatu dituzte, udaletxeko ingurumen sailaren laguntzarekin. Uztailean izango dira irteerok eta aurrez eman beharko da izena, ingurumenirteerak@gmail.com helbidera idatzita edo euren Facebook orrian –Ingurumen Irteerak–.

Artilea jasotzeko aukera lehen aldiz Debagoienean

  Ingurumena  Antzuola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Elgeta  Eskoriatza  Leintz Gatzaga  Oñati

Artilea jasotzeko aukera lehen aldiz Debagoienean

Artilea biltzeko ekimena martxan jarriko da aurten lehenengo aldiz Debagoienean. Bilketak bi egunetan egingo dira: uztailaren 5ean, Bergaran eta Oñatin; eta uztailaren 6an, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Elgeta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagan.

Abisu Laranja beroagatik

  Ingurumena  Debagoiena

Abisu Laranja beroagatik

Gaurtik hasita, asteazkena bitartean, abisu laranja jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak tenperatua altu iraunkorragatik. Tenperatura maximoak 35ºC inguruan ibiliko dira eta arratsalde partean ekaitza egin dezake hurrengo egunetan.

Landare exotikoak berbeta gai

  Ingurumena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Furgobaratza Oñatiko San Martingo ortuetan izan da beste behin eta kanpotik ekarritako barazki landareei buruzko tailerra egin dute. Oraindik halako barazki landare berezi ugari ez dira oso ezagunak inguruko ortuetan eta horiei buruzko xehetasunak kontatu ditu Ekoguneko Baratze Parke sareko Mitxel Igarataundik.

GHK-k kalte-galerak exijituko dizkie Epeleko konpostatze plantaren arduradunei

  Ingurumena  Bergara  Debagoiena

GHK-k kalte-galerak exijituko dizkie Epeleko konpostatze plantaren arduradunei

José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak azaldu duenez "Epeleko planta gaizki diseinatuta dago eta ondorioz, ezin izan da martxan jarri". Diputatuak iragarri du GHK-k arazoak bere kabuz konpontzeko erabakia hartu duela eta kostuen ordainketa exijituko duela. 

Zein da konpostarendako erabilera egokiena?

  Ingurumena  Elgeta

Udalak antolatuta jardunaldi bereziak egiten dihardute Elgetan. Luar Ingurumena enpresako Joseba Sanchezen eskutik ateratako konpostaren kalitatea neurtzen eta konpost-guneetan sor daitezkeen arazoak identifikatzen ikasi dute konpost-egileek.

Joseba Sanchez: "Sekulako eboluzioa ikusi dut Elgetan, bailarako onenetarikoa"

  Ingurumena  Elgeta

Joseba Sanchez: "Sekulako eboluzioa ikusi dut Elgetan, bailarako onenetarikoa"

Luar Ingurumena enpresako teknikaria da Joseba Sanchez eta hasieratik egin dio jarraipena konpostaren inguruan Elgetan garatutako ekimenari. Konpost jardunaldi bereziak egiten ari da egunotan herrian.

 

Abian da Ibarraundiko baratze-lorategia

  Ingurumena  Eskoriatza

Duela lau urte jarri zen martxan Ibarraundi museoko konpost-gunea. Luis Ezeiza herri eskolako jangelako janari-hondarrak hara eraman, eta ongarria lortzen zuten. Ongarria ikasleen artean banatu izan da, bakoitzak etxean zikloa itxi zezan. Aurten, aldiz, zikloa ixteko, Ibarraundi museoaren kanpoaldean lorategi jangarri bat prestatu dute, konpostaren balioa haurrei barneratzeko.

Konpostaren gaineko jardunaldiak egingo dituzte datorren astean

  Ingurumena  Elgeta

Konpostaren gaineko jardunaldiak egingo dituzte datorren astean

Hondakinak kudeatzeko sistema honi buruzko jardunaldiak antolatu ditu Udalak ekainaren 14rako eta 15erako; lehenengo egunean konpostaren nondik norakoak azalduko dira eta bigarrenean, berriz, konpost-guneak izango dira aztergai.

Domekan egingo da Aizkorri-Aratz Natura Parkea ezagutzeko hirugarren mendi irteera gidatua

  Ingurumena  Oñati

Domekan egingo da Aizkorri-Aratz Natura Parkea ezagutzeko hirugarren mendi irteera gidatua

2017ko mendi irteeren programaren erdira iritsiz, ekainaren 11n, domeka, Aizkorri-Aratz Natura Parkea ezagutzen jarraitzeko ibilbide berri bati ekingo zaio Arantzazuko Adiskideen eta Arantzazuko Parketxearen eskutik.