"Sekulako poza eman dit CAF-Elhuyar saria jaso izanak"

  Hezkuntza  Bergara

Urteetan egindako ibilbidea aitortu eta sari berezia eman diote aurten, Josemari Elortza kimikari bergararrari CAF-Elhuyar sarietan. Aranzadi Ikastolako irakasle izan zen Bergaran, eta handik Donostiara joan zen, Kimika Fakultatera. Besteak beste, lan handia egin du euskara teknikoa garatzeko. Goiena telebistako 'Magazinea'-n elkarrizketatu dute.

Arrasate Herri eskolaren 10. urteurrena ospatzeko, lipduba

  Hezkuntza  Arrasate GAURKOAK None

Arrasate Herri eskola hamargarren urteurrena ospatzen dabil, eta horretarako prestatu dituzten ekintzen artean, atzo lipduba grabatu zuten herriko plaza inguruetan. Jendearen parte hartzeari dagokionez, ekimenak erantzun bikaina izan zuen, ikasle, irakasle eta gurasoen artean 900 pertsona inguru elkartu ziren-eta.

Hezkuntza Zientzietan doktoretza-programa abiaraziko dute MUk eta Vic-eko Unibertsitateak

  Hezkuntza  Debagoiena

Hezkuntza Zientzietan doktoretza-programa abiaraziko dute MUk eta Vic-eko Unibertsitateak

Datorren ikasturtean ekingo diote eta programa horren bitartez honako titulu hau lortu ahal izango da: Hezkuntzako Berrikuntza eta Esku-hartzean Doktoretza. Gaur sinatu dute lankidetza hitzarmena.

Arrasate Herri Eskolaren 10. urteurrenean, lipdub-a

  Hezkuntza  Arrasate

Arrasate Herri Eskolaren 10. urteurrenean, lipdub-a

Lipdub grabaketa. Horixe izan da Arrasate Herri Eskolaren 10. urteurreneko ekintzetako beste bat. Arratsaldean grabatu dute, Herriko Plazan. Haur, guraso eta irakasle artean, 900 lagun inguru batu dira eta bi saiakera aski izan dituzte. 'Arrasate Herri Eskola, aukera hobea ezin' esaldia irudikatu dute, eguzkiak gogotik berotzen zuen plazan; ur botilekin egin diete aurre tenperatura altuei, eguzkitako betaurrekoak eta txapelak soinean zituztela.

San Pankrazio Eguna 2012

  Hezkuntza  Arrasate  Debagoiena

.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

San Pankrazio egunez, ikasleak lehian eta festan

  Hezkuntza  Arrasate  Debagoiena

San Pankrazio egunez, ikasleak lehian eta festan

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasle eta irakasleak San Pankrazio eguna ospatzen ari dira gaur, eguena. Goizeko ekintzekin motorrak berotuta, egun osoko egitaraua dute aurretik. Jada klasiko bihurtu den arrautza jaurtiketa egin dute eta, aurten lehendabizikoz, baita irrati-kontrol elektrikoko autoen lasterketa ere.

Zuazola-Larraña ikastetxeko ikasleak elkartruke programan

  Hezkuntza  Oñati

Zuazola-Larraña ikastetxeko ikasleak elkartruke programan

Oñatiko Zuazola-Larrañako eta Bidaxuneko Collége de Bidache ikastetxeko 2.DBHko 60 ikasle elkartrukea egiten ari dira egun hauetan. Gaur, maiatzak 10, txokolateari buruzko tailer batean parte hartuko dute, eta atzo, eguaztena, Europako Eguna denek elkarrekin ospatu zuten Arantzazun; horrez gain, aurten ikasleak lantzen ari diren gaia elikadura jasangarria izanik, Gomiztegiko Artzai Eskola ere bisitatu zuten.

'Sua!' izeneko karta-jokoa atera du Txatxilipurdik

  Hezkuntza  Arrasate Sexkulari None

Neska mutikoendako karta joko benetan berezia kaleratu du Txatxilipurdi elkarteak. Sua! dauka izena eta euskal mitologia, azpijokoa eta sormena nahasten ditu karta jokoak. Estrategia eta zalapartaren zaleenek benetan gozatuko dute joakoarekin ziurrenik eta, euskaraz, hori baita helburua. 10 urtetik gorako neska mutikoendako gertatu dute eta dagoeneko salgai dago.

Udako udalekuetan parte hartzeko 131 umek eman dute izena

  Hezkuntza  Antzuola

Maiatzean egindako osokoan, udako udalekuak antolatzeko, Udalak eta Idolaz Elkartearen arteko hitzarmena sinatzeko proposamena onartu zuten. Aurtengo udalekuak, uztailaren 2tik 12ra bitartean egingo dira; goizetan izango da, 09:30etik 13:00etara bitartean. Guztira 17 begirale izango dira eta koordinatzaile bat. Izena emandako umeak aldiz, 131 izan dira. 5 urteko umeen gelatik hasi eta 6. mailara arteko umeak izango dira udalekuekin gozatuko dutenak; hau da, 6 urtetik 11 urtera artekoak.

Eskola txikiek '25 urte, 25 tontor'

  Hezkuntza  Bergara

Eskola txikiek '25 urte, 25 tontor'

Eskola txikiek 25 urte betetzen dituzte aurten eta urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egiten ari gara. Horien artean dago 25 urte, 25 tontor izenekoa. Joan zen asteburuan egin zuten. Angiozarko eskolako ume eta gurasoek, esaterako, domekan Gaztelumendira igo ziren. Aurretik eskolan ibili diren beste zenbaitzuk ere bai. Ospakizun ekitaldiak ekainaren 3an amaituko dituzte Larraulen, "Eskola Txikien festa handiarekin".

Txiki Txoko haur eskolak zabalik du matrikula epea

  Hezkuntza  Oñati

Maiatzaren 11 arte, egubakoitza, dago zabalik matrikula epea Txiki Txoko haur eskolan. Datorren irailean edo urrian hasiko diren ume berriak matrikulatzeko epea da. Horretarako inprimakiak entregatu behar dira haur eskolan bertan, Olakua auzoan. Horretarako ordutegia da: 09:00etatik 11:30era eta 14:30etik 17:00tara.

Udaleku irekietan izena emateko epea maiatzaren 14a arte dago zabalik

  Hezkuntza  Aretxabaleta

Udaleku irekietan izena emateko epea maiatzaren 14a arte dago zabalik

Uztailaren 2tik 20ra bitartean egingo diren udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu du Udalak. Horretarako azken eguna maiatzaren 14a da, eta antolatzaileek jakinarazi dute ez dutela epez kanpoko izen-ematerik onartuko.

Oraindik lekua dago Zeraingo udalekurako

  Hezkuntza  Arrasate  Bergara  Debagoiena

Uztailean izango da udaleku hori, Bergarako Jardun eta Arrasateko Txatxilipurdi euskara elkarteek antolatuta.

Idoia Urrutibeaskoa: "Debagoienean asko ikertzen da, eta kalean ere horretaz hitz egiten da"

  Hezkuntza  Arrasate

Idoia Urrutibeaskoa: "Debagoienean asko ikertzen da, eta kalean ere horretaz hitz egiten da"

Mondragon Unibertsitateko zenbait irakaslek antolatuta, Materialen Zientzia eta Teknologiaren I. Kongresua egin dute maiatzaren 3an eta 4an Garaian; lehenengo aldiz egin da halako kongresu bat euskaraz. Idoia Urrutibeaskoa izan da antolatzaileetako bat.