Arrasate Herri Eskolakoen ikasturte amaierako jaia

  Hezkuntza  Arrasate GAURKOAK None

Kolorez eta irribarrez jantzi zuten atzo arratsaldean Amaia Udal Antzokia Arrasate Herri Eskolakoek. Ikasturtea agurtzeko jaialdirako hitzordua izan zuten Bedoñabe eta Musakola guneetako umetxoek, bost urtera artekoek. Urduri ibili ziren asko, Amaia antzokia lepo bete zuten gurasoen aurrean eskolan prestatutako ikuskizuna egin behar zutelako. Eta gurasoak ere zein baino zein urduriago zebiltzan, bideo eta argazki kamarekin etxeko txikiena hartu guran.

Trokonizko Waldorf pedagogiako ikasleen antzerkia zapatuan San Biatorren

  Hezkuntza  Eskoriatza

Trokonizko Waldorf pedagogiako ikasleen antzerkia zapatuan San Biatorren

Euskal Herriko lehen Waldorf eskola da Trokonizkoa eta bertako kideek euren pedagogiaren oinarriak eszenaratzen dihardute, Greziako historia eta mitologiaren bitartez: 'Demeter eta Persefone: lau urtaroen mitoa' poema epikoa greziarra taularatuko dute zapatuan, hilak 26, Eskoriatzako San Biator eraikinean, 18:00etan.

Zapatuan bukatuko da UNED-Bergararen uda ikastaroetan izena emateko epea

  Hezkuntza  Bergara  Debagoiena

XI. edizioa da aurtengoa eta bost arlotan banatutako 28 ikastarok osatzen dute eskaintza: Giza eta Gizarte-Zientziak (9), Linguistika eta Literatura (2), Hezkuntza eta Psikologia (11), Zientzia eta Teknologia (2) eta Osasuna (4).

Ganbara Kantu Eskolako taldeen abestirik berrienak ikasturte amaierako kontzertuan

  Hezkuntza  Oñati

Ganbara Kantu Eskolako taldeen abestirik berrienak ikasturte amaierako kontzertuan

Urtero bezala, kontzertu berezia eskainiko dute ikasturtea bukatzeko: tailerretako haurrek, Ganbara Txikitxoak taldeak eta Ganbara Txiki Abesbatzak azken hiruhilekoan landutako abestiak aurkeztuko dituzte. Azken talde horrek, gainera, kurtso bukaerarako ikuskizun berezia prestatu du 'Grease' filmeko abesti ezberdinekin. Ekainaren 24an izango da, 19:00etan, Santa Ana antzokian. Eta kurtsoa amaitu arteko asteetan ere agenda betea izango dute.

1.000 pieza dituen puzzlea egin dute San Martin eskolako haurrek

  Hezkuntza  Aramaio

1.000 pieza dituen puzzlea egin dute San Martin eskolako haurrek

San Martin eskolako bost urteko 17 neska mutikok erronka ederra hartu zuten duela bi hilabete: 1.000 pieza dituen puzzlea egitea, hain justu. Kostata, baina helburua bete dute eta emaitzarekin pozik atera dute argazkia. Zorionak!

Elikaduraren gaineko hausnarketa egin dute Kurtzebarri eskolako ikasleek

  Hezkuntza  Aretxabaleta

Elikaduraren gaineko hausnarketa egin dute Kurtzebarri eskolako ikasleek

Martitzenean elkartu ziren Kurtzebarri eskolako ikasleen ordezkariak Ana Bolinaga alkate eta Lore Martinez ingurumen zinegotziarekin elikaduraren gainean egindako lanaren berri emateko. Eskola Agenda 21 barruan landu dute eta herri mailako azterketa egin ondoren jasotako emaitzak aurkeztu zizkieten, baita proposamen batzuk egin ere.

Huheziko ikasleek lehen eskutik ezagutu dituzte Esther Ferrerren zalantza, ardura eta esperientziak

  Hezkuntza  Eskoriatza

Huheziko ikasleek lehen eskutik ezagutu dituzte Esther Ferrerren zalantza, ardura eta esperientziak

Artista donostiarrak atzo, martitzena, bisitatu zituen Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko ikasleak, Jakiundek antolatutako topaketen baitan. Bere bizibide zabalak eskaini dion esperientzia partekatu zuen eurekin.

Mugikortasun eta garraio kontuak eroan dituzte osoko bilkuren aretora Oñatiko neska-mutikoek

  Hezkuntza  Oñati

Mugikortasun eta garraio kontuak eroan dituzte osoko bilkuren aretora Oñatiko neska-mutikoek

Oñatiko udaletxeko osoko bilkuren aretoa herriko neska-mutikoz bete da gaur goizean, han egin dute-eta Eskola Agenda 21 programaren barruan aurten landu dutenaren aurkezpena. Mugikortasuna eta garraioa izan da landutako gaia, eta egindako azterketak, hausnarketak eta proposamenak aurkeztu dizkiete Udaleko hainbat zinegotzi eta teknikariri.

Huhezik eta Universidad Federal eta Fronteira Sul-ek sinatutako hitzarmena

  Hezkuntza  Eskoriatza GAURKOAK None

Huhezik eta Universidad Federal de Fronteira Sul-ek hitzarmena sinatu dute Eskoriatzan, Huheziko fakultatean. Hitzarmena Mundukide fundazioa eta Lanki ikertegiaren ekimenez sortu da.

Huhezik eta Universidad Federal de Fronteira Sul-ek hitzarmena sinatu dute

  Hezkuntza  Eskoriatza

Huhezik eta Universidad Federal de Fronteira Sul-ek hitzarmena sinatu dute

Hitzarmena Mundukide fundazioa eta Lanki ikertegiaren ekimenez sortu da gaur goizean, martitzena, sinatu dute Eskoriatzan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean.

Aipamen berezia, Elkar Hezikoendako

  Hezkuntza  Oñati

Batxilergoko 2. mailako ikasleek Si ere original, ere de libro lehiaketan epaimahaiaren aipamen berezia jaso dute, Zer da euskara zuretzat lanarengatik. Andoni Salamero irakaslearen koordinazioarekin egindako lana da. Jarraian duzue lana ikusgai. 

Euskal eskola debagoiendarra egiten, 10 urte

  Hezkuntza  Debagoiena

Euskal eskola debagoiendarra egiten, 10 urte

Hilaren 18an, egubakoitza, Debagoieneko euskal eskola publikoko ikasle piloa Antzuolan batu zen, Debagoieneko Joko eta Jolas Tradizionalen X. Topaketetan. Lehia egin barik, Antzuola, Bergara, Oñati, Eskoriatza, Aramaio, Elgeta, Arrasate eta Aretxabaletako ikasleek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolas egiteko aukera izan zuten. Jolasa: azken baten, modu polita Goieskolak, Debagoieneko euskal eskola publikoak, bere 10. urteurrena ospatzen jarrai dezan.

Diplomak ingeniari berrientzat

  Hezkuntza  Arrasate  Debagoiena

Diplomak ingeniari berrientzat

MUko eskola politeknikoan titulatu berri diren 160 ikaslek diplomak jaso zituzten joan den egubakoitzean. MUn doktoratutako bederatzi lagunek ere diploma jaso zuten, eta bostek, Europako Doktore aipamena. Ikasle horiek Ingeniaritzako espezialitate hauetakoak dira: Automatika eta Industri Elektronika, Industria Ingeniaritza, Informatika, Industria Antolakuntza eta Telekomunikazioak.

ARGAZKI GALERIA

Elkar Hezi eguna ospatuko dute egubakoitzean

  Hezkuntza  Oñati

Iturrigorrin ospatuko dute, urtero moduan. Puzgarriak eta afari merienda ere antolatu dute.