Lehendakaria, MUri buruz: "Kooperazioa duzue xede, eta lankidetzaz garatzen duzue hezkuntza proiektua"

  Hezkuntza  Debagoiena  Eskoriatza GAURKOAK

Mondragon Unibertsitateak 2017-2018 ikasturtearen irekiera ekitaldia egin du gaur goizean Eskoriatzako Huheziko fakultatean. Ordezkari publiko eta politiko asko izan dira bertan, eta Iñigo Urkullu lehendakaria izan da kurtsoa inauguratzearen arduraduna.

Dual formakuntzarako akordioa Miguel Altunaren eta Lazpiurren artean

  Hezkuntza  Bergara

Dual formakuntzarako akordioa Miguel Altunaren eta Lazpiurren artean

Bergarako Migel Altuna Institutuaren eta Lazpiur enpresaren akordioari esker, aurten Lanbide Heziketako bost ikasle Lazpiurren arituko dira lanean. Enpresaren arabera, bi aldeendako onuragarria da akordioa: "Ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute; enpresarentzat ere ona da, gure lan egiteko modua erakutsiko diegu".

2017-2018 ikasturtea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak

  Hezkuntza  Debagoiena  Eskoriatza

Iñigo Urkullu lehendakaria arduratu da kurtso berriari hasiera emateaz. Berarekin batera, Vicente Atxa errektoreak, Unibertsitateko idazkari nagusi Idoia Peñakobak eta Eugenio Astigarraga irakasle eta ikerlariak hartu dute parte ekitaldian. Ordezkari publiko eta politiko ugari ere izan da Huheziren Eskoriatzako fakultatean.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

115 ikasle ditu aurten Elgetako Herri Eskolak

  Hezkuntza  Elgeta

115 ikasle ditu aurten Elgetako Herri Eskolak

Ehun eskola umek eman diote gaur hasiera 2017-2018 ikasturteari, eta astelehenean hasiko dira goizeko eta arratsaldeko ordutegiarekin. Egun berean ekingo diote egokitzapen aldiari bi urteko gelan sartzen diren 15 neska-mutikoek.

Ikasturteari hasiera emango diogu Miguel Altunan

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Ikasturteari hasiera emango diogu Miguel Altunan

Ostegunean, irailaren 7an emango diogu aurtengo ikasturteari hasiera Miguel Altuna institutuan. Eskaintza partzialeko ikasleak, irailaren 11n hasiko dira, eta aurkezpenak 9:00etan eta 17:00etan izango dituzte.

Erdisotoko lanak bukatzear, 2017-2018 ikasturte hasieraren atarian

  Hezkuntza  Aramaio

Erdisotoko lanak bukatzear, 2017-2018 ikasturte hasieraren atarian

Aramaioko San Martin eskolako ikasleek etzi, eguena, hasiko dute 2017-2018 ikasturtea. Eskolako erdisotoko lanak ikasturte hasierarako bukatuta izatea aurreikusten zuten eta hala izango da. Izan ere, lanok bukatzear daude, apaingarri batzuk jartzea eta materiala eramatea besterik ez da gelditzen guztia erabilgarri egoteko.

Goizeko zaintza zerbitzua iragarri du ikasturte honetarako Maala guraso elkarteak

  Hezkuntza  Elgeta

Goizeko zaintza zerbitzua iragarri du ikasturte honetarako Maala guraso elkarteak

Eguenean abiatuko da ikasturte berria Herri Eskolan. Maala Guraso elkarteak antolatuta goizeko zaintza zerbitzua izango da aurten lehenengo aldiz. Irailaren 11n jarriko dute martxan ikastetxeko gela batean, 7:30etik 9:00etara. Arratsaldeko zaintza eta ludoteka zerbitzuak ere hilaren 11n abiaraziko ditu Udalak.

Aplikazio Mugikorren Masterra egiteko akordioa

  Hezkuntza  Arrasate  Debagoiena

Aplikazio Mugikorren Masterra egiteko akordioa

Batura Mobile enpresak eta Mondragon Unibertsitateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute graduondoko  berri hau eskaintzeko. Bilbao Berrikuntza Faktorian emango da, erdi presentziala izango da eta 2017-2018 ikasturtean hasiko du bere bidea, urritik aurrera. Interesatuentzat matrikulazio epea zabalik dago.

Kilometroak 2017ko egitaraua

  Hezkuntza  Oñati

Kilometroak 2017ko egitaraua

Musika, antzerkia, dantza eta Erronka izango dira protagonista nagusienak aurtengo Kilometroak jaiaren egunean. Besteak beste, Anje Duhalde, Joseba Irazoki eta Lagunak, Willis Drummond, Sharon Stoner, Huntza, Liher eta Perlak taldeen kontzertuak ikusteko aukera izango da, baita Tio Teronen Semeaken eta Oihulari Klownen ikuskizunak ere. 

Autobusean gaztetxoei programazioa irakasten

  Hezkuntza  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzea eta teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokatzioa bultzatzeko helburuz, Gipuzkoako herrietan barrena dabil Ikasgela Ibiltaria izeneko autobusa. Eskoriatzako geldialdian bertan egiten dutena jaso da erreportajean.

Herri Eskolako pasilloak margotzen ari dira

  Hezkuntza  Elgeta

Herri Eskolako pasilloak margotzen ari dira

Oporrak direla-eta Herri Eskola itxita dagoen honetan margotze lanak egiten ari da Udala. Orain urte batzuk eta guraso elkarteak deituta hainbat gela margotu zituzten auzolanean, baina pasilloak egiteko zeuden.

Kulunkak jolasean ospatu du 10. urteurrena

  Hezkuntza  Eskoriatza

Kulunka haurreskolak 10 urte bete ditu, eta eskoriatzar guztiekin ospatu gura izan du data borobil hori. Bere ateak zabaldu eta herritarren babesarekin ospatu du eguna.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Gazte arrasatearrak programazio nozioak ikasten ari dira Ikasgela Ibiltariak ekimeneko autobusean

  Hezkuntza  Arrasate  Debagoiena

Gazte arrasatearrak programazio nozioak ikasten ari dira Ikasgela Ibiltariak ekimeneko autobusean

Biteri plazan da gaur autobus ibiltaria. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orona Fundazioak sustatutako ekimena herriz herri dabil uztailean. Martitzenean Eskoriatzako herriko plazan izango da.

Kulunka haurreskolak hamar urte bete ditu

  Hezkuntza  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Eskoriatzako Kulunka haurreskola ireki zeneko hamargarren urteurrena da, eta egubakoitzean ospakizun eguna izango dute. Gaur, bertan izan gara eraikina eta bertako funtzionamendua ezagutzen, eta bide batez, egubakoitzeko festaren nondik-norakoen ere berri eman digute.

Mikel Alvarez da Mondragon Unibertsitateko lehendakari berria

  Hezkuntza  Debagoiena

Mikel Alvarez da Mondragon Unibertsitateko lehendakari berria

Iñigo Ucin ordezkatu du postuan Mondragon Korporazioaren Sustapen Zentroko Negozioaren Garapen eta Harreman Instituzionaletarako gaur egungo zuzendariak. 2019. urtea arte jarraituko du karguan.