Errepresaliatuak eta hildakoak izan dituzte gogoan Memoria Egunean

Iñigo Barrena Kortabarria api 23, 17:55 Elgeta

HEMEN DEBAGOIENA

Aurtengo Memoria Eguna Elgetako errepresaliatu erresistenteei eskainia izan da. Udaletxearen alboan, errepresaliatu guztien izena daraman plaka jarri dute, eta, ekitaldia aprobetxatu dute berau bistaratzeko. Horrez gain, plakan agertzen diren izen guztiak banan-banan esan dituzte, xumea bezain hunkigarria izan den ekitaldian.

Larrain dantza egiten ikasteko saioak egingo dira maiatzean

Imanol Beloki Unamuno api 23, 16:53 Eskoriatza

Beste urte batez, Ferixa Egunean larrain dantza egiten ikasteko saioak egingo dituzte maiatzean. Idoia Lahidalga dantza irakaslearen gidaritzapean, maiatzaren 7an, 14an, 21an eta 28an izango dira saioak –hasiberrientzat–, 19:00etatik 20:00etara bitartean, frontoian. Izena emateko, 636 78 59 71 telefono zenbakira deitu edo idatzi daiteke. Maiatzaren 21ean eta 28an, errepasoa egingo da.

Oxirondo, Bergara
Elgetako liburutegia, Elgeta