4.500 kiloko altzairuzko bobina erori zitzaion hankara astelehenean zauritutako langileari

  Gizartea  Oñati

4.500 kiloko altzairuzko bobina erori zitzaion hankara astelehenean zauritutako langileari

Ekainaren 12an, astelehena, Oñatiko Chinchurreta lantegian istripu larria gertatu zen 16:20an. Langile bati 4.500 kilo inguruko altzairuzkoa bobina hanka gainera erori zitzaion bobina lekuz mugitzen ari zenean. Bihar, eguena, Chinchurretako Enpresa Komiteak deituta bi ordutako lanuztea eta elkarretaratzea egingo dira, enpresan lan istripu gehiago eman ez daitezen neurriak eskatzeko.

Miren Aranzabalendako Ostegun Bidaiariak egitasmoko saria

  Gizartea  Aretxabaleta

Miren Aranzabalendako Ostegun Bidaiariak egitasmoko saria

Ostegun Bidaiariak egitasmoaren bosgarren edizioa bukatu da eta kontakizunak ikusi eta entzun dituztenek Miren Aranzabal hautatu dute irabazle. 100 euroko saritxoa jaso du horrek Unai Elkoro alkatearen eskuetatik.

Zorte txarraren eguna?

  Gizartea  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Atzo hilak 13 izateaz gain, asteartea ere izan zen. Superstiziosoak gara?  Zorte txarra eta ona existitzen al dira?

'Zeuk iñ zeuk jan' bazkari herrikoirako izen-ematea bihar hasiko da

  Gizartea  Arrasate

'Zeuk iñ zeuk jan' bazkari herrikoirako izen-ematea bihar hasiko da

Bazkaria ekainaren 25ean egingo da azoka plazan. Interesdunek hilaren 15etik 21a arte (edo plazak bete arte) izango dute izena emateko aukera udal webgunean.

Ekainaren 24ko Dragoi Janerako txartelak salgai daude gaurtik

  Gizartea  Arrasate

Ekainaren 24ko Dragoi Janerako txartelak salgai daude gaurtik

Ekainaren 24an, herriko plazan, egingo den Dragoi Janerako txartelak gaur, eguaztena, jarriko dira salgai. Honako tokietan erosi ahalko dira: AEDn, Debagoieneko AEKn, eta Monte, Jai Zale eta Irati tabernetan.
Prezioa iazko berbera izango da: 10 euro arrunta eta 8 euro AEDko bazkideentzat zein AEK-ko ikasleentzat.

Ekaineko baserritarren azoka antzerkiarekin dator

  Gizartea  Arrasate

Ekaineko baserritarren azoka antzerkiarekin dator

Garai On Naturartearen egoitzan entseatzen duen Bapatean taldeak Baserriko Porrusalda ikuskizuna plazaratuko du. Horretaz gain, 15 postu jarriko dituzte bertako eta kanpoko ekoizleen barazkiak, okela ekologikoak edo egurrezko tresnak saltzeko.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Ekainaren 13ko Hemen Debagoiena saioa.

Igerilekuko erabiltzaileei "portaera egokia" eskatu diete Agorrosindik

  Gizartea  Bergara

Igerilekuko erabiltzaileei "portaera egokia" eskatu diete Agorrosindik

Ekainaren 9an ireki zuten Agorrosingo kanpoko igerilekua, eta uda garaian ohikoa den erabiltzaile kopurua sarri bikoiztu egiten dela kontuan izanik, "gero eta garrantzitsuagoa da herritarren bidezko portaera, denon arteko bizikidetza egokia izan dezagun", diote kiroldegitik.

Balkoiko jardinera habia bihurtu eta zortzi arrautza errun ditu ahate batek

  Gizartea  Bergara

Duela hilabete, Bergarako bizilagun batzuek harrituta ikusi zuten beraien balkoiko jardinera batean ahate batek habia egin zuela. Etxebizitza errekaren ondoan dago kokatuta, eta ahateak bere habia jartzeko leku ona zela ikusi zuen antza.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Arroza, aniztasunaren sinbolo

  Gizartea  Debagoiena GAURKOAK

Debagoiena mailako Munduko Arrozak ekimena egingo dute Arrasaten uztailaren 8an. Arroza prestatuz aniztasuna bistaratzea, elkar ezagutzea eta integrazioa sustatzea dira helburuak. Ekainaren 23ra arte egongo da izena emateko aukera. 5-10 kideko taldeek hartu ahalko dute parte, nahiz eta banaka ere eman daiteke izena, eta gero talderen baten sartu.

Leire Martin: "Zer pentsatzen duzu ikusten nauzunean?"

  Gizartea  Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Datorren zapatuan Muskulu-atrofia espinala duen Leire Martin bergararrari laguntzeko elkartasun jaialdia egingo dute Bergaran. Herrikideek berari buruz duten irudia ezagutzera irten gara kalera.

Egitarau "herrikoia" sanjuanetako "gune askerako"

  Gizartea  Arrasate

Egitarau "herrikoia" sanjuanetako "gune askerako"

Atzo aurkeztu zuen sanjuanetako Txosna Batzordeak aurtengo jaietarako egitaraua. San Juan bezperako bazkaria Uarkapera bueltatuko da –iaz Biterin egin zuten– eta nobedade nagusia dira San Juan eguneko olinpiadak eta ekainaren 25erako prestatu duten Mozorro Eguna. Txosnak ekainaren 23an, 24an eta 25ean egongo dira zabalik.

Berrikuntzekin datoz aste bukaera honetan Beheko kaleko jaiak

  Gizartea  Elgeta

Berrikuntzekin datoz aste bukaera honetan Beheko kaleko jaiak

Jai batzordeak garagardo dastaketa iragarri du eguenerako. Barikuan jarraituko dute jaiek txirrindularitza probarekin. Ondoren etorriko dira sokamuturra, buruhandiak, DJ festa, afaria, karaokea eta Mojito jaia.

200 lan eskaintza baino gehiagorekin dator Lanbai

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena

200 lan eskaintza baino gehiagorekin dator Lanbai

Ekainaren 22an, Arrasaten, Garaia Berrikuntza Gunearen 11. eraikinean, 10:00etatik 14:00etara. Orduantxe egingo dute aurtengo Lanbai azoka, zifra esanguratsuekin datorrena: 52 enpresa, 200 lan-eskaintzatik gora, eta 700 lan-elkarrizketa baino gehiago; azken horiek 10:00etan hasi eta 13:45ak arte, 15 minutuan behin egingo dute elkarrizketa bat. Iazko azokaren ondoren, 50 lan-kontratu egin ziren; orain dela bi urtekoaren ondoren, 45.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Ekainaren 12ko Hemen Debagoiena saioa.