'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Ekainaren 15eko Hemen Debagoiena saioa.

Kiroldegiaren 40. urteurrenean, orduko alkatearekin bisita

  Gizartea  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Musakola kiroldegia 1977ko ekainaren 24an, San Juan egunez, inauguratu zen. Herriarendako aurrerapauso handia izan zen hura, eta garai hartako oroitzapenak izan ditu berbeta gai, orduko alkate Jose Antonio Altuna Txatillo-k.

Errepidean gurutzatuta gelditu da auto bat Kataide Industrialde parean istripua izan ostean

  Gizartea  Arrasate

17:30ak inguruan, Arrasateko autobideko sarbidea eta Eroski arteko GI-627 errepidean, auto batek istripua izan du; Arrasaterako norabidean izan da. Autoa gurutzatuta gelditu da errepidean, hala ere gidaria autotik onik atera dela jakinarazi du Ertzaintzak. Istripuan auto bakarra egon da inplikatuta eta garabiak autoa erretiratu eta garbiketa lanak amaitu artean Ertzaintza auto-pilaketak zuzentzen ari da.

Amaitutzat eman du Bergarako Udalak Boluko lur-jausiaren emergentzia egoera

  Gizartea  Bergara

Amaitutzat eman du Bergarako Udalak Boluko lur-jausiaren emergentzia egoera

Boluko lur-jausiaren ondorioz etxera itzultzerik izan ez duten herritarrak bueltatzeko bi baldintzak gainditu direla-eta emergentzia egoera amaitu dela dio Udalak: "Sarea jartzea eta arriskuen jarraipen eta segurtasun plana izatea. Mendi maldari eusteko sarea ezarrita dago eta plana aspalditik dugu". Hala ere, bizilagun batzuk konponketa lan ezberdinak egin beharko dituzte euren etxeetara bizitzera bueltatzeko. Goiko trenbideko bidegorria ere zabalik dago jada.

Lana Kooperatibak Txekian duen lantegiak hamar urte bete ditu

  Gizartea  Oñati

Lana Kooperatibak Txekian duen lantegiak hamar urte bete ditu

Urteurrena ospatu dute Txekiako lantegian bertan. Oñatiko kontseilu errektoreko eta zuzendaritzako kideak ere joan ziren eta hango langileekin eta haien familiekin ospatu zuten urteurrena. Guztira 250 lagun batu ziren.

Julian Tena, Bergarako iheslari politikoa hil da

  Gizartea  Bergara

Julian Tena, Bergarako iheslari politikoa hil da

Herrira itzuli eta urtebetera hil da Julian Tena, Panaman deportatua egon zen bergararra. Gaztetan LAB sindikatuan aritu ondoren 1984an atxilotu zuten ETA erakundeko kide izatearren eta 30 urte baino gehiago egin ditu herritik kanpo.

'Ongi etorri baserrira!' ekimenaren 4. edizioan Agarre eta Gomiztegi baserriak ezagutzeko aukera

  Gizartea  Debagoiena  Eskoriatza  Oñati

'Ongi etorri baserrira!' ekimenaren 4. edizioan Agarre eta Gomiztegi baserriak ezagutzeko aukera

Uztailaren 7 eta 8an ENBA (Euskal Nekazarien Batasunak) antolatutako Ongi Etorri Baserrira! ekimenaren laugarren edizioa egingo da. Honen helburua baserria eta hiriaren arteko zubigintza egitea da. Hala, Debagoienean, Eskoriatzako Agarre baserrira eta Oñatiko Gomiztegira egin ahalko dira bisitak.

Txartelak agortu arren BAZen izena eman ahalko da 'Zeuk iñ zeuk jan' bazkarirako

  Gizartea  Arrasate

Txartelak agortu arren BAZen izena eman ahalko da 'Zeuk iñ zeuk jan' bazkarirako

Gaur, ekainak 15, 08:00etan ireki du Arrasateko Udalak sanjuanetako Zeuk iñ zeuk jan herri bazkarirako izen-ematea, eta bi orduan agortu dira txartelak. Hala ere, Udalak leku gehigarriak jarriko ditu azokaren inguruan: "Edukiera handitzeko leku gehigarriak jarriko dira eta horregatik izen-emateak zabalik jarraituko du, BAZen".

Zamorara irteera egingo dute Olazar jubilatu elkartekoek

  Gizartea  Eskoriatza

Zamorara irteera egingo dute Olazar jubilatu elkartekoek

Olazar jubilatu elkarteko kideak geratu barik ari dira azken aldian. Maiatzean Lanzaroten izan ziren 50 lagun inguru, eta bertako bidaiaz disfrutatu ostean Zamorara joango dira astebukaera honetan.

Leire Martinen ikaskideak

  Gizartea  Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Gero eta gutxiago geratzen da Leire Martin bergararrari elkartasuna adierazteko asteburuan egingo den jaialdirako, eta atzo Leire bera ezagutu genuen bezala, gaur San Martin Agirre Herri Eskolara gerturatuko gara, Leireren ikaskideekin egotera.

Arrasateko hirigintzari buruzko solasaldia Xabier Unzurrunzagarekin

  Gizartea  Arrasate

Arrasateko hirigintzari buruzko solasaldia Xabier Unzurrunzagarekin

Gaur, osteguna, arratsaldeko 6tan izango da Arrasate 1970-1990 erakusketarekin erlazionatutako solasaldia Xabier Unzurrunzaga arkitektoarekin. Solasaldia irekia izango da eta Deba bailarako arkitektura eta hirigintzako profesionalei zuzendua dago. "Hiri eraikuntza. Hausnarketak" lelopean hilabetez ikusgai egon den erakusketak larunbatean, ekainaren 17an, itxiko ditu bere ateak. Solasaldia Kulturaten izango da, erakusketa dagoen tokian bertan. 

Jaki eta produktu bilketa haur sahararrendako Gipuzkoako aterpetxerako

  Gizartea  Elgeta

Jaki eta produktu bilketa haur sahararrendako Gipuzkoako aterpetxerako

Maiatzak 20 izeneko elkarteak laguntza eskatu du eta Elgetako Udalak bat egin du bilketa kanpainarekin. Ekarpena egin gura duten herritarrek udaletxean utz ditzakete produktuak ekainaren 16tik 28ra bitartean.

San Juanetako egitaraua ekintzez josita dago

  Gizartea  Arrasate

Astebete bakarrik ez da falta Arrasateko San Juan jaiak hasteko eta dagoeneko, egitaraua prest dago. Festetako lau egunetan zehar hainbat eta hainbat ekintza izango dira, adin tarte guztietara bideratuta daudenak.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Ekainaren 14ko Hemen Debagoiena saioa.

Leire Martin ezagutzen

  Gizartea  Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Egun gutxi falta dira Leire Martinen omenez zapatuan egingo den jaialdirako, eta gaur, bera ezagutzen saiatuko gara. Horretarako berarekin ez ezik, bere aitarekin ere izan gara.