Markuleten autokarabanentzako gunea egiteko proiektuari bultzada eman nahi dio EH Bilduk

  Gizartea  Arrasate

Markuleten autokarabanentzako gunea egiteko proiektuari bultzada eman nahi dio EH Bilduk

2015eko abenduan hasi ziren herrian gune bat bilatzeko prozesua. Hirigintza sailak Olandixoko tunel ezker aldean dagoen 3.900 metro karratuko partzela bat proposatu zuen 2016ko maiatzean; 10-12 plazarekin, picnic gunearekin eta jolas parkearekin. EH Bilduk gaiari lehentasuna ematea eskatu du "urtebetean ez baita aurrera pausorik eman ".

XXI. Mendeko Kooperatibistak jardunaldia barikuan

  Gizartea  Debagoiena

XXI. Mendeko Kooperatibistak jardunaldia barikuan

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen hamargarren urteurrena dela eta, XXI. mendeko gogoeta eta lanari buruzko jardunaldia antolatu dute. Jardunaldi honen helburua da lankidetzak eta elkarlanak egungo egoeraren inguruko hausnarketa egitea, kooperatiben formularen bitartez. Egubakoitzean egingo da jardunaldia, Bilbao Berrikuntza Faktorian.

Hilik aurkitu dute Juan Alvarez arrasatearra Anboton

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

17:00ak inguruan Juan Alvarezen bila zebilen helikopteroak gorpu bat atzeman du Anboto mendiaren ipar-ekialdeko magalean, Durangoko partean. Ertzaintzak konfirmatu duenez, hilik aurkitu dute Juan Alvarez, 56 urteko mendizale arrasatearra; buruan kolpe handi batekin. Familiak "esker ona" helarazi nahi izan die bilaketetan parte hartu duten guztiei.

Zer egin dezakegu biharamunari aurre egiteko?

  Gizartea  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Guztioi gertatu zaigu noizbait behar baino gehiago edan eta hurrengo egunean biharamuna edukitzea. Egoera horri nola aurre egin jakiteko, hainbat gomendio eman dizkigu Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistak.

Lekuko berri batek jakinarazi du Anboto kobazulora bidean zihoala topo egin zuela Juan Alvarezekin

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Elorrioko udaltzain batek eman du abisua. Adierazi du eguenean Anboto kobazulora bidean zihoala 15:15ak inguruan topo egin zuela arrasatearrarekin. Bilaketak ez du etenik izan, goizean ere profesionalak lanean jardun direlako. 15:00etan bilaketa berri bat abiatuko dute Atxondotik; Besaide Mendizale Elkartekoak joango dira, baita Atxondo, Elorrio eta Durangoko mendizale elkartetakoak ere.

Konpondu dute Goi Auzoko bihurgunea, San Martzialera bidean

  Gizartea  Bergara GAURKOAK

Antzinatik San Martzialera bidean zegoen zirkulazio "puntu arriskutsuari" konponbidea eman berri dio Bergarako Udalak. Iraileko osoko bilkuran onartu zenez, Elizak 3.381 metro koadroko lurren doaneko lagapena egin dio Udalari; lanek 20.040 euroko kostua izan dute, BEZ barne.

Kirola, poteoa eta kontzertuak zapatuko Egun Morean

  Gizartea  Oñati

Kirola, poteoa eta kontzertuak zapatuko Egun Morean

Antolatzaileek tarterik topatu ez zutela-eta, San Migel jaietako egitarautik kanpo geratu zen Oñatiko Egun Morea. Izan ere, aurtengo jaiak normalean baino laburragoak izan dira. Horregatik, Egun Morea apur bat atzeratu eta urriaren 21ean, zapatu honetan, ospatzea erabaki zen.

"Animatu, korrika ez ezik oinez ere egin daiteke aurten kooperatiben arteko kros solidarioa!"

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena

"Animatu, korrika ez ezik oinez ere egin daiteke aurten kooperatiben arteko kros solidarioa!"

Nobedadez beteta dator aurtengo kooperatiben arteko III. Lasterketa Solidarioa: batetik, lasterka ez ezik oinez eta nordic walking modalitateak ere badaude, eta bestetik, Rikardo Abad nafarra korrika etorriko da Tafallatik lasterketarekin bat egiteko. Domekan da, urriak 22, Urkuluko urtegian.

Bi atxilotu Zigorrolan egindako ustezko lapurreta bategatik

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

Atzo gauez auzoko lokal bateko kristala apurtu eta lapurretan egiteagatik izan dira atxilotuak 23 eta 45 urteko gizonezkoak. Lapurtutako ondasunak Zigorrolako garaje batean gordetzen ari zirela harrapatu zituzten Ertzaintzako kideek, eta gaur bertan pasako dira epailearen aurretik.

Haizete arriskuagatik, astelehen goizean erabakiko dituzte Juan Alvarez bilatzeko hurrengo pausoak

  Gizartea  Arrasate

Bihar, astelehena, goizeko 10:00etan baloratuko dute zeintzuk izango diren Juan Alvarez topatzeko eman beharreko hurrengo pausoak. Haizeteagatik abixu horia iragarrita dagoenez, momentuz, goizean ez da bilaketa dispositiborik irtengo. Arratsaldean, eguraldiak ez badu okerrera egiten, ondo prestatutako mendizaleek ekingo diote berriro bilaketari.

1936an fusilatutako Arrasateko eta Elgetako bi zinegotzi omendu dituzte

  Gizartea  Arrasate  Elgeta

1936an fusilatutako Arrasateko eta Elgetako bi zinegotzi omendu dituzte

Errepublika espainiarraren kontrako estatu kolpearen eta ondorengo gerran fusilatutako Gipuzkoako 20 alkate eta zinegotzi omendu dituzte Deban. Beste kargu publiko batzuekin batera, Arrasateko UGT alderdiko zinegotzi Jesus Uranga eta Elgetako Koalizio Katoliko Errepublikanoko zinegotzi Canuto Ugaldek jaso dute Aldundiaren aitortza.

Hiru taldetan banatuta ari dira Juan Alvarez bilatzen

  Gizartea  Arrasate

Hiru taldetan banatuta ari dira Juan Alvarez bilatzen

Gaur, domeka, 7:30ean ekin diote Juan Alvarez bilatzeko lanei. Iturripetik 250 bat pertsona abiatu dira mendira, eta hiru talde osatu dituzte. Anbotoste da bilaketa gune nagusia, baina taldeok Tellamendi eta Kobate inguruetan ere badabiltza.  

7:30ean jarri da abian Juan Alvarez topatzeko dispositiboa

  Gizartea  Arrasate

Gaur, domeka, 7:30etan Iturripetik abiatu da Juan Alvarez topatzeko dispositiboa. Egubakoitzean Udalatx eta Besaide mendien artean bilaketa hasi ondoren, lekuko batek emandako arrastoari esker bilaketa Anboto mendirantz bideratu zuten bart. Juan Alvarez aurkitzeko zapatu gauean deitutako koordinazio bileran bere anaiak adierazi duen bezala, bilaketa lanak Anboto eta bere gailurrerian zentratuko dira.

Tafallatik korrika etorriko den Abadek kooperatiben arteko lasterketarekin bat egingo du

  Gizartea  Debagoiena

Tafallatik korrika etorriko den Abadek kooperatiben arteko lasterketarekin bat egingo du

Urriaren 22an, domeka, egingo du Mundukidek III. lasterketa solidarioa Urkuluko urtegian. Nobedadez beteta dator aurtengoa. Batetik, Riki Abad nafarra korrika etorriko da Tafallatik Urkulura horrekin bat egiteko, eta bestetik, korrika ez ezik, nordic walking modalitatea ere egongo da, baita oinez egiteko aukera ere.

Alberto Iñurrategi eta Xabier Leibar aurrez aurre martitzenean, kirol-prestakuntzaren gainean jarduteko

  Gizartea  Arrasate

Mondragon Linguak antolatutako Topaketalk jardunaldien baitan, Mount hizkuntza izenarekin, elkartuko dira Alberto Iñurrategi mendizale aretxabaletarra eta Xabier Leibar medikua Arrasateko Kulturaten, martitzenean, urriaren 17an (19:00). Mendiaren, kirolarien prestakuntzaren eta beste gai askoren gainean jardungo dute.