AEDren hausnarketa Erdi Aroko azokaren inguruan

  Gizartea  Arrasate

AEDren hausnarketa Erdi Aroko azokaren inguruan

Zuzendaritza batzordeak oharra kaleratu du iraileko bigarren asteburuan egin zen Erdi Aroko Azokak eragin dizkien kezkak eta  gogoetak herritarrekin partekatzeko. Euskarak eta herriko historiak presentzia txikiegia dutela iritzita, euskaren eta bertako artisauen presentzia handitzea eta herriko adituekin ondare historikoa lantzea proposatu dituzte konponbide gisa.

Tomate itsusiena eta ortu onena sarituko dituzte bihar

  Gizartea  Aretxabaleta

Tomate itsusiena eta ortu onena sarituko dituzte bihar

Aretxabaletako tomatea protagonista izan duen Tomatearen Astea borobilduko dute bihar, irailak 30, egingo den artisautzaren eta nekazaritza ekologikoaren 23. azokaren bueltan. Lehiaketa bi deitu zituen Debagoieneko Mankomunitateak, ortu lehiaketa eta tomate lehiaketa, eta sari banaketa ekitaldiak bihar izango dira. Tomatearekin egindako pintxoak ere eskainiko dituzte tabernek.

Buzkantza eta rock and roll ugari Garagartzako jaietan

  Gizartea  Arrasate

Buzkantza eta rock and roll ugari Garagartzako jaietan

Ordu eskas geratzen da Garagartzako jaiak hasi daitezen. Gaur eta bihar iluntzean buzkantza dastaketak eta rock kontzertuak izango dira auzoko festetako pizgarri, eta domekan, aldiz, euskal dantzak izango dira protagonista.

Kataluniari begira, ekimen ugari

  Gizartea  Debagoiena GAURKOAK

Kataluniari begira ekimen ugari egin dituzte asteon Debagoieneko hainbat herritan. Biharko Bilboko manifestaziorako deia ere luzatu dute Gure Esku Dago plataformak, eta bailarako hainbat Udalek.

Asier Goitia eta Julen del Riok egin dute berakatz zopa gozoena

  Gizartea  Oñati

Zortzi taldek hartu dute parte, aurten, lehenengoz egin duten berakatz zopa lehiaketan. 20 euro eman dizkiete antolatzaileek Oñatiko komertzioetan beharrezko zituzten osagaiak erosi ahal izateko, eta ondoren, prestatze lanetan hasi dira. Behin epaimahaiak aurkeztutako zopak dastatu eta gero, Asier Goitia eta Julen del Riok irabazi dute 200 euroko lehen saria.

Diputazioaren eta elkarteen arteko harremanak arintzeko lanean

  Gizartea  Debagoiena GAURKOAK

Gipuzkoako Diputazioak desburokratizazioan sakontzeko partaidetza prozesu bat abiatu du. Hau da, Gipuzkoako elkarteekin duen harremana arintzea gura dute eta horretarako eskualdez eskualde bilerak deitu dituzte elkarteekin. Atzo egin zuten, Arrasateko Kulturaten, Debagoieneko lehen saioa.

Udal Musika Bandaren kontzertua

  Gizartea  Oñati

Lazarraga jauregia jendez lepo bete da, Oñatiko Udal Musika Bandaren kontzertuaz gozatzeko. Hori bai, gerizpea bilatu behar izan dute zuhaitz azpian eguzkiari aurre egiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Berakatz zopa lehiaketa

  Gizartea  Oñati

Berakatz zopa lehiaketa izan da, eguerdian, Portu plazan. Zortzi taldek hartu dute parte, eta epaimahaiak zopak dastatu eta gero, Asier Goitia eta Julen del Rio izan dira garaile.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Aretxabaletarrak sanmigelak hasteko gertu

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Kantu afaria, artisauen eta baserritarren azoka, Beinke-Loramendi dantza erakustaldia, Aretxabaleta Abesbatzaren kontzertua eta beste ekitaldi mordoa izango dira sanmigeletan. Horietan guztietan errespetuzko jarrera eskatu du Udalak eta Jaietan ere beldur barik jarrera dioten zapiak jarri dituzte herritarren eskura.

AHTren 'Bergarako korapiloa' aurrera doa

  Gizartea  Arrasate  Bergara  Debagoiena

AHTren 'Bergarako korapiloa' aurrera doa

Bergarako korapiloaren lehenengo zatiaren desblokeoa iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak -Arrasate-Elorrio-Bergara-, Euskal Herrira egindako bisitan. Datozen astetan erabakia BOEn argitaratuko dela aurreratu du ministroak.

Zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko egun-pasa

  Gizartea  Bergara  Debagoiena

Zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko egun-pasa

Bergarako Udalari esker zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko bi pertsonarendako egun-pasa zozketatzen dugu. Irteera azaroaren 4an, zapatuan izango da eta Bergaratik irtengo da autobusa. Animatu eta parte hartu zozketan!

Arrolak irteera antolatu du Oñatiko parajetan barrena

  Gizartea  Antzuola

Urriaren 8rako, domeka, antolatu du Arrola Mendi taldeak irteera Oñatiko parajetan barrena. Arrikrutz, Orkatzategi eta Araotz auzoan barrena ibiliko dira mendizale antzuolarrak.

Taxi zerbitzua jarri du Bergarako Udalak Angiozarko jaietarako

  Gizartea  Bergara

Taxi zerbitzua jarri du Bergarako Udalak Angiozarko jaietarako

Angiozar auzoko San Migel jaiak izango dira asteburuan eta Bergarako Udalak taxi zerbitzua jarriko du gaur, egubakoitza. Bidaia bakoitzak hamar euro balioko ditu eta kostuaren gainontzeko sei euroak Udalak  hartuko ditu bere gain. Gaur, 22:30etik aurrera joan ahal izango da taxi geltokitik eta, 08:00ak arte.

Kakorratz ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

  Gizartea  Antzuola

Alaitz Jauregik eskainiko du kakorratz ikastaroa. Besteak beste, tokillak egiteko aukera izango dute ikasleek. Izena emateko azken eguna urriaren 11n da.



Basotxoko erretiratuak modelo lanetan bikain

  Gizartea  Aretxabaleta HEMEN DEBAGOIENA

Lehen aldiz Aretxabaletako Basotxo erretiratuen elkartekoek moda desfile bat antolatu dute, eta euren egoitzaren aurrean, herriko dendetako arropa eta osagarriekin desfilatu dute. Udazkeneko tendentziak erakutsi dizkiete herritarrei.