Leintz Gatzagako Lurraldebuseko zerbitzuetan aldaketak egingo dituzte

Imanol Beloki Unamuno api 25, 16:56 Leintz Gatzaga

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Dominguezek Dorleta Elkorobarrutia Leintz Gatzagako alkatearen eskaerari erantzun dio eta Lurraldebuseko zerbitzua herritarren beharretara egokituko du. Hau da, DG21 linearen irteera guztiak bost minutu aurreratuko dira (Leintz Gatzaga>Eskoriatza>Arrasate), beste linea eta garraiobide batzuk hartu behar izaten dituen jendeari erraztasunak emateko.

Gazteen presentzia indartzeko eguna, gertu

Imanol Beloki Unamuno api 25, 16:40 Eskoriatza

ALBISTEAK

Gazte Eguna ospatuko dute zapatuan Eskoriatzan, Itzartu Gazte Asanbladak antolatuta. Jaiaren bigarren edizioa da, eta egun osoko programa antolatu dute; taldea eratu zenean ezarritako balioak transmititzeko eta ondo pasatzeko eguna izango da, besteak beste.

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta
San Andres auzoa, Arrasate
Munibe plaza, Bergara