Sormen Design industria-diseinuan eta produktu-garapenean espezializatutako estudio bat da. Gure helburu nagusia produktu berritzaileak diseinatzea eta sortzea da, era guztietako industria-sektoreetako bezeroentzat.
2001ean sortua, enpresa Leintz-Gatzagan dago, zaharberritutako eta jarduera berrietara egokitutako XVIII. mendeko oinetxe zahar batean.
Berrikuntzaren alde egiten dugu, industria-diseinua eta teknologia berriak enpresa-jarduera berri batekin uztartuz, landa-eremuko eta garrantzi historiko handiko herri batean.