RPS 254/18
Psikotek 1988tik diharduen psikologo-kabinetea da.
Ume, nerabe zein helduek izan ditzaketen arazo desberdinei aurre egiten diegu gure zentrotik. Kasu bakoitzean ebaluaketa pertsonalizatua egiten dugu bezero bakoitzak behar duen tratamendua bideratu ahal izateko.
Gure lana psikologiak duen kognitibo-konduktual ereduan oinarrituta dago. Horri esker, pertsona bakoitzaren arazoak era funtzional eta eraginkor batean definitzen ditugu bere eskaerari erantzuna emateko, frogatutako baliagarritasuna duten teknikak eta estrategiak erabiliz, betiere gure lanari zehetasun zientifikoarekin heltzeko asmoarekin.
Bai ebaluazioan bai eskuhartzean tresnarik aurreratuenak erabiltzen ditugu. Gure bezeroei ahalik eta era eraginkorrean lagundu ahal izateko, egunerokotasuneko praktikan errealitate birtuala, hirugarren belaunaldiko terapiak eta mindfulness programak gehitu ditugu.