ojanguren_1 ojanguren_2 ojanguren-gida24 ojanguren1-gida24 ojanguren2-gida24 ojanguren3-gida24

Ojanguren Ehorztetxea

Ojanguren Ehorztetxea logotipoa

Familia enpresa honen jatorria Cristobal Bediaren garaitik dator, zeinak hileta negozioa jarri zuen, eta urte batzuk geroago, haren alaba Kontxi Bedia eta Alberto Ojanguren (Kontxiren senarra) negozioaz arduratu ziren. Gaur egun, familia negozioa Aitziberrek, Cristobalen biloba, eta haren senarra Ioan-ek zuzentzen dute, zeintzuek sortu duten enpresaren oraingo izena eta posible egiten duten familia negozioaren legatua.

Badakigu jakin maite dugun hori hil osteko uneak zailak direla, gure bizitzan zailenetakoak. Horregatik, gure hileta zerbitzuez lagundu nahi dizugu gertu-gertutik eta tramite eta prozesu guztiak erraztu egin nahi dizkizugu.

Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  • Azken borondateak.Pertsonen nahiak eta azken borondateak aurrera eramaten arduratuko gara.
  • Hileta zerbitzu integralak.Hildakoa egoki apaintzea, hilkutxak, urnak edo tapizatu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, familiaren edo hildakoaren beraren nahiak jarraituz. Gainera, hiru gela daukagu, hil-beila egiteko egokituak.
  • Loreak:Lore-koroa pertsonalizatuak eta pertsonaren edozein nahi.
  • Oroigarri.
  • Hormako eskelak,tradizionalak nahiz pertsonalizatuak, familiaren gustura.
  • Lekuz aldatzeko zerbitzua:hiru hileta automobil dauzkagu.
  • Hil osteko tramite guztiak egingo ditugu gure bulegoetan, non abokatu aholkulari bat daukagun, arduratuko dena zuri aholkuak ematen prozesu osoan.

Behar diren teknikariak eta baliabideak ditugu hileta zerbitzua eta arreta emateko, eskuragarri daudenak urteko 365 egunean eta 24 orduan.

Maite duzun horri ahalik eta agurrik onena ematen arduratuko gara, gertu-gertutik, era profesional batez eta kalitatez. Informazio gehiago behar izanez gero gure zerbitzuen gainean, ez zalantzarik izan eta jarri harremanetan gurekin. Gustura lagunduko dizugu.

DEBAGOIENAN ZERBITZU - KALITATEAREN ZIURTAGIRIAK LORTU DITUEN LEHEN EHORZTETXEA.

ZERBITZU-KALITATEAREN ERREFERENTE DEBAGOIENAN.

GURE BEZEROEI AZKEN BORONDATEEN ETA HERIOTZAGATIKO ASEGURUEN ESTALDURAREN ZIURTAGIRIAK DOHAIN ESKURATZEN DIZKIEGU.

Irekiera orduak

Astelehena
00:00-23:59
Asteartea
00:00-23:59
Asteazkena
00:00-23:59
Osteguna
00:00-23:59
Ostirala
00:00-23:59
Larunbata
00:00-23:59
Igandea
00:00-23:59

Kokapenaren mapa