MU gida2024 MU1 gida2024 MU2 gida2024 MU3 gida2024

Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatea logotipoa

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktikoa, berritzailea eta konprometitua da, pertsonen garapenean oinarritua, enpresaren eta gizartearen beharretara bideratua, mundu errealeko erronkei aurre egiteko pentsatua.  Gure hezkuntza ereduak ere izate horri erantzuten dio: praktikotasunean eta dual formakuntzan oinarritzen baita. MENDEBERRI 2025 hezkuntza eredu propioa daukagu, zeinak pertsona erdigunean jartzen duen. 
 
Unibertsitateak lau fakultate ditu: 
  • Goi Eskola Politeknikoa: ingeniaritzak 
  • Enpresagintza Fakultatea: ekintzailetza eta enpresa kudeaketa
  • Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea: hezkuntza, humanitateak eta komunikazioa
  • Gastronomia Zientzien Fakultatea – Basque Culinary Center: gastronomia
Lurralde bertebratzailea gara, horregatik, gure campusak, Euskal Herri osoan zehar ditugu:
  • Irun: Bidasoa
  • Donostia
  • Hernani (Galarreta EKO campusa)
  • Goierri
  • Oñati
  • Arrasate
  • Aretxabaleta
  • Eskoriatza
  • Bilbo: Bilbao BBF eta Bilbao AS Fabrik
Hezkuntza eskaintza ere ibilbide osokoa da, etengabeko formakuntzara bideratutakoa:
Zure formakuntza gurean egin nahi baduzu, errealitatetik eta errealitatean ikasiko duzu! 

Kokapenaren mapa