JAKION

jakion argazkia 1 jakion argazkia 2 jakion argazkia 3 jakion argazkia 4
San Miguel plaza 4, behea, 20530 Leintz Gatzaga

Tel.: 943-71-46-86 | http://www.jakion.es/web/index.php/eu/

Jakionen kalitatezko kontserba naturalak egiten ditugu, tokiko lehengai onenak erabiliz: sasoiko fruta eta barazkiak soilik eta osagai kimikorik gabe. Eskuzko ekoizpen-prozesu batekin eta errezeta tradizionalak jarraituz, gure hornitzaile diren Euskal Herri osoko nekazarien osagai freskoak kontserba bihurtzen ditugu, zure mahaian zelaiko produktu onenak izan ditzazun.

Enpresa hau Deba Garaia eskualdeko baserrien nekazaritza jarduerak berreskuratu, bultzatu eta indartzeko asmoarekin sortu zen, beraien nekazal ustiaketak duintasunez mantenaraziko dituen zerbitzuak eskainiz.

Jakion martxan jartzearen funtsezko arrazoia baserritarrei zuzenduriko nekazaritza-dibertsifikatze jardueren bulkadan zentratzen da, antolaketaren eta barneko kolaborazioen lorpenaren eta beraien produktuei irteera ematen dien transformazio gune baten bidez; Osasun Erregistro bat, balio erantsia, identitate bat eta merkatu berrietara iristeko aukeraz gain.

Jakion produktu bakoitzaren atzean, baserri kultura, paisaiaren mantenua eta bizi forma bat dago.

JAKION logotipoa
Orain itxita

Irekiera orduak

Astelehena
06:00-14:00
Asteartea
06:00-14:00
Asteazkena
06:00-14:00
Osteguna
06:00-14:00
Ostirala
06:00-14:00
Larunbata
Itxita
Igandea
Itxita

Kokapenaren mapa

Jarri harremanetan