landaketak_errez

Landaketak

Landaketak baliatzen ditugu erregenerazio naturala indartu nahi dugunean edo jabeak prozesu naturalen erritmoa azkartu nahi duenean. Horretarako, bertako espezieak aukeratzen ditugu beti, eta ahal den heinean jatorri hurbilenekoak. Izan ere, aldaketen aurrean indartsu jokatuko duten basoak sortu nahi badira, ezinbestekoa da lekura egokitutako genetika hautatzea.

Honela, ohiko basogintza ereduak eskaintzen dituen espezie bakarreko landaketa exotikoei alternatibak eskaintzen saiatzen gara; bertako espezieez osatutako baso mistoen alde eginez. 

Baso hauek, kudeaketa apropos baten bidez egitura konplexuetarantz bideratzen badira, urte gutxiren buruan sortuko dituzte sistema erresiliente eta errentagarriak.

Errez Koop. Elk. Txikia dendako produktua da.