Nutrizio eta elikadurari buruzko aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditugu. Norberak bilatzen dituen helburuak lortzeko egin beharreko bide horretan laguntzaile izan nahi dugu. Horretarako, kontuan hartzen ditugu pertsona bakoitzaren momentua eta beharrak, oreka bat bilatuz. Bakoitzaren soluziobidean asmatzea da gure xedea.
Horretaz gain, gai ezberdinen inguruko hitzaldiak ere ematen ditugu, bai eta ikastetxe, eguneko zentro, egoitza edo jatetxeei zuzendutako zerbitzua eman ere.