Eskiatzera joango dira Gatzagako hogei lagun

 Leintz Gatzaga Asteburuan eskiatzera joango dira herriko hogei bat lagun. Guraso Elkarteak antolatuta egingo dute irteera.

Sorginak taldeak bazkaria egingo du zapatuan

 Leintz Gatzaga Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko elkartuko dira Leintz Gatzagako 30 bat lagun mahaiaren bueltan Gure Ametsa jatetxean.

Arlaban itxiko dute 13:00etan

 Leintz Gatzaga Kamioi batek istripua izan du Arlabanen. Kamioia ateratzeko garabiak eraman behar dituzte, eta horregatik trafikoa Gatzagatik bideratuko dute 13:00etatik aurrera.

David Fernandez saritu du Gipuzkoako Merkataritza Ganberak

 Leintz Gatzaga David Fernandez gatzagarrari saria eman dio Gipuzkoako Merkataritza Ganberak. Urteetan artisau gisa egindako lana saritu dute; Davidek larrua lantzen du.

Gatzagarrek zapatuan ospatu zituzten Inauteriak

 Leintz Gatzaga Zapatuan herri askotan bezala, Leintz Gatzagan ere ospatu zituzten Inauteriak. Gaztetxoek primeran igaro zuten arratsaldean eurentzako prestatutako ekimenetan.

Gatzagarrek zapatuan ospatuko dituzte Inauteriak

 Leintz Gatzaga Zapatuan, hilak 5, Inauteriak ospatuko dituzte gatzagarrek. Arratsaldean gazteen txanda izango da, eurentzako hainbat jolas antolatu dituzte eta. Gauean berriz, guztiek batera afalduko dute elkartean, eta amaitzeko dantzaldia antolatu dute.

'Leintz Gatzaga' marratxorik gabe idatziko da

 Leintz Gatzaga Euskaltzaindiak Gipuzkoako Herri Izendegia aurkeztu zuen atzo Foru Aldundian, 25 urte lan horretan eman ostean.

Gatzagan sahararrei bidaltzeko produktu bilketa egin dute

 Leintz Gatzaga Gatzagako herritarrek Saharan bizi diren errefuxiatuei bidaltzeko produktuak batu zituzten. Sorginak emakume taldea arduratu zen horiek batzeaz, eta oso pozik daude herritarrek deialdiari emandako erantzunarekin.

Gasteizera patinatzera joango dira GURELeko lagunak

 Leintz Gatzaga Patinatzera joango dira zapatu honetan, hilak 22, guraso elkarteko lagunak.

Guraso elkarteko bilera egubakoitzean

 Leintz Gatzaga Gabonei errepasoa egiteaz gain, zenbait gairi buruz mintzatuko dira egubakoitzean, hilak 14, Leintz Gatzagako hainbat guraso.

Gabonetan izango dute zer egin herriko txikiek

 Leintz Gatzaga Gatzagako guraso elkarteak, GURELek, hainbat ekimen antolatu ditu Gabonetarako.

Guraso elkarteak batzordekide bat eta idazkari berria aukeratu ditu

 Leintz Gatzaga Guraso elkarteko kideek bilera egin zuten iragan astean eta batzordekide bat eta idazkaria aldatu zituzten. Bestalde, negurako hainbat ekimen egiteko asmoa berretsi zuten.

Gabonetako marrazki lehiaketa deitu dute umeendako

 Leintz Gatzaga Gatzagan jaio edo bizi diren 3tik 12 urte bitarteko umeek Gabonetako marrazki lehiaketa baten parte hartzeko aukera dute. Eskoriatzako udalak deitu du Gatzagako eta Eskoriatzako umeendako. Parte hartzeko epea zabalik dago abenduaren 10a arte.

Sei artisau lanean ikusteko aukera izan zen Gatzagan

 Leintz Gatzaga Goiz eta arratsaldez egon zen zabalik frontoian hamabost postuk osatu zuten artisautza azoka. Gatzagako Sorginak elkarteko hogeita bi emakumek taloak, salda beroa eta ardoa saldu zituzten.

Muturreko eskiari buruzko diapositiba emanaldia

 Leintz Gatzaga Zapatuan, azaroak 13, muturreko eskiari buruzko diapositiba emanaldia egongo da Garro Jauregian, 19:00etan. Eneko Pouk eskainiko du emanaldia.

San Millan artisautza azoka domekan

 Leintz Gatzaga Artisautza azokaren XII. edizioa izango da domekakoa, hilak 14. Goiz eta arratsaldez egongo dira artisauen postuak pilotalekuan. Guztira 15 artisau inguratuko dira Gatzagara.

Pilota partiduak jokatuko dituzte asteburuan

 Leintz Gatzaga Asteburuan pilota partiduak jokatuko dituzte Gatzagan. Zapatuan kanporaketak egingo dituzte; finala, berriz, domekan izango da. Biak 17:00etan hasiko dira.

Guraso elkarteak antolatuta, Iruñera

 Leintz Gatzaga Gurelek antolatuta, herriko 34 lagun Iruñea aldera joango dira urriaren 23an, zapatua. Goizean irten, hiria eta inguruak ikusi, eta iluntzean itzuliko dira Gatzagara.

'Inaxitoren ametsak' antzezlana ikusgai

 Leintz Gatzaga Zapatuan umeentzako antzerkia egongo da ikusgai Garro Jauregian. Inaxitoren ametsak antzezlana taularatuko dute.

Gatzagan Bigarren Mendi Bizikleta Ibilaldia egingo da domekan

 Leintz Gatzaga Datorren domekan, urriak 3, Gatzagan Bigarren Mendi Bizikleta Ibilaldia egingo da, Dorletako Batzordeak eta Gatzagako Udalak antolatuta. Goizeko 10:00etan hasiko da ibilaldia. Aurretik, 09:00etan, parte hartzaileek izena eman beharko dute San Migel plazan (frontoian).

Gida komertziala

Leintz-Gatzagako Udala

Leintz-Gatzagako Udala San Miguel plaza
20530 Leintz Gatzaga
Tel.: 943714746
http://www.leintzgatzaga.com

Gida komertzialeko produktuak

Produktu berriak diseinatu eta sortu
Industria diseinua
Ezkontzak