‘Zarata’ egiten hasteko ordua dela erabaki dute gatzagarrek

 Leintz Gatzaga Gatzagako herritarrak egubakoitzean elkartuko dira udaletxean (18:30). Garraiobide publikorik ez daukatela-eta protesta egiteko zein mobilizazio egingo dituzten erabakiko dute batzarrean.

Iñaki Eguren: “Ez nuke gura lanak hiru edo lau hilabete baino gehiago irautea”

 Leintz Gatzaga Astelehenean hasi zen AIKIA eraikuntza enpresa urarendako, gasarendako eta saneamendurako hodiak sartzeko lanak egiten. Bertako teknikari Iñaki Egurenekin izan gara lanen gainean berbetan.

Euskal Bizikletari baietza eman dio Dorletako Ama ziklismo taldeak

 Leintz Gatzaga Gura baino gorabehera gehiago izan badituzte ere, azkenean konfirmatu dute datorren urtean Gatzagan amaituko dutela Euskal Bizikletako etapa bat, eta hurrengo egunekoa hasi.

Euria izan da gatzagarren buruhauste nagusia aurtengo Andramaixetan

 Leintz Gatzaga Aurrerantzean herri afaria egingo dute Leintz Gatzagako jaietan. Aurten egin dute lehen aldiz ohiko bazkariaren ordez eta aurreikuspen guztiak gainditu dira.

Kilometroen barruan, Plater Tiroketa Txapelketa Venta Frian

 Leintz Gatzaga Domekan, goiz eta arratsalde egingo dute Plater Tiroketa Txapelketa. Antolatzaileek 100 lagun inguru espero dituzte, Euskal Herriko herri askotatik eta Errioxatik etorriko dira. Kilometroen alde izanda, aspaldi bota ez dutenak ere animatuko dira.

Andramaixak hasi dira Rafleren ezkila emanaldiarekin

 Leintz Gatzaga Herriko jaiak dira Andramaixak Gatzagan. Gaur, eguaztena, hasiko dira. Urteroko otxandiotarren eta gatzagarren arteko lehia eguenean izango da eta egubakoitzean jokatuko da txirrindulari lasterketa.

Hodiak sartzeaz gain, autobus geltokia egin gura dute

 Leintz Gatzaga Irailean hasiko dituzte herriko urarendako, gasarendako eta saneamendurako hodi berriak sartzeko lanak, eta lan horiek aprobetxatu gura dituzte Gatzagako goiko sarrerako errepidean ere hainbat lan egiteko.

Uztailean, Gatzagako neska-mutikoek ez dute aspertzerik

 Leintz Gatzaga Astelehenetik gaur arte Gatzagako neska-mutikoak hara eta hona ibili dira, udalekuetan. Astelehenean izan zuten lehen eguna, eta Iruñeko San Ferminak txiki utzi zituzten. Goiko erretratua, berriz, martitzenekoa da. Arratsaldeko lehenengo orduan udaletxearen aurrean elkartu, eta han joan ziren begiraleekin eta hainbat gurasorekin batera Otxandioko igerilekuetara. contributors:

"Gainontzeko herriek dituzten zerbitzuak gura ditugu Gatzagan"

 Leintz Gatzaga Gatzagarrak haserre daude Diputazioarendako eta Mankomunitatearendako herria baztertuta dagoela ikusten dutelako. Hori ez da berria, baina horren kontra egiteko Gatzagako talde guztiak elkartu ziren eguaztenean Udalean.

San Martinak, domekan

 Leintz Gatzaga Domekan ospatuko dituzte Goierri auzoan San Martinak. Eguerdiko meza entzun eta gero, Gatzagako bizilagunek luntxa izango dute, eta gero, auzotarrek dokean egingo dute herritarren kontra. contributors:

Momentuz, alde batera utzi dute Euskal Bizikleta herrira ekartzea

 Leintz Gatzaga Martitzenean egin zuten Dorletako Ama Txirrindulari Elkartekoek eta Udaleko ordezkariek batzarra. Euskal Bizikletaren, Gatzagako jaietako lasterketaren eta mendiko bizikletako irteeraren gainean egin zuten berba.

KZgune berrirako, 420 euro

 Leintz Gatzaga Gatzagako Udalak dagoeneko badaki zenbat ordaindu beharko duen Kzgunearen egoitza berria martxan jartzearren. 420 euroko aurrekontua jaso du.contributors:

Arlabango mendatean dauden maldak konponduko dituzte, autobidea egindakoan

 Leintz Gatzaga Arlabango mendateko hainbat gunetan ezpondak edo maldak daude, lur mugimenduek edo luiziek sortutakoak. Eta, Diputatuen Kontseiluak onartu du errepide horretako zenbait puntutan lanak egitea, lurra berdindu eta asfaltoa behar den moduan jartzeko.

10:40an igaroko da Euskal Bizikleta Gatzagatik

 Leintz Gatzaga Euskal Bizikletako laugarren etapa egingo dute bihar, ekainak 4, Debagoiena gurutzatuko duena. Murgian (Araba) hasiko dute etapa, 09:55ean, eta 45 minutu geroago iritsiko dira Venta Friara. Gainera, bertan egongo da lasterketako tarteko helmugetako bat.

Azpiegiturekin lotutako lanen lehiaketa deialdia, zabalik

 Leintz Gatzaga Eguaztenean argitaratu zuen GAOk, Leintz Gatzagako azpiegitura urbanizatzeko lanak egiteko lehiaketa deialdia irekita dagoela. Ekainaren 2ra arte egin ahal izango dira erreklamazioak.

Gatzagarrek dirua atera ahal izango dute herrian, kutxazaina jarri dute

 Leintz Gatzaga Kutxa erakundeak kutxazain automatikoa jarri du Leintz Gatzagan. Udaletxeko horma batean zuloa eginda jarri dute kutxazaina, eta astean zehar egin dituzte lan horiek.

Zamora ezagutu, eta hainbat aldarrikapen egiteko aprobetxatu dute 'sorginek'

 Leintz Gatzaga Argazkia ikusita, bistan da Gatzagako Sorginak Emakume Taldekoek ez dutela umorea faltan. Asteburu pasa ederra egin zuten Zamoran, eta horrekin batera, daukaten aldarrikapen baten berri eman digute, umore giroan.

Hemezortzi ‘sorgin’ abiatu dira egubakoitzean Zamorara, asteburua igarotzera

 Leintz Gatzaga Sorginak Emakume Taldekoak bihar, egubakoitza, abiatu dira Zamora aldera (16:00etan dute autobusa). Ia lau ordu beharko dituzte Leintz Gatzaga eta Zamora banatzen dituzten 354 kilometroak egiteko.

Herriko jaietan zer egin erabakitzeko batzarra

 Leintz Gatzaga Oraindik eguna zehazteke badago ere, herriko kultura zinegotzi Jon Sasiainek batzarra egin gura du herriko taldeekin Gatzagako jaietan zer antolatu gura duten jakiteko. Batzar hori datorren astean egin gura du. contributors:

"Herriko taldeak animatu gura ditut, sarean euren txokoa izan dezaten"

 Leintz Gatzaga Gatzagako KZgunean hamabostero egiten dituzte ikastaroak, eta maiatzaren 9an eta 23an izango dira hurrengoak. Aitor Madridek emango ditu ikastaroak, eta Gatzagakoaz gain, beste bederatzi herritako KZguneak ere kudeatzen ditu

Gida komertziala

Jakion

Jakion San Migel plaza 4, behea
20530 Leintz Gatzaga
Tel.: 943714686
http://www.jakion.es

Gida komertzialeko produktuak

Ezkontzak
Sukaldaritza tradizionala
Produktu berriak diseinatu eta sortu