Argindarra moztuko dute otsailaren 19an, 08:00etatik 10:00etara

 Leintz Gatzaga Iberdrolak jakinarazi dio Udalari argindarra moztuko duela domeka goizean Gatzagan. 08:00etatik 10:00etara bitartean izango da.

Auto ilarak istripuaren ondorioz

 Leintz Gatzaga Azken Ordua(18:05): Une honetan errepideak garbi daude eta ez dago auto ilararik.

Idatzia egingo du Garraio batzordeak Aldundiari emateko

 Leintz Gatzaga Joan zen asteko osoko bilkuran esan zioten ezetza garraio zerbitzuari herritarrek, eta orain, idatzi baten bitartez Aldundiari jakinaraziko diote; herritarren sinadurak ere jasoko dituzte.

Autobus zerbitzuaren kontua landuko dute osoko bilkuran otsailaren 2an

 Leintz Gatzaga Bihar, otsailak 2, osoko bilkura egingo du Gatzagako Udalak, 18:30ean. Landuko dituzten puntuen artean jarri berri duten autobus zerbitzuaren kontua dago. Horregatik Garraio komisioak herritar guztiei egin die dei osoko bilkuran ager daitezen.

Astelehenean hasiko da autobus zerbitzua, herritarren eskaerak kontutan hartu barik

 Leintz Gatzaga Astelehenean bertan hasiko da Gatzagan autobus zerbitzua. Baina, gatzagarrek behin eta berriro eskatu badute ere, zerbitzu hori ez du Pesa konpainiak eskainiko. Hala, gazteek ikastetxera joateko erabiltzen duten autobusak eta taxi-busak eskainiko dute zerbitzu hori.

Posible da Gatzagak astelehenean bertan autobus zerbitzua izatea

 Leintz Gatzaga Gaur arratsaldean konfirmatu digu Gatzagako alkate Joxerra Perezek kalean dabilen zurrumurrua: posible dela astelehenean bertan Gatzagak autobus zerbitzua izatea. Koldo Azkoitia diputatuaren konfirmazioaren zain dago, eta alkateak biharko gura du erantzuna.

Euskal Bizikletaren aurkezpena egingo dute gaur, udaletxean

 Leintz Gatzaga Gaur, 19:15ean, Euskal Bizikletako ordezkariak, Dorletako Amako kideak eta Udaleko ordezkariak elkartuko dira udaletxean, proba horrek Gatzagan egingo dituen bi etapak aurkezteko. contributors:

‘Zure seme-alaba babestu’ izeneko ikastaroa KZgunean

 Leintz Gatzaga Astelehenean, hilak 16, Zure seme-alaba babestu izeneko ikastaroa emango dute KZgunean. Gurasoei zuzendutako ikastaroa da, gaztetxoak edozein webgunetan ibil ez daitezen neurriak hartzeko.

‘Olentzero’ antzezlana egingo dute bihar, egubakoitza, kultura etxean

 Leintz Gatzaga Bihar, egubakoitza, antzeztuko dute herriko hamar gaztetxok Olentzero izeneko lana, 18:30ean hasita. Bi hilabete eman dituzte antzezlana prestatzen, ludotekan, eta gu atzo izan ginen eurekin, azken entseguetako batean.

Saharako haurrendako jostailu bilketa Labidean

 Leintz Gatzaga Erakutsi diezaiogun Olentzerori Saharako bidea lelopean, Labidea dendan Saharako gaztetxoendako jostailuak batzen hasi dira. Horrekin batera, Gurasoen Elkarteak gertu dauka Gabonetarako egitaraua.

Kutxazainak zazpi hilabete egin ditu funtzionatu barik

 Leintz Gatzaga Hasieran, uste zen kutxazainaren konexioak banda zabalagoa behar zuela ibili ahal izateko, baina herriko jaietarako gura zuten martxan jarri. Orain, Gabonetan dirua atera ahal izatea da Udalekoek gura dutena.

"Ibarrean proiektu handien gainean berbetan, eta hemen autobus bat ere ez"

 Leintz Gatzaga Gatzagako taldeek osatzen duten garraioaren komisioko kide da Rosa Urreta. Herritarrek Diputazioari egindako eskaeren gainean ibili gara berbetan, eta baita Leintz Gatzagaren egoeraren gainean ere.

Luis Mari Murua: "Zuntz optikoa iritsiko ez den lekuetan WiMAXek eskainiko du banda zabala"

 Leintz Gatzaga Gatzagan Internet behar den moduko konexioarekin erabili ahal izateko dagoen aukeretako bat da WiMAX sistema erabiltzea. Astelehenean egin zuten batzar informatiboa kultura etxean, eta gatzagar asko elkartu ziren.

Batzarra Euskaltelekoekin

 Leintz Gatzaga Gaur, hilak 21, Euskaltel enpresakoak etorriko dira WImax sistemaren gainean azalpenak emateko. Jakina da herri txikietan handietan baino zailtasun handiagoak izaten direla Interneterako eta bestelako konexioetarako, eta, WImax sistema erabiltzea da Euskaltelekoek proposatuko dutena.contributors:

Domekako San Milixan ferian, besteak beste, Garesetik ekarritako piperrak erreko dituzte

 Leintz Gatzaga Domekan hamahiru urte egingo ditu gatzagarrek San Milixanetan antolatzen duten artisau feriak. Aurten ere hamabost artisauk jarriko dute postua; gehienak pilotalekuan, baina nafarrek kanpoan erreko dituzte piperrak.contributors:

WiMax sistema jartzeko batzarra Euskaltelekin

 Leintz Gatzaga Gatzagako Udala Euskaltelekin batzartuko da astelehenean, WiMax sistemaren gainean berba egiteko. Horri esker, Interneten abiadura handiagoan nabigatu ahal izango dute gatzagarrek.contributors:

Gatzagan ehizarako 74 postu daude, eta horietako 18 dira herrikoendako

 Leintz Gatzaga Aste barruan izan gara Gatzagako ehiztariekin, ehizaren gainean berba egiten. Gatzagarrek 18 ehiza-postu dituzte eurendako, eta gainontzeko 56 postuak Federazioak kudeatzen ditu. Orain arteko uso pasea nahiko ona izan dela esan digute.

‘Milioi bat kilometro lur azalean’, Josu Iztuetarekin

 Leintz Gatzaga Josu Iztueta tolosarra izango da egubakoitz arratsaldean Gatzagako Kultura Etxean (19:00). Milioi bat kilometro lur azalean izeneko lana erakutsiko die gatzagarrei, eta bertara hurbiltzen direnei.

Museoa irekita, eta herriko lanak hastear

 Leintz Gatzaga Hainbat egunez itxita egon eta gero, aste barruan ireki dute Gatz Museoa. Sabaiko egurra tratatzeko lanean ibili dira, egurrean sitsa zegoen-eta.contributors:

35 kilometro Gatzagako mendi bizikleta irteeran

 Leintz Gatzaga Joan den urtekoarekin alderatuta, apur bat luzeagoa egingo dute aurtengo ibilbidea (5 kilometro inguru). Domekan, 10:00etan hasiko dute mendiko bizikleta irteera. Izena eman ahal izateko, nahikoa izango da ordu erdi lehenago plazan egotea.contributors:

Gida komertziala

Gure Ametsa

Gure Ametsa Gatzaga
20530 Leintz Gatzaga
Tel.: 943714952
http://www.gureametsa.es

Gida komertzialeko produktuak

Sukaldaritza tradizionala
Produktu berriak diseinatu eta sortu