Ingurumen Astea ospatuko dute datorren astean

  Ingurumena  Leintz Gatzaga

Ingurumen Astea ospatuko dute datorren astean

Aurten ere Ingurumen Astea izango dute Leintz Gatzagan. Aste osoko egitaraua prestatu dute eta ekintza ezberdinez osatuta egongo da.

Berrikuntzekin dator Gatzagako hogeigarren auto igoera

  Kirola  Eskoriatza  Leintz Gatzaga

Gatzagako auto igoerak hogei urte beteko ditu aurten, eta lasterketa Gatzagako errepide zaharrean egingo da. Iaz ere, bertan egin zen, Arlabango asfaltoa egoera txarrean zegoelako. Hala ere, iaztik hona aldaketa asko ez egon arren, aurten, Eskomotor eskuderiak Arrasateko  A+Gas taldeari utzi dio antolaketaren ardura eta berrikuntzekin datoz.

Richard Gerver hezkuntza eta berrikuntza adituak hitzaldia emango du, Arrasateko Amaia Antzokian, maiatzaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Richard Gerver hezkuntza eta berrikuntza adituak hitzaldia emango du, Arrasateko Amaia Antzokian, maiatzaren 17an

Richard Gerver (Londres, 1969) hezkuntza eta berrikuntzan punta-puntako adituak hitzaldia emango du, maitzaren 17an, Arrasateko Amaia antzokian. Hitzaldia 18:30etan hasiko da eta joan ahal izateko, maiatzaren 10 baino lehenago izena eman beharko da interneten. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultearen 40. urteurreneko ospakizun ekitaldien arten dago antolatuta hitzaldia.

Maiatzeko lehen domekan hasiko dira mezak Dorletan

  Gizartea  Leintz Gatzaga

Maiatzeko lehen domekan hasiko dira mezak Dorletan

Ohitura da, udaberri aldera, San Millan Leintz Gatzagako elizatik –herrian dagoena– Dorletako santutegira pasatzea mezak ematera. Hala, hurrengo domekan, maiatzaren 7an, izango da meza bertan.

Maiatzaren 6an Aingeruguardatik Gatzagainera doan errepidea tartea itxita

  Gizartea  Eskoriatza  Leintz Gatzaga

Maiatzaren 6an, Gatzagako XX. igoera jokatuko da Eskoriatzatik Gatzagarainoko bide zaharrean (GI-3310 errepidea). Hori dela-eta, Aingeru Guardako biribilgunean bidea itxiko da, baina, Mazmela eta Kuatruena auzoetan bizi direnek ez dute arazorik izango etxera joateko, betiere, kontrolean esanez gero nora doazen.

Jaiegunotan bisitari ugari izan dira Debagoienean, batez ere Aste Santuan

  Kultura  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Leintz Gatzaga  Oñati GAURKOAK

Oñatin Aste Santuan turismo bulegoak antolatzen dituen bisita gidatuak egiten eta Arrikrutzen, guztira 1.300 pertsona izan dira. Horietako gehienak euskaldunak izan dira; ia %61a. Bergaran oraindik ez dituzte datu ofizialik eman, baina egon da bisitari mugimendua. Baita Leintz Gatzagako gatz museoan ere.

Egunotan ere ari dira bisitariak Debagoieneko altxorrak ezagutzen

  Kultura  Bergara  Leintz Gatzaga  Oñati

Egunotan ere ari dira bisitariak Debagoieneko altxorrak ezagutzen

Pazkoa Asteko azken egunetan sartuta, oraindik ere badabiltza turistak bailaran. Bergaran, esaterako, eguerdian Bilboko eta herriko bisitariek egin dute hiri monumentala ezagutzeko bisita gidatua. Leintz Gatzagan, aldiz, gatz museoa ezagutzen izan dira Gasteiztik etorritako bederatzi lagun.

Leintz Gatzagan gora ibili da Korrika, jai giroan

  Euskara  Leintz Gatzaga

Leintz Gatzagako maldak zeharkatu ostean, festa giro ederrean, Debagoiena utzi du Korrikak, Iruñea helburu.

Korrika 20 Debagoienean: Leintz Gatzagan

  Euskara  Leintz Gatzaga

Aldapan gora baina irribarrea aurpegian ibili dira gatzagarrak korrikan.

»» Ikusi argazki guztiak (51)

Euskararen aldeko pausuek beteko dute Leintz Gatzaga

  Euskara  Leintz Gatzaga

Euskararen aldeko pausuek beteko dute Leintz Gatzaga

Korrika ekimena zapatuan iritsiko da herrira, 14:30ak pasata. Lehenago Korrika txikia ere egingo dute umeek, eta iluntzean bertso afaria izango da Soran Etxean.

Iritsi dira salteraintarrak

 Leintz Gatzaga

Iritsi dira salteraintarrak

Loiun lur hartu eta dagoeneko Euskal Herrian dira Sara Salterain eta Lua Zino amama-lobak. Uruguaitik etorri dira, salteraintar arbasoen lurrera, Korrika hasi dela-eta, bertan parte hartzeko asmoarekin, besteak beste. Zehazki, Leintz Gatzagan egingo dute Korrika, datorren zapatuan.

Korrikaren abiatzea zuzenean Goiena Telebistan eta Goiena.eus-en

 Antzuola  Aramaio  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Elgeta  Eskoriatza  Leintz Gatzaga  Oñati

Gaur, 16:00etan Otxandiotik abiatuko den Korrikaren 20. edizioarekin bat egingo dugu Goiena Telebistan eta Goiena.eus-en streaming bidez.

Bertso afariak borobilduko du Korrika apirilaren 8an

  Kultura  Leintz Gatzaga

Bertso afariak borobilduko du Korrika apirilaren 8an

Zapatuan igaroko da Korrika ekimena herritik, eguerdi aldean. Bada, gauean, 21:00etan, bertso afaria izango da Soran Etxean, Onintza Enbeita eta Andoni Egaña bertsolariekin.

Uruguaitik Korrikara euskara aldarrikatzera

 Debagoiena  Leintz Gatzaga

Uruguaitik Korrikara euskara aldarrikatzera

Sara Salterainek eta 8 urteko haren loba Lua Zoinok martxoaren 30ean hegazkina hartuko dute bizilekua duten Montevideotik Euskal Herrira etorri eta Korrikan parte hartzeko; arbasoen jaioterria den Leintz Gatzagan elkartuko dira familiako bederatzi kide. 

80 urte atzera egin, eta 3D formatuko dokumentala ikusgai, betaurreko eta guzti

 Leintz Gatzaga GAURKOAK

Euskadi filma proiektatu zuten atzo Leintz Gatzagako San Millan parrokian. Film hau "galdutzat edo desagertutzat" ematen zen eta Josu Martinez ikerlari eta irakasleak ikerketa bat hasi zuen non ote zitekeen aztertzeko. Pariseko artxibo batean aurkitu zuen haren erreferentzia eta prozesu luze baten ostean, Euskal Herrian zehar erakusteko aukera izan du.

Edorta Arana 'Euskadi' filmaren nondik norakoei buruz

  Kultura  Debagoiena  Leintz Gatzaga HEMEN DEBAGOIENA

Zapatu honetan, iluntze partean, Leintz-Gatzagako San Millan parrokiara doanak ez du mezarik aurkituko bertan, zinema emanaldi bat baizik. Eta ez edonolakoa: Euskadi filma emango dute, 1936an eta hiru dimentsiotan filmatu zen pelikula frantsesa. Nola heldu den pelikula hori Leintz Gatzagara? Erantzuna EHUko NOR ikerketa taldeko Edorta Aranak eman zigun Hemen Debagoiena saioan.

Puntuaren 100. zenbakirako kanpaina abian da

 Antzuola  Aramaio  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Elgeta  Eskoriatza  Leintz Gatzaga  Oñati

Puntuaren 100. zenbakirako kanpaina abian da

Martxoaren 31n, Puntua astekariaren 100. zenbakia kaleratuko dugu. Zenbaki borobil horrekin lotuta #Puntua100arrazoi kanpaina jarri dugu martxan Goienako hedabide guztietan. Puntua-ko kolaboratzaile eta bazkideei aldizkaria zergatik irakurtzen duten galdetu diegu; jasotako erantzuna bikaina izan da. Hori horrela, martxoaren 31ra bitartean, zuekin partekatuko ditugu 100 arrazoi horiek.

Gallineroko umeen aldeko Ikaskuntza Astea

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Gallineroko umeen aldeko Ikaskuntza Astea

Bizikasi, Debagoieneko Etengabeko Ikaskuntza zerbitzuaren 10. urtemuga dugu aurtengo ikasturtea. Urteurrena aitzakia hartuta, Mariaren Lagundia ikastolarekin elkarlanean, dagoeneko hasiak gara 2017ko udaberrian gauzatuko dugun "Ikaskuntza Astea" prestatzen.

30en bat lagun elkartu dira Leintz Gatzagan zuhaitzak landatzeko

  Ingurumena  Leintz Gatzaga

Eguraldi txarraren beldurrik ez eta, ume eta heldu, gogotsu elkartu dira zuhaitzak landatzeko. San Juanzar baserri inguruan gaztaina-ondoak eta arteak landatu dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Sorginak' mahaiaren bueltan elkartu dira urtero lez

 Leintz Gatzaga

'Sorginak' mahaiaren bueltan elkartu dira urtero lez

Hainbat belaunalditako sorginek egin dute bat Soran etxeko mahaiaren bueltan, dagoeneko 29. aldiz. Emakume elkarteko kideek bazkariarekin izan dute gogoan Emakumeen Nazioarteko Eguna.

Gida komertziala

Soran Etxea

Soran Etxea Santiago kalea 03
20530 Leintz Gatzaga
Tel.: 943715398
http://www.soranetxea.com

Gida komertzialeko produktuak