Kintoen arteko jokoak, bikain

  Gizartea  Leintz Gatzaga

Bigarren urtez ospatu dituzte kintoen arteko jokoak Leintz Gatzagako jaietan. Aurten, sei taldek parte hartu dute eta bost jolas ezberdinetan lehiatu behar izan dira. Pike txikiren bat egonda, eta baita tranparen bat edo beste ere parte hartu dutenen artean. Giro politean, borobil, joan dira aurtengo jokoak.

Kintoen arteko jokoetako argazkiak

  Gizartea  Leintz Gatzaga

Nor baino nor hobe ibili dira aurten ere kintoen arteko jokoetan gatzagarrak. Sokatira, patata zuritzea, batak besteari puzgarria puskatzea... bezalako jolasak burutu behar izan dituzte, besteak beste. Taldeen arteko pikeren bat tarteko, giro politean joan dira aurtengoak ere.

»» Ikusi argazki guztiak (44)

Apar festa argazkiak

  Gizartea  Leintz Gatzaga

Gustura ibili dira Gatzagako gaztetxoenak apar artean jolasean. Eguraldia lagun, bainujantzi, txankleta, uretako betaurreko... motxilan hartu eta bikain pasa dute arratsaldea. 

»» Ikusi argazki guztiak (45)

Apar artean gustura jolasean

  Gizartea  Leintz Gatzaga

Bainujantzia, txankletak, uretako betaurrekoak... motxilan hartu, eta apar artean ibili dira jolasean gatzagar gaztetxoenak. Eguraldia lagun izan dutela gustura aritu dira. Gurasoak ere gerturatu dira, eta bat edo beste sartzeko gogoz gelditu da.

Ehiza postuetarako hirugarren enkantea zabalik

  Kirola  Leintz Gatzaga

Ehiza postuetarako hirugarren enkantea zabalik

Irailaren 20ra arte dago zabalik ehiza postuen hirugarren enkanterako proposamenak aurkezteko epea, ordutegi honetan; 09:00etatik 14:00etara bitartean Leintz Gatzagako udaletxean entregatu beharko da beharrezko dokumentazioa –Gatzagako udal webgunean ikusgai–.

Gatzagarrak Andramaixak hasteko gertu

  Gizartea  Leintz Gatzaga GAURKOAK

Gaur hasi eta domekan bukatuko dira Andramaixak Leintz Gatzagan. Jaiez gozatzeko, adin guztietarako ekintzak antolatu ditu udaleko Kultura Sailak.

Arrasate Musikaleko Big Band taldea Leintz Gatzagan

  Kultura  Arrasate  Leintz Gatzaga

Arrasate Musikaleko Big Band taldea Leintz Gatzagan

Arrasate Musikaleko Big Band taldeak kontzertua emango du Leintz Gatzagan, irailaren 10ean, bertako jaien egitarauaren barnean. Honez gain, iraila guztian zehar zabalik mantenduko da Arrasate Musikalen kurtso berrirako izen ematea.

Martitzenean jakinaraziko du Edesa Industrialek proposamen berria

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Leintz Gatzaga

Martitzenean jakinaraziko du Edesa Industrialek proposamen berria

Arratsalderako barik, ordua aldatu eta bihar goizerako deitu du batzarra Edesa Industrial enpresako zuzendaritzak; bertan aurkeztuko die Edesa Industrialeko eta Geyser-Gastecheko langileei etorkizunerako proposamen berria. Hain justu, 09:15ean ipini dute ordua, eta ordu bererako deitu dute langileen ordezkariek elkarretaratzea Garagartzako plantaren kanpoko aldean; bertan izango dira batzarrak iraun bitartean.

Orotariko kirol eskaintza aurten ere

  Kirola  Leintz Gatzaga

Orotariko kirol eskaintza aurten ere

Andramaixetako azkenengo eguna –irailak 10, domeka– herriko kirolzale eta kirolariei zuzendutako eguna izango da; izan ere, pilota partiduak, herri kirolak eta kale bloka izango dira, 15. urteurrena beteko duen BTT lasterketaz gain.

Txukuntze lanak egin dituzte oporraldian

  Gizartea  Leintz Gatzaga

Txukuntze lanak egin dituzte oporraldian

Leintz Gatzagako Gatz Museoaren kanpoaldean txukuntze lanak egin dituzte egunotan. Kanpoaldean rotabatorra pasatu eta loreak jarri dituzte. Iturburuan eta ur gazi deposituan, berriz, garbiketa lana egin dute, bertatik lokatza aterata. Hau egiaren arrazoia da, kanala hautsi daitekeela, eta horregatik beharrezkoak dira mantenu lan hauek egitea.

Andramaixetan kultura eskaintza zabala

  Kultura  Leintz Gatzaga

Andramaixetan kultura eskaintza zabala

Leintz Gatzagako Andramaixak ate joka daude, eta irailaren 7tik 10era bitartean ekitaldi ugari izango dira. Musikak egitarauaren zati handi bat hartuko du, eta aurten emanaldi bikainak izango dira.

Turismoak gorakada izan du aurtengo oporraldian

  Gizartea  Leintz Gatzaga

Turismoak gorakada izan du aurtengo oporraldian

Leintz Gatzagako Gatz Museoak bisitari gehiago izan ditu aurtengo udako oporraldian, iazkoarekin alderatuz. Hala ere, urte osoko datuei erreparatuz, antzerako datuak atera dituzte museoko arduradunek.

Ibai Agirreurreta: "Aurtengo ibilbideak bidezidor gehiago ditu, teknikoagoa da"

  Kirola  Leintz Gatzaga

Ibai Agirreurreta: "Aurtengo ibilbideak bidezidor gehiago ditu, teknikoagoa da"

Aurten 15 urte betetzen ditu Leintz Gatzagako BTT lasterketak, eta zirkuituan hainbat aldaketa egongo dira. Gazte talde batek diseinatu du ibilbide berria. Irailaren 10ean izango da lasterketa, 09:00etan. Haurrendako lasterketa, berriz, 10:00etan izango da. Azken honetako ibilbidean ez da aldaketarik egongo, bi kilometro izango ditu.

Auzolanean egindako bi hitzordu garrantzitsu

  Kultura  Leintz Gatzaga

Auzolanean egindako bi hitzordu garrantzitsu

Kirol eta kultura hitzorduez gain, ondo jatea ere gustuko dute gatzagarrek, eta Andramaixetako egitarau zabalean ez da faltako otorduetarako tarterik.

Aretxabaletako Tomatearen astea irailaren 25etik 30era

  Gizartea  Aretxabaleta  Arrasate  Eskoriatza  Leintz Gatzaga GAURKOAK

Aretxabaletako Tomatearen astearen bigarren edizioa antolatu da irailaren azkenengo asterako. Ekintzen artean, Ortuen lehiaketa egingo da; aldez aurretik izena eman beharko da eta Leintz bailarako (Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga) ortu guztiek parte hartu ahalko dute.

Debagoiena ezagutzeko bi bisita gidatu asteburuan

  Kultura  Aretxabaleta  Debagoiena  Leintz Gatzaga GAURKOAK

Horietako lehena, 'Gipuzkoako Urre Zuria' izena duena, zapatuan egingo da 12:00etan. Bertan Gatzagako gatz-museoa bisitatuko dute, haren ekoizpena nolakoa zen ezagutzeko. Bigarrenak 'Elizateak Ezagutzen' du izena, eta Urkulu inguruan dauden Korueta eta Aozaratza elizateen misterioak landuko dituzte bertan.

Espainiako bandera bistan jartzeko agindua jaso du Udalak

  Politika  Leintz Gatzaga

Espainiako bandera bistan jartzeko agindua jaso du Udalak

Duela bi hilabete jaso zuen Leintz Gatzagako Udalak udaletxean dagoen Espainiako bandera bistan jartzeko derrigorrezko exekuzioa.

Lara Gonzalezek irabazi du kartel lehiaketa

  Kultura  Leintz Gatzaga

Lara Gonzalezek irabazi du kartel lehiaketa

Irailaren 7an, 8an, 9an eta 10ean Leintz Gatzagako Andramari jaiak izango dira, eta Udalak kartel lehiaketa jarri zuen martxan; uztailaren 6an amaitu zen lanak aurkezteko epea. Kartel irabazlea Lara Gonzalez artistarena da, eta, 100 euroko saria irabazteaz gain, hark egindako kartela erabiliko da jaien egitaraua aurkezteko.

Gatz Museoa irekita egongo da uztaileko egun guztietan

  Gizartea  Leintz Gatzaga

Gatz Museoa irekita egongo da uztaileko egun guztietan

Gatzaren ustiapenaren bilakaera biltzen duen Gatz Museoa irekita egongo da uztailean, egunero. Hala, 12:00etan, euskarazko bisitak egiteko aukera egongo da nahi duenarentzat, eta 13:00etan, berriz, gaztelerazko bisitak egingo dira.

"Astean behin irteera bat izatea aberasgarria dela uste dut"

  Gizartea  Leintz Gatzaga

"Astean behin irteera bat izatea aberasgarria dela uste dut"

Leintz Gatzagako udaleku irekiak uztailaren 3an hasi zituzten, eta uztailaren 21era arte hainbat ekintza egingo dituzte herrian. Asier Urizar gatzagarra ari da begirale, goiz eta arratsaldez haurrekin jolasean, eta, begirale moduan lehen aldia izanik, esperientzia aberatsa izaten ari dela azaldu du.

Gida komertziala

Jakion

Jakion San Migel plaza 4, behea
20530 Leintz Gatzaga
Tel.: 943714686
http://www.jakion.es

Gida komertzialeko produktuak