Euskararen bueltako mahai-inguru sorta aurkeztu dute Antzuolan

  Euskara  Antzuola

Euskara ardatz duten mahai-inguruak eskaintzeko ekimenari heldu diote antzuolarrek. Gaur, domeka, aurkeztu dute egitasmoa Zurrategi plazan, jai giroan.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Ruiz de Larrinaga eta Lekuona garaile Arrasateko ziklo-krosean

  Kirola  Arrasate

Ziklo-kros lasterketaz gozatzeko aukera izan dute arrasatearrek; ekimenak hirugarren edizioa izan du aurtengoa eta puntako kirolariak jardun dute lokatzetan. Gizonezkoetan, Javier Ruiz de Larrinagak erdietsi du lehen postua. Emakumezkoetan, berriz, Lierni Lekuona izan da garaile.

»» Ikusi argazki guztiak (112)

Elurra eta izotza eskutik, Kurtzebarri mendian

  Gizartea  Aretxabaleta

Hainbat aretxabaletarrek jo dute gaur, domeka, mendi inguruetara elurrarekin gozatzera. Kurtzebarri hautatu dute askok eta irudi ezin politagoak topatu ditu han Mikel Zubizarretak.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Euskararen aldeko ekimen berria aurkeztu dute Aretxabaletan, jai giroan

  Euskara  Aretxabaleta

Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltako hitzordua izan dute gaur eguerdian Aretxabaletan. Dantzan eta kantuan jardun dute; tartean, flashmob-a ere grabatu dute. 

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Herriko neska-mutikoak eta 'Urflax' pailazoa protagonista Euskararen Egunean, Elgetan

  Euskara  Elgeta

Elurrak zuritutako Euskararen Eguna izan dute, aurten, Elgetan. Hotza izan da nagusi eta kiroldegiko gimnasioan egin dituzte plazan egitekoak ziren ekintzak.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Txalo artean inauguratu dute Euskararen plaza, Arrasaten

  Euskara  Arrasate

Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, aste osoan zehar hainbat ekimen egon dira martxan Arrasaten. Gaur eguerdian Euskararen plaza inauguratu dute. Eskuter txapelketa, bertso-rap emanaldia, eta kaxaz osatutako horma-irudien erakusketa izan dira bertan, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Hotzari aurre eginez Euskararen Eguna ospatzeko elkartu dira Aramaion

  Euskara  Aramaio

Kamiseta salmenta eta herri lasterketak egin dituzte Aramaion Euskararen Eguna aldarrikatzeko eta ospatzeko. Hotza zen nagusi, baina herritar talde polita elkartu da Bizente Goikoetxea plaza inguruan.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Harri-jasotzaileak Elgetan

  Kirola  Elgeta

Elgetarren aurrean lanak ondo egitea zuen helburu Albizuk, baina atzokoan Xabier Peñagarikano bera baino gehiago izan zen, eta Aizarnazabalgoa sailkatu da finalerdietarako. Mikel Lopetegi Urra zarauztarraren aurka neurtuko ditu indarrak abenduaren 8an, Leitzan.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Oi! doinuek busti dute Arrasateko gaztetxea

  Kultura  Arrasate

 Oi! doinuak nagusitu ziren atzo, zapatua, Arrasateko gaztetxean. The Potes arrasatearrek eta Rude Pride madrildarrek jardun zuten agertoki gainean; euren lan berria – Take it as it comes– aurkeztu zuten azken horiek. Jendez lepo zegoen gaztetxea.


 

»» Ikusi argazki guztiak (55)

Kantuan eta dantzan, euskararen aldeko balantzan

  Euskara  Eskoriatza

Zuk ekarri, zuk jan ekimena egin dute gaur –zapatua– Eskoriatzan, Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan. Besteak beste, kantu bazkaria eta elektrotxaranga izan dira gozagai.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Lidergoa eskuratu dute Eskoriatzako neskek

  Kirola  Eskoriatza

Eskoriatza areto futbol senior emakumezkoek partidu gogorra izan dute gaur Manuel Muñozen. Idiazabal, liderrarekin puntuak berdinduta, garaipena zuten helburu eta 2-1eko emaitzarekin, aurretik jarri dira, senior emakumezkoen txapelketako lehenengo postua lortuz.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Elurra Larraña auzoan

  Gizartea  Oñati

Zapatua, jai eguna askorentzat, elurrak utzitako paisaiaz gozatu eta jolasteko egun aproposa izan da. Eguerdi partean gogoz bota du elurra, hala ere, ez du lortu aurrez euriak eramandakoa berreskuratzea. 

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Elgetan jolaserako izan da gaur elurra

  Gizartea  Elgeta

Atsedena hartu du gaur denboraleak eta aste bukaera izanik zirkulazio gutxiago ibili da errepideetan. Neska-mutikoak gustura ibili dira elurretan. Salbador kalean, berriz, argindar mozketa izan dute goizeko 08:30etik eguerdira arte. Transformadore batean egin beharreko lanak izan dira arrazoia.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Areto futbol jardunaldi teknikoak izan dira Huhezin

  Kirola  Eskoriatza

Marc Carmona eta Jesus Candelas areto futbol entrenatzaileak Huhezin izan dira gaur, Eskoriatzako areto futbol taldeei taldeen egituraz, eta metodologiaz hitz egiten. Jardunaldiak hasi aurretik, bi gonbidatuekin batera talde argazkiak ateratzeko ere aprobetxatu dute goiza, Eskoriatza kirol elkartekoek.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Santamasetako pilota txapelketako hainbat finalerdi jokatu dituzte

  Kirola  Arrasate

Santamasetako pilota txapelketako bost finalerdi jokatu dituzte egubakoitzean, Uarkape pilotalekuan. Aurreikuspenen arabera, datorren asteaan lehiatuko dira falta direnak.

»» Ikusi argazki guztiak (60)

Umorea nagusi Arrasateko mintzalagunen programak 20 urte bete dituela ospatzeko

  Euskara  Arrasate

Kulturateko areto nagusian elkartu dira 40 bat lagun. Argazkiak ikusi dituzte eta Barry Manley irlandarraren musikarekin eta umorearekin gozatu dute.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Abenduaren 1a, Debagoiena zuri-zuri

  Gizartea  Debagoiena

GOIENAko irakurle eta ikus-entzuleeek bidalitako argazkiei esker osatutako galeria.


Bidali zure argazkiak GOIENAra Whatsapp edo Telegram bidez: 688 69 00 07.
Twitter eta Instagram bidez erabili #ElurraGoiena traola.
Argazkiak jaso ahala eguneratzen joango da.

»» Ikusi argazki guztiak (37)

Lehen jolasak elurretan

  Gizartea  Aretxabaleta

Elurretan jolas egitera irten dute gaztetxo askok eskolako kontuak behin ahaztuta. Elur-pilotak jaurti, panpinak egin eta leretan jaitsi; hori guztia, gainera, herritik urrundu barik egi dute, Txarapea pareko berdegunean hain zuzen ere. 

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Mendian gora

  Gizartea  Oñati

Urbiako Fondak aste honetan ireki ditu berriro ateak, ohiko oporralditxoaren ostean. Asteburu honetan irekita egongo da eta Aritz Altubek gaur hara bidean ateratako argazki eder batzuk partekatu ditu sare sozialetan.

»» Ikusi argazki guztiak (6)