Mintzalagunak elkar ezagutzeko asmoarekin dator Mintza Eguna

  Euskara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Hamabigarren Mintza Eguna egingo dute ekainaren 3an, Derion (Bizkaia). Ekitaldi mordoa antolatu dituzte eta horren berri eman du Topaguneko komunikazio eta kultura teknikari den Arrate Illarok.

Mendimetroak ekimenarekin bat egin dugu

Mendimetroak ekimenarekin bat egin dugu

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Kilometroak 2017 barruan, Mendimetroak ekimena antolatu zuen Txantxiku ikastolak pasa den igandean. Arizmendi ikastolak, 2005ean geuk antolatutako Kilometroetan burututako ibilbidea egin genuen lagunartean (Basabeazpi – Urkulu – Arientza – Boliña – Basabeazpi). "Zu intzirika, ni irrintzika, euskaraz gatoz Lekaixoka… Ni xuxurlaka, zu deiadarka, euskaraz gatoz Lekaixoka!"

Debagoieneko euskaltzaleak, Bizkaiko kostara irteera!

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Debagoieneko euskaltzaleak, Bizkaiko kostara irteera!

Zapatuan egin genuen,  Debagoieneko mintzapraktikako programatik, 57 lagunekin,  ikasturte amaierako irteera. Eskualdeko euskaltzale ugarik parte hartu zuen Bizkaiko kostara antolatutako asteburuko ekintzan. Egun paregabea pasa genuen.

Kalean egiten diren elkarrizketen %63,4 euskaraz dira Aramaion

  Euskara  Aramaio GAURKOAK

Soziolinguistika Klusterrak Aramaioko Udalaren eskariz egindako neurketa batek ondorioztatu duenez, kalean euskaraz gehien egiten duen adin taldea haurrena da, %74,5; gazteen, helduen eta adinekoen euskara erabilera %60 inguruan dago.

Idazle harrobia sustatzen jarraitzen du Loramendi elkarteak

  Euskara  Aretxabaleta

Loramendi literatura lehiaketara aurkeztutako lan onenei sariak banatu zizkieten atzo, maiatzak 17. Guztira 451 lan jaso dituzte aurten, eta epaimahaiko kideen esanetan maila polita izan da beste behin.

Loramendi literatura lehiaketako sari banaketa

  Euskara  Aretxabaleta

Lan onenak egindakoei sariak banatu zizkieten Loramendi elkarteko kideek.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Interneten ere, lehen hitza euskaraz

  Euskara  Debagoiena

Interneten ere, lehen hitza euskaraz

Interneten ere, lehen hitza euskaraz lankidetza-proiektua aurkeztu dute gaur PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak, Interneten lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz ohartarazi eta erabilera areagotzeko.

Gazte oñatiarren %92,5ek euskaraz egiten du egunerokotasunean

  Euskara  Oñati GAURKOAK

Pasa den udazkenean Soziolinguistika Klusterrak behaketa bitartez egindako ikerketa batek ondorioztatu du Oñatiko kaleetan ematen diren hamar elkarrizketatik ia zazpi euskaraz direla eta, batez ere, gazteen datua da aipagarria. Nerea Zubia euskara eta kultura zinegotziak adierazi du emaitza "oso onak" direla.

Euskeriaren Eguneko bazkarirako txartelak salgai dauzkate

  Euskara  Aretxabaleta

Euskeriaren Eguneko bazkarirako txartelak salgai dauzkate

Maiatzaren 20an egingo du Loramendi elkarteak Euskeriaren Eguna, eta bazkarirako txartelak Gurea eta Urbaltz tabernatan eta Loramendiren bulegoan dauzkate salgai; hilaren 17a izango da erosteko azken eguna.

Euskararen erabilera aztertuta, datuak aurkeztuko dituzte eguaztenean

  Euskara  Oñati

Oñatin euskararen erabilera aztertu ostean, bihar, maiatzaren 10ean, aurkeztuko dituzte datuak Euskaldun Berria gelan; 18:00etan hasiko da hitzordua.

Bizikidetzaren zaporea eta kolorea izan du Auzoko jaiak

  Euskara  Antzuola  Debagoiena

Bizikidetzaren zaporea eta kolorea izan du Auzoko jaiak

Egunari hasiera eman dion ongietorri ekitalditik argi geratu hura aniztasun eta bizikidetzaren festa dela, Antzuolako balkoitik igorri den mezua sei hizkuntzatan bidali zen-eta. Gertukoak, zein kanpotarrak, gutxienekoa jatorria zen, gizarte ireki, bateratu eta alai bat eraikitzeko festa izan baitzen.

Auzoko jaia Antzuolan

  Euskara  Antzuola  Debagoiena

Jatorri desberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko eguna izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (89)

Juan Martin Elexpuru: "Eliseo Gilen kontra ez dago zantzurik"

  Euskara  Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Juan Martin Elexpuru Euskal Filologian doktorea da eta hasieratik defendatu du Iruña Veleian aurkitutako arrastoen egiazkotasuna. 

Goiena eta Kilometroak lankidetzan

  Euskara  Oñati

Goiena eta Kilometroak lankidetzan

Goiena Komunikazio Taldeak eta Kilometroak Kultur Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute aurten Oñatin ospatuko den Kilometroak jaia sustatzeko. Hitzarmenari esker, besteak beste, bideoklipa aurkezteko joan zen barikuan egin zen jaialdia oso-osorik grabatu eta eman du Goienak.

Kilometroak 2017: 'Lekaixoka!' abestiaren aurkezpen jaialdia

  Euskara  Debagoiena  Oñati SAIO BEREZIAK

Apirilaren 28an, Oñatiko Zubikoa kiroldegian, Amaia Txintxurreta eta Markel Irizar txirrindulariak gidatutako jaialdian aurkeztu ziren Kilometroak 2017 abestia eta bideoklipa. Zuzeneko musika emanaldia, bideo proiekzioa eta Irazan antzerki taldeak prestatutako esketxek osatu zuten jaialdia.